VGaztea

Hitz kolpez. Gazteen arteko genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpaina Araban

a golpe de palabra

«A golpe de palabra · Hitz kolpez» du izenburua Gazteriaren Foru Erakundeak Arabako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Zerbitzuarekin elkarlanean 2015etik babesten eta sustatzen duen eta Arabako lurralde historikoan egiten den programak. Bada, programaren xede eta filosofiarekin zintzo jokatuz, gizartea inplikatzen, indarkeriaren detekzioa bultzatzen eta errespetuan nahiz berdintasunean oinarritutako bizikidetza-eredu alternatiboak sustatzen dituzten ekintzak garatzen jarraitzen dugu.

Proiektuak, programaren barruan iraun duenez, bere bilakaera eduki du lau urteko ibilbidean: hasieran, antzezlana bera sartzen zen herritarren ohiko bizitzara, kaleetan lehenik, eta eskola-zentroetako ikasgeletan ondoren.

2019an, ikus-entzuleak sartu dira gune eszenikora. Ezohiko antzezpena dugu hau, eta ikusitakoaren nahiz sentitutakoaren inguruan hausnartzeko edo eztabaidatzeko parada ematen du. Lehen, ikasgeletara sartzen ginen, eta muturra sartzen genuen ikasleen benetako testuinguruan, egunez egun hartzen duten tokian; orain, berriz, gure lurraldera ekarriko ditugu: antzerkiaren kutxa eszenikora.

Oraingo honetan, ingurune akademikoa irudikatu dugu, jolastokia, kantxa eta aldagela hartzen dituen eszenografiaren bidez. Eskola-zentroa deseraiki dugu, eta bestelako itxura eman, protagonistak ikus-entzule gazteak izango dituen istorioa kontatzeko. Agertokian bertan hitzez hitz eta urratsez urrats zeharkatu beharko duten istorioa kontatzeko.

Istorioan, bada, hainbat gai dira hizpide: indarkeria matxista, mikromatxismoak, genero-rolak, homofobia, harreman sexu-afektiboetako kontrola, maitasun erromantikoa eta berori inguratzen duten mitoak, diskriminazio positiboa, feminismoa, edertasun-kanonak, ahalduntzea eta abar.

2019an Arabako eta Gasteizko 15 ikastetxek hartu dute parte, 52 saio egiteko, Bigarren Hezkuntzako 1.000 gaztek baino gehiago parte hartu dutelarik.

Informazio gehiago.

 

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude