VGaztea

Europan barrena ibili DiscoverEUrekin

DiscoverEU

18 urte dituzu eta abenturarako gogo handia? Ba prestatu!

Martxoaren 12an Europako Batzordeak DiscoverEU ekimenaren edizio berri bat jarriko du martxan, Europan zehar doan bidaiatzeko txartelak emango dituena. DiscoverEU 18 urteko gazteei bidaiatzen, Europar Batasuna osatzen duten herrialdeak ezagutzen eta haietan barrena ibiltzen laguntzeko EBren proiektua da, gure kontinentearen aniztasuna hobeto ulertzeko, bertako aberastasun kulturalaz gozatuz eta lagun berriak eginez.

2018ko ekainean lehen edizioa martxan jarri zutenetik, Europako 70.000 gaztek ikusi dute beren ametsa betetzeko aukera, Europako hainbat herrialdetan barrena ibiltzeko doako bidaia baten bidez.

Bidaiaren zatirik handiena trenbidean egin behar da, nahiz eta leku guztietara ahalik eta sarbide gehien emateko, bidaia-bonuek garraio modu alternatiboak ere jasoko dituzten, hala nola autobusak edo ferriak. Salbuespenezko kasuetan, eta beste garraiobiderik ez dagoenean, hegazkinez bidaiatzeko baimena emango da. Horrela, urruneko guneetan edo uharteetan bizi diren gazteek ere badute parte hartzeko aukera.

Bidaiak 2020ko uztailaren 1etik 2021eko otsailaren 28ra bitartean egin beharko dira, eta guztiek gutxienez egun bateko eta gehienez 30 eguneko iraupena izan beharko dute, eta Europar Batasuneko estatu kide den herrialde batean hasi beharko dute.

Eskaera egiteko epe berria: 2020ko martxoaren 12tik 26ra.

Informazio gehiago.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude