VGaztea

FotoArte argazki lehiaketa

fotoarte

Lehiaketaren gaia artea da, edozein adierazpen-modutan (musika, antzerkia, arte plastikoak, dantza, literatura…). Argazki lehiaketak, irudien bitartez, ikusteko estimulu-multzo iradokitzaile bat sortu nahi du: jarduera artistikoa modu erakargarrian ikusten lagunduko dutenak, artea eratu, sortu, erakutsi edo kontsumitzeko aldietako edozeinetan.

FotoArte lehiaketaren edizio bakoitzean gai bat aukeratzen da. 2020koa DANTZA izango da.

Argazkiak eta lanak aurkeztea

  • Lanak aurkeztea, formulario honen bitartez.
  • Lanak onartzeko epea: otsailaren 24tik martxoaren 27ra bitartekoa izango da, biak barne.

Espainiar lurraldean bizi den edonork parte har dezake lehiaketan. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, bereak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak. Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, koloretan edo zuri-beltzean.

Argazki proposamen bakoitza JPG formatuan eta 72 ppp-tan aurkeztu beharko da, eta alde handiena 2000 pixeletako neurrian.

Aurkeztutako proposamenek ezin izango dute izenik izan ezta bestelako bereizgarri pertsonalik ere. Artxibo digitaleko IPTC metadatuetan ere ez da datu pertsonalik agertuko.

Argazkiak aukeratzea

Epaimahaiak jasotako lanen artean 32 lan aukeratuko ditu, eta, horien artean, lehiaketaren saridunak.

Hautatutako 32 lan horiekin talde-erakusketa bat antolatuko da 2020ko bigarren lauhilekoan gizarte etxeetako erakusketa geletan eta webgunean.

Udala arduratuko da lan hautatuak argazki-paperean inprimatzeaz. Horretarako, antolatzaileek aukeratutako argazkien egileei eskatuko diete lanak bidaltzea, WeTransferren bidez, 300 ppp-tan eta, askoz jota, GB bateko pisukoak. Era berean, behin paperean inprimatuta orbanak izan beharko duen neurria aukeratu beharko dute, betiere jakinda gehieneko tamaina 40 x 50 cm-koa izan daitekeela.

Sariak

  • Lehenengo saria: 1000 euro
  • Bigarren saria: 700 euro
  • “Bertako artista” saria: 400 euro
  • Gainera, 2 akzesit ezarri dira, 150 eurokoa bakoitza

“Bertako artista”saria Vitoria-Gasteizen bizi diren edo bertan lanean edo ikasten ari diren pertsonek aurkeztutako lanen artean hautatuko da. Sariak ezingo dira pilatu. Pertsona jakin bat sari bat baino gehiago jasotzeko hautatuz gero, kopuru handienekoa emango zaio.

Edozein sari geratu ahalko da eman gabe, epaimahaiaren iritziz lanek behar adinako kalitatea ez badute.

Informazio gehiago.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude