VGaztea

BLOGuntariado

bloguntariado

Eusko Jaurlaritzak finantzatutako esperimentazio-proiektua da, eta Arabako Sartu Elkartearen Saregune proiektuak kudeatzen du; proiektu horren bidez, boluntariotza eta parte-hartze sozialeko lanak egin nahi dituzten emakumeak lotu nahi dira laguntza eta baliabide teknologikoak behar eta eskatzen dituzten elkarte eta erakunde sozialekin. Emakumeei lagundu nahi diegu, elkarteetako garapen eta ahalduntze teknologikoko prozesuetan protagonista izan daitezen. Horrela, inpaktu bikoitza sortzen dugu: emakume prestatuak erakundeetan inplikatzen dira, eta modu aktiboan parte hartzen dute eta elkartearen beraren aukerak esponentzialki handitzen dituzte, bai eta berenak ere, ingurunearekiko harreman-mailan, beren komunikazioan, web-baliabideetan eta abarretan hobekuntzak eginez.

Informazio gehiago.

 

Gazteentzako VI. Nanoipuinen Lehiaketa

nanoipuinak nanorrelatos

Nanoipunen Lehiaketaren oinarriak (2020)
1.- Gaia
Nanoipuinek “idatzi” aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartzen dira: idazten, idatziko, idaztean…

2.- Lanak
Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira.

Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute.

3.- Parte hartzaileak
Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu, hizkuntza edozein dela ere. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.

Geihago…

Gazte Arte erakusketa

gazte arte

Gazte Arte Lehiaketaren saritutakoek jende aurreko Arte Gaztearen Lantegietan eginiko obrekin taldeko erakusketa bat osatuko dute.

Gazteek Ibon Sáenz de Olazagoitia, ikus arteen eremuan artista espezializatua denaren tutoretza eta laguntza jasoko dute.

Erakusketa Montehermoson, Jovellanos Aretoan, urtarrilaren 31tik otsailaren 21era arte izango da.

Informazio gehiago.

 

Eskola Enpresen Azoka

feria empresas

Urtarrilaren 29an 10:00etatik 13:00era Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazara hurbiltzen direnek Ikasenpresa programaren barruan LHko Arabako ikasleek garatu dituzten 40tik gora enpresa-proiektu ezagutu ahal dituzte.

Eskola-ikasleak berak arduratuko dira beren produktu eta zerbitzuak publikoari saldu eta azaltzeaz azoka honetan. Aukera paregabea merkatuarekin eta ekintzailetzaren arloarekin lehen harreman bat izateko.

Informazio gehiago.

 

Gaztea Maketa Lehiaketaren 29. edizioa

Maketa Lehiaketa martxan da aurten ere, urtearen hasierarekin batera. 29. edizioan ere Euskal Herriko musikari eta bakarlari onenen bila abiatuko gara Gaztean. Beraz, ez galdu astirik, eta bidali zuen lanak otsailaren 27a baino lehen! Edozein musika estilok balio du, ez baitago mugarik. Diskoetxe batekin kontraturik ez izatea da parte hartzeko bete behar den baldintza bakarra.

Epaimahaiak hautaketa egingo du bidalitako proposamen guztien artean. Ondoren, Gaztea atarian jarriko ditugu eta gustukoenari botoa eman ahal izango zaio, martxoaren 11tik 17ra. Maketa bozkatuenak pasako dira finalera. Epaimahaikideek aukeratutako beste hiru maketa aukeratuko ditu.

Azkenik, finalera pasako diren lau hautatuek Bilboko Kafe Antzokian joko dute zuzenean apirilaren 3an. Emanaldi horretan, epaimahaikideak egongo dira eta, zuzenekoan oinarrituta, Gaztearen XXIX. Maketa Lehiaketako irabazlea zein den erabakiko dute. Lehiaketaren oinarriak Gaztearen webgunean kontsulta daitezke.

Sariak

-Epaimahaiaren Saria: 5.000 euro dirutan eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera.

-Entzuleen Saria: 2.500 euro dirutan.

-Kafe Antzokiaren Saria: 300 euro dirutan.

Informazio gehiago.