VGaztea

Arabako SEADen Lagunen Elkartearen hurrengo jarduerak

amigos RASD

Otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 44. urteurrena izango da, eta, ospatzeko, hurrengoetara gonbidatzen zaituztegu:

Otsailak 27: Asteburu osoan zehar kalea jantziko duen sorpresa batekin batera, Aiztogile kalean 20:00etan hasiko den kalejirara gonbidatzen zaituztegu.

Otsailak 28: Liburuaren aurkezpena: Tella. En busca del caramelo, Mahayouba Mohamed Salemek idatzia. Bere egileak zuzendutako saharar kulturaren aurkezpen eta hausnarketa berezi baten bidez, Saharako errealitatean eta bere historian murgilduko gara.

Goizean: lekua eta orduak zehaztu gabe.

Arratsaldez: 18.30 – Sorginenea. Santa Maria, 11 Vitoria-Gasteiz.

Martxoak 7: Gasteizek Angulema hiriarekin duen senidetzeari lotuta, eta komiki marrazketa gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiliz, publiko guztientzat eta goizeko 11.00tatik 14.00etara showroom artistikoa ospatuko da. Elkarteak “ura Sahararako” ekintzarekin parte hartuko du. Eñaut Aiartzaguenaren eta Diego Berrueteren laguntzarekin, Tindouf-eko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpamentuetara joango den kamioi baten atoian komiki bat margotuko da zuzenean.

Lekua: Urrezko Zeledonen plaza

Ordua: 11:00-14:00

Informazio gehiago.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude