VGaztea

Higa 2020, hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen 3. topaketa

2020ko irailaren 6tik 9ra egingo da Gasteizen HIGA ekitaldiaren hirugarren edizioa. Bertan parte hartzeko izen-emateak otsailaren 20tik maiatzaren 21era bitartean egongo dira zabalik; ondoren, hizkuntza aniztasuna eta izena ematen dutenen inplikazioa oinarriuta, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da.

Informazio gehiago.

Taldegune entsegu aretoetara hautatzeko azken egunak

taldegune

Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak diru-laguntzak ematen ditu talde bateko kide diren musikari gasteiztarrek entsegu-aretoak erabiltzerik izan dezaten, bertan beren lanak sortu, entseatu eta grabatzeko.

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 25ean amaituko da. Ez utzi aukera honi ihes egiten!

Informazio gehiago.

 

Vitoria-Gasteiz eta Angulema: Komikiak senidetuta – Showroom artistikoa

showroom

Noiz

Eguna: 2020/03/07, hasiera ordua: 11:00, amaiera ordua: 14:00

Deskribapena

Showroom artistiko bat egingo da kalean jende guztiarentzat eta tokiko hainbat artistak hartuko dute parte. Beste hainbat jardueraren artean honako hauetan parte hartuz gozatu ahal izango da:

  • Live painting Amaia Arrázolarekin.
  • “Sahararako ura” ekintza Arabako SEAD-en Lagunen Elkartearen eskutik eta Eñaut Aiartzaguenaren eta Diego Berrueteren laguntzarekin. Azken horiek komiki bat zuzenean marraztuko dute saharar errefuxiatuen Tinduf-eko kanpamentuetara (Aljeria) joango den kamioi baten atoian.
  • Id-arte Eskolako ikasleen erakusketa.

Lekua

Urrezko zeledonen plaza.

 

FotoArte argazki lehiaketa

fotoarte

Lehiaketaren gaia artea da, edozein adierazpen-modutan (musika, antzerkia, arte plastikoak, dantza, literatura…). Argazki lehiaketak, irudien bitartez, ikusteko estimulu-multzo iradokitzaile bat sortu nahi du: jarduera artistikoa modu erakargarrian ikusten lagunduko dutenak, artea eratu, sortu, erakutsi edo kontsumitzeko aldietako edozeinetan.

FotoArte lehiaketaren edizio bakoitzean gai bat aukeratzen da. 2020koa DANTZA izango da.

Argazkiak eta lanak aurkeztea

  • Lanak aurkeztea, formulario honen bitartez.
  • Lanak onartzeko epea: otsailaren 24tik martxoaren 27ra bitartekoa izango da, biak barne.

Espainiar lurraldean bizi den edonork parte har dezake lehiaketan. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, bereak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak. Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, koloretan edo zuri-beltzean.

Argazki proposamen bakoitza JPG formatuan eta 72 ppp-tan aurkeztu beharko da, eta alde handiena 2000 pixeletako neurrian.

Aurkeztutako proposamenek ezin izango dute izenik izan ezta bestelako bereizgarri pertsonalik ere. Artxibo digitaleko IPTC metadatuetan ere ez da datu pertsonalik agertuko. Geihago…

Euskal Zinemaren Astea

Zinema zure pasioa da? Euskal Zinemaren Asteak Euskadiko profesionalek ekoiztu edo zuzendutako lan zinematografiko onenez gozatzeko aukera ematen dizu. Edizio bakoitzean egunero ematen dira film labur bat eta luze bat.

Filma ikusi ostena, aretoan dagoen publikoak ere film luze eta labur onenei botoa emateko aukera du. Sariak klausura galan emango dira ezagutzera. Saio horretan, era berean, antolakuntzak ‘Gutako bat’ saria emango dio zazpigarren arteko Arabako figura nabarmen bati.

Vital Fundazioa Kultur aretoa

2020ko otsailaren 24tik 29ra arte

19:30ean

Abonuen prezioa: 12€

Sarrera-txartelen prezioa: 3€

Informazio gehiago.

Gasteiz eredu gisa ikusten duten gazteak jaso ditu alkateak

Newman

Madrilgo Newman ikastetxeko ikasleak eta haien tutorea Gasteizen daude egunotan, arrazoi berezi batengatik: deigarria egin zaie Gasteizen klima-aldaketaren aurkako borrokan garatutako esperientzia, Ana Oregi alkateordeak hiriei eta klima-aldaketari buruzko konferentzian parte hartu ondoren. Bertan izan ziren gazteak COP25ean. Hitzaldi horren ondorioz, Gasteizen garatutako esperientzietan zentratutako proiektu bat prestatzen ari dira.

Gorka Urtaran alkateak eta Ana Oregi alkateordeak protesta egin diete gaur, gazteek hainbat udal zerbitzu eta sailekin bilerak egin ostean.

 

Deialdia, 2020 urtean proiektu artistikoak ekoitzi eta Montehermoso kulturunean aurkezteko

Montehermoso

Sorkuntza artistikoaren alorreko gehienez hiru arte sorkuntzako proiektu eta ikusentzunezko proiektu bat hautatuko dira, 2020ko irailetik 2021eko ekainara bitartean Montehermoso kulturunean aurkezteko.

Epea

2020ko apirilaren 1era arte.

Betebeharrak

  • Jarduteko erabateko gaitasuna duten eta sektore publikoarekin kontratatzeko debekurik ez duten artistek, erakundeek nahiz elkarteek aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak.
  • Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean aurkeztu beharko dira, aurrerago adierazten den epean.
  • Udalarekin inolako zorrik ez izatea, halaber zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta izatea.

Informazio gehiago.

 

 

Euskadiko GGKEen hezkuntza baliabideen katalogoa

Hezkuntza baliabideak

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kide diren GGKEek, Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzarako prozesuak sustatu eta garatzeko lanean, hezkuntzarako material-sorta zabala eskaintzen dute, publiko heterogeneo batentzat, hala nola ikasle-taldeentzat, gizarte-talde espezifikoentzat edota, oro har, herritarrentzat.

Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza (GEH) hezkuntza-eredu eraldatzailea da: pentsamendu-estrategiak aldatu nahi ditu, eta ekintza kontzienteak sustatu (pertsonalak nahiz kolektiboak), hartara ekitatean, justizia sozialean eta bizitza jasangarrian oinarritutako eredu sozialak bultzatzeko. Ildo horretatik, Garapenerako GKEok, Hezkuntza Eraldatzailearen eragile garen aldetik, hainbat hezkuntza-material sortu ditugu, mundu ekitatiboago eta jasangarriago bat eraikitzearen alde konprometitutako Herritartasun Globala sendotzen laguntzeko. Geihago…

Euskadiko hamar gaztetik zortzi pozik daude harreman sentimental eta/edo sexualekin

harreman sexualak

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailaren Gazteriaren Euskal Behatokiak 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko 1.500 gazteri galdetu die beren bizitzako hainbat alderdiri ematen dieten garrantziaz, bai eta alderdi horiekiko sentitzen duten gogobetetzeaz ere.

Harreman sentimentalak edota sexualak dira horietako bat. 0tik 10era bitarteko eskala batean, Euskadiko gazteek 8 puntuko garrantzia ematen diete, batez beste, eta 7,8ko gogobetetzea.

Izan ere, gazteen % 1,9rentzat baino ez dute garrantzi baxua harreman sentimentalek eta/edo sexualek, hau da, 10etik 3 eman diete gehienez. % 11,3rentzat garrantzi ertaina dute (10etik 4 eta 6 arteko puntuazioak), eta gehienek, inkesta egin duten gazteen % 86,8k uste dute garrantzi handia dutela (7 eta 10 arteko puntuazioak).

Harreman sentimental eta/edo sexualekin asebetetze txikia duten gazteen ehunekoa 4,3koa da, % 16,5ek gogobetetasun ertaina dute eta % 79,3k asebetetze handia, 10etik 7tik gorako puntuazioekin.

Emakume gazteen artean, asebetetze handia dutenen ehunekoa handiagoa da gizonen artean baino; emakumeen % 82,2k 7 puntutik gora eman diote, eta gizonen artean, aldiz, % 76,6k.

Asebetetzeak ere gora egiten du adinarekin. Bi aldagaiak, adina eta sexua, gurutzatzen baditugu, emakumeak dira beren harremanak gehien baloratzen dutenak.

Informazión gehiago.