VGaztea

Euskadiko hamar gaztetik zortzi pozik daude harreman sentimental eta/edo sexualekin

harreman sexualak

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailaren Gazteriaren Euskal Behatokiak 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko 1.500 gazteri galdetu die beren bizitzako hainbat alderdiri ematen dieten garrantziaz, bai eta alderdi horiekiko sentitzen duten gogobetetzeaz ere.

Harreman sentimentalak edota sexualak dira horietako bat. 0tik 10era bitarteko eskala batean, Euskadiko gazteek 8 puntuko garrantzia ematen diete, batez beste, eta 7,8ko gogobetetzea.

Izan ere, gazteen % 1,9rentzat baino ez dute garrantzi baxua harreman sentimentalek eta/edo sexualek, hau da, 10etik 3 eman diete gehienez. % 11,3rentzat garrantzi ertaina dute (10etik 4 eta 6 arteko puntuazioak), eta gehienek, inkesta egin duten gazteen % 86,8k uste dute garrantzi handia dutela (7 eta 10 arteko puntuazioak).

Harreman sentimental eta/edo sexualekin asebetetze txikia duten gazteen ehunekoa 4,3koa da, % 16,5ek gogobetetasun ertaina dute eta % 79,3k asebetetze handia, 10etik 7tik gorako puntuazioekin.

Emakume gazteen artean, asebetetze handia dutenen ehunekoa handiagoa da gizonen artean baino; emakumeen % 82,2k 7 puntutik gora eman diote, eta gizonen artean, aldiz, % 76,6k.

Asebetetzeak ere gora egiten du adinarekin. Bi aldagaiak, adina eta sexua, gurutzatzen baditugu, emakumeak dira beren harremanak gehien baloratzen dutenak.

Informazión gehiago.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude