VGaztea

Fpbide. Zer Lanbide Heziketako ziklo ikasi nahi duzu?

fpbide

Zer da Fpbide?

  • Ez ba dakizu zein LH ziklo mota egin nahi duzun…
  • Interesatzen zaizkizun ziklo ezberdinei buruz zalantzak badituzu…
  • Gehien erakartzen zaituzten heziketa zikloen ikasgaiak eta irteera profesionalak ezagutu nahi ba dituzu…

Fpbidek lagun zaitzake!

Zer eskaintzen dizu Fpbidek?

Euskadiko LH ikastetxe ezberdinetako hainbat orientatzailek sortutako doahineko eta sarrera-libreko webgune bat da. Bi atal nagusitan banatzen da: lehenengoan, test irudidun baten bidez gehien interesatzen zaizkizun 5 LH zikloak aukeratzen lagunduko zaitugu eta bigarrenean, ziklo zehatz horiei buruzko informazioa (ikasgaiak, irteera profesionalak, moduluak, bideo azalgarriak, ikasle eta irakasle ohien testigutzak eta abar…) edukiko duzu. Agerian denez tresna erabilgarri eta osagarria da hau.

Informazio gehiago.

#EsanNolaDaramazun inkesta

encuesta

Gazteen Euskal Behatokiak jakin nahi du koronabirusak eragindako konfinamendu egoera hau nola bizitzen ari diren gazteak.

#EsanNolaDaramazun inkesta 15 eta 34 urte bitarteko Euskadiko gazteei zuzenduta dago.

Egoera honek bizitza aldatu digu guztioi. Gazteen kasuan, klaseak eten egin dira, lanean eta errutinetan aldaketak izan dira. Gainera, kontaktu soziala, edozeinentzat garrantzitsua bada, are garrantzitsuagoa da gazteentzat, eta konfinamendu egoera honetara nola egokitzen diren ezagutu nahi dugu.

Inkestan galdera komunak daude errutinetan gertatzen ari diren aldaketei buruz, sentitzen ari garen emozioei buruz eta beste hainbat gairi buruz, hala nola gobernuek hartutako neurriei buruzko iritzia, prebentzio-neurrien betetzea, gezurrezko mezuen aurrean jarrera kritikoa izatea, boluntariotza, eta abar.

Bestalde, galdera zehatzak daude ikasten ari direnentzat, lanean ari direnentzat edo langabezian daudenentzat. Ikasten ari direnek zailtasunak izango dituzte kurtsoaren amaierari begira; lanean ari diren gazte batzuek lanean jarraitzen dute, aurrez aurre edo telelanaren bidez, beste batzuk, aldiz, aldi baterako edo behin betiko enplegu-etenaldia jasaten ari dira. Horren guztiaren inguruan dituzten kezka nagusiez galdetuko diegu.

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta interesgarria izatea espero dugu.

eLiburutegia irekita herritar guztientzat

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak helbide elektroniko bat ezarri du aldi baterako, herritarrek Espainiako liburutegi digital handienean sartzeko aukera izan dezaten; izan ere, Euskadiko liburutegi publikoek aurrez aurreko zerbitzuak eten dituzte, koronabirusaren pandemia dela eta.

liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidearen bidez, eLiburutegian sartzeko pasahitzik ez dutenek eta Euskadiko irakurketa publikoko sareko bazkideek eskatzeko aukera izango dute, eta sareko zein liburutegiko bazkide ez direnek ere eskatu ahal izango dute, egoera normalizatu arte.

Orain arte euskarri digital horretara sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eskatzeko tramitea aurrez aurre egin behar zen liburutegi batean, baina orain etxetik atera gabe egin ahal izango da, Internet bidez.

Guztira 20.000 liburu digital eta 15.000 film baino gehiago eskura daitezke. eLiburutegian pertsona bakoitzak hilean lau liburu irakurtzeko eta astero bi film ikusteko aukera du.