VGaztea

Sartu eta ezagutu Sorginenearen jarduerak!

Sorginenea

Emakumeek emakumeentzat kudeatutako proiektu feminista da Etxea. Elkar topatzeko eta elkar ezagutzeko espazioa da Etxea, hortik abiatuta espazio propio komunak identifikatu eta sortu ahal izateko.

Etxeko jarduerak topatuko dituzu hemen. Batzuetan aurrez izena eman behar da, eta beste batzuk irekiak dira lekuak bete arte. Jarduera bakoitzean modalitatea iragarriko da. Etxeko koordinazio bulegoan eman dezakezu izena. Zatoz eta informa zaitez!

Informazio gehiago.

Albistegi gaztea 67. zb. informazioa zure esku

Aldizkari digitalaren harpidetzak.

Adi egon!

VitoriaGazteok Instagram|era ailegatu da.

HIGA 2020, hizkuntza gutxituen gazteen 3. topaketa. Gasteizen, irailaren 6tik 9ra arte.

2020ko Lanbide Heziketako azoka (martxoak 31) eta orientatzaileentzako jardunaldia (apirilak 1), Batxilergoko 1. maila eta DBHko 4. mailan. Izen-emateak martxoaren 20ra arte.

Lana aurkitzeko aukera bila bazabiltza, ez ezazu gal #EmpleoGune.

“Alien. I want to believe” Haziak proiektuaren bigarren atala, erakusketa Zuloan.

Xtraclub Udaberria-Uda 2020: 12-18 urte bitarteko gazteentzat aisialdietako jarduerak .

Sareetan jarraitu!

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Murgil zaitez OMIJen (gazteentzako Argibide Bulegoa).

14 eta 30 urte bitarteko gaztea bazara gure iragarki taula zure eskura duzu!

Lehiaketak. Adi gure webgunean biltzen ditugun sari eta lehiaketen deialdiei!

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa.

Vital Fundazioaren Euskal Zinemaren 36. Astea.

IDarte: IDaste eta Ate Irekien egun berria. Otsailaren 10etik 14ra IDaste-a ospatu dugu.

ONE BILLION RISING “Indarkeria matxistaren kateak apurtzen”, Loma Generalaren Plazan 17:30etan otsailak 27an.

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

Euskarabentura espedizioa 2020.

Gazteok XXI, Gasteizko elizbarrutiaren gazte pastoraltzak antolatutako gazteentzako ekintzak.

Eta gainera…

Martxan da berriro FotoArte argazki-lehiketa. Aurten argazkien gaia dantza da. Animatu eta parte hartu.

Araba Ekinean elkartearen XVI. “Zure ideiak balio du” lehiaketa

Alava Emprende

Ez dio axolarik zeinen handia edo txikia den enpresa bat, guztiak hasten baitira modu berean: ideia batekin. Eta Araba Ekinean ekimenean ideia ekintzaile onenak bilatzen ari gara egia bihur daitezen laguntzeko. Horregatik, aurten berriz antolatuko dugu “Zure ideiak balio du”  lehiaketa, eta honako sari ere emango ditugu:

  • Ideia onenaren On4u Saria.
  • Ekimen jasangarrienaren Aclima Saria.
  • Merkataritza eta Turismoko Gasteiz ON Saria.
  • Nekazaritzako elikagaien ekimen onenaren Eroski Saria.
  • Ekimen industrial onenaren Michelin Saria.
  • Zerbitzu-sektoreko ekimen onenaren Ferrovial Saria.
  • Metxa Sari Berezia.
  • Ikusleen Sari Berezia.
  • Enpresa-arloko eraldaketa sozialaren RPK sari berezia.

Informazio gehiago.

 

Enplegurako prestakuntzarako urteko plana

enplegurako formakuntzako planaZure lehiakortasuna hobetu behar duzu lana aurkitzeko?

Zer eman diezazuke enplegurako prestakuntzak?

Enplegurako lanbide-prestakuntza tresna eraginkorrenetako bat da pertsonen gaitasuna handitzeko enplegua bilatu, horri eutsi edo lan-egoera hobetzeari begira.

Horretarako, Gasteizko Udalak prestakuntza- plan osoa antolatzen du urtero Ignacio Ellacuría eta CETIC udalaren prestakuntza-zentroetan, edo entitate publiko eta pribatuekiko lankidetzan.

Norentzat da prestakuntza-plana?

Pertsona ororentzat, eta bereziki hauentzat:

  • Gazteak profil profesionala lortu behar dute kualifikazio edo esperientzia profesionalik izan ezean oso zaila baita enplegua lortzea.
  • Langabeak aurretik lan egin dutenak baina enplegua lortzeko bidean aurrera egiteko zailtasunak dituztenak.
  • Emakumeak jarduera-sektore garrantzitsu askotan oraindik presentzia txikia baitute.
  • Prestakuntza izanik langabezian dauden edo lan prekarioetan ari diren pertsonak, beste jardueraesparru batzuetarantz jotzeko eguneratu eta birziklatu beharra dutenak, edo jarduera ekonomiko guztietan gertatzen ari den digitalizaziora egokitu.

Informazio gehiago.

 

Ikusgune. Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia

Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia homofobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren aurkako behaketa sistema iraunkorra da.

Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia da Ikusgune:  Lumagorri ZAT, Zisheterosexismoaren Aurkako Taldearen proiektu bat, Gasteizko Udalarekin elkarlanean aurrera eramandakoa.

Ikusguneren asmoa da homofobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren aurkako behaketa sistema iraunkorra izatea.

Ikusgunean, datuak biltzen ditugu, salaketa judiziala jartzera animatzen dugu, eta beste bide batzuk esploratzen ditugu, sexu-orientazioa edo genero-identitatea direla-eta izaten diren  diskriminazioak erreparatzeko, ahal den kasuetan. Nolanahi ere, garrantzitsutzat jotzen dugu eraso guztiak salatzea mugimendu sozialetik, eta, horretarako, ezinbestekoa da hiriko elkarte‑ehunarekin harremanetan egotea.

Informazio gehiago.

 

Hitz kolpez. Gazteen arteko genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpaina Araban

a golpe de palabra

«A golpe de palabra · Hitz kolpez» du izenburua Gazteriaren Foru Erakundeak Arabako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Zerbitzuarekin elkarlanean 2015etik babesten eta sustatzen duen eta Arabako lurralde historikoan egiten den programak. Bada, programaren xede eta filosofiarekin zintzo jokatuz, gizartea inplikatzen, indarkeriaren detekzioa bultzatzen eta errespetuan nahiz berdintasunean oinarritutako bizikidetza-eredu alternatiboak sustatzen dituzten ekintzak garatzen jarraitzen dugu.

Proiektuak, programaren barruan iraun duenez, bere bilakaera eduki du lau urteko ibilbidean: hasieran, antzezlana bera sartzen zen herritarren ohiko bizitzara, kaleetan lehenik, eta eskola-zentroetako ikasgeletan ondoren. Geihago…

Arabako SEADen Lagunen Elkartearen hurrengo jarduerak

amigos RASD

Otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 44. urteurrena izango da, eta, ospatzeko, hurrengoetara gonbidatzen zaituztegu:

Otsailak 27: Asteburu osoan zehar kalea jantziko duen sorpresa batekin batera, Aiztogile kalean 20:00etan hasiko den kalejirara gonbidatzen zaituztegu.

Otsailak 28: Liburuaren aurkezpena: Tella. En busca del caramelo, Mahayouba Mohamed Salemek idatzia. Bere egileak zuzendutako saharar kulturaren aurkezpen eta hausnarketa berezi baten bidez, Saharako errealitatean eta bere historian murgilduko gara.

Goizean: lekua eta orduak zehaztu gabe.

Arratsaldez: 18.30 – Sorginenea. Santa Maria, 11 Vitoria-Gasteiz.

Martxoak 7: Gasteizek Angulema hiriarekin duen senidetzeari lotuta, eta komiki marrazketa gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiliz, publiko guztientzat eta goizeko 11.00tatik 14.00etara showroom artistikoa ospatuko da. Elkarteak “ura Sahararako” ekintzarekin parte hartuko du. Eñaut Aiartzaguenaren eta Diego Berrueteren laguntzarekin, Tindouf-eko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpamentuetara joango den kamioi baten atoian komiki bat margotuko da zuzenean.

Lekua: Urrezko Zeledonen plaza

Ordua: 11:00-14:00

Informazio gehiago.

 

Avanza. Arabako Lanbide Heziketaren Azoka

avanza

Arabako Lanbide Heziketako ikastetxeok AVANZA Orienta jardunaldiaren II. ediziora gonbidatu nahi zaituztegu, dohainik, bai orientatzaileak bai tutoreak bai zuzendaritza-taldeak, datorren apirilaren 1ean, asteazkenean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Hausnarketa, motibazioa eta ikaskuntza hazten jarraitzeko

IÑIGO SÁENZ DE URTURI (9.00-10.00 horas)

Egizu posible! Konektatu zure ikasleekin eta izan haien liderra.

Talde korporatiboen prestatzailea, komunikazioan aditua eta Adimen emozionaleko eta neurolinguistika-programazioko masterra.

Sáenz de Urturi nazioarteko hizlaria (Keynote Speaker) da, bai eta prestatzailea ere Espainian zein Latinoamerikan: lidergo adimenduna, ahozko komunikazioa eta lantaldeen kohesioa.

ROBERTO AGUADO (10.00-11.00 horas)

Garrantzitsua ez da zer egin behar den jakitea, baizik eta egiteko gai izatea  

Adimen emozionalaren alorrean erreferentea eta Lotura Emozional Kontzientea (VEC, gaztelaniazko siglak) ereduaren egilea, zeina ikerketa zientifikoan eta Denbora Mugatuko Psikoterapien Europako Institutuan garaturiko 25 urtetik gorako lan-eskarmentuan oinarrituko metodoa den.

Aguado Psikologia Klinikoan eta Psikoterapian aditua, Ebaluazio eta Psikoterapia Zentroen zuzendaria, irakaslea, egilea eta idazlea, ikertzailea eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea da.

LEHENENGO PERTSONAN

LH Dualeko ikasleen esperientziak (11:30-12:00)

Bi gaztek Lanbide Heziketa Duala ikasteko beren arrazoiak azalduko dituzte, hala nola zertan datzan prestakuntza-modalitate hori, nolakoa den beren egunerokoa eta, haien ustez, zein abantaila dakartzan enpresan prestatzeak.

JOKO-ZELAIAN

Bisita enpresetara (12:30-13:30)

Antolakuntzak autobusak jarriko ditu bertaratuak inguruko enpresetara joan eta, talde txikitan, lanbide-heziketako ikasle ohiek bertan egiten duten benetako lana ezagutu ahal izateko.

Jardunaldia doakoa bada ere, izena eman behar da aurretik, martxoaren 20ra bitartean. Izena emanez gero, eskertuko dizuegu bertaratzeko konpromisoa betetzea.

Informazio gehiago.

 

#ADICTlescentes egitasmoa

ADICTlescentes

Murtziako institutu bateko ikasleek gerra deklaratzen diete apustu etxeei: “Gazteak arriskuan jartzen dituzue”.

Gazteen arteko jokoaren gorakadak eragin du Jose Plan BHIko ikasleek ‘Adictlescentes egitasmo’ kolektiboa sortzea, egoera horri amaiera emango dioten lege aldaketak exijitzeko: “Gero eta adingabe gehiagok eskatzen dute laguntza”.

Murtzia da Espainiako eta Europako biztanleko apustu etxe gehien dituen erkidegoa (22,10 areto 100.000 murtziarreko, ANESARen datuen arabera): “Ikastetxe eta institutuetatik gertu daude”, dio ikasle talde horretako bozeramaileak.

#QueremosCrecerSanosyLibres lelopean, kasino horietako iragarkietan protagonista diren ospetsuei zuzendutako manifestua egin dute: “Gelditzeko eskatzen dugu. Jabetu zaitezte zer arriskutsua den. Ez al dizue lotsarik ematen?”

Informazio gehiago.