VGaztea

Enplegurako prestakuntzarako urteko plana

enplegurako formakuntzako planaZure lehiakortasuna hobetu behar duzu lana aurkitzeko?

Zer eman diezazuke enplegurako prestakuntzak?

Enplegurako lanbide-prestakuntza tresna eraginkorrenetako bat da pertsonen gaitasuna handitzeko enplegua bilatu, horri eutsi edo lan-egoera hobetzeari begira.

Horretarako, Gasteizko Udalak prestakuntza- plan osoa antolatzen du urtero Ignacio Ellacuría eta CETIC udalaren prestakuntza-zentroetan, edo entitate publiko eta pribatuekiko lankidetzan.

Norentzat da prestakuntza-plana?

Pertsona ororentzat, eta bereziki hauentzat:

  • Gazteak profil profesionala lortu behar dute kualifikazio edo esperientzia profesionalik izan ezean oso zaila baita enplegua lortzea.
  • Langabeak aurretik lan egin dutenak baina enplegua lortzeko bidean aurrera egiteko zailtasunak dituztenak.
  • Emakumeak jarduera-sektore garrantzitsu askotan oraindik presentzia txikia baitute.
  • Prestakuntza izanik langabezian dauden edo lan prekarioetan ari diren pertsonak, beste jardueraesparru batzuetarantz jotzeko eguneratu eta birziklatu beharra dutenak, edo jarduera ekonomiko guztietan gertatzen ari den digitalizaziora egokitu.

Informazio gehiago.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude