VGaztea

Eusko Jaurlaritzaren laguntza-neurriak unibertsitateko prezio publikoetan eta beketan

UPV/EHU

 

Hezkuntza Sailak neurri sorta bat helarazi dio Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari; unibertsitate-ekitatea hobetzea eta COVID-19ren ondorio ekonomikoak pairatzen ari diren familiei laguntzea dute helburu neurriok.

Prezio publikoak: datorren ikasturteari begira, unibertsitateko tasa guztiak izoztu egingo dira, eta COVID-19ren eraginpean dauden bigarren lauhilekoko irakasgaien bigarren matrikularen kostua murriztu egingo da.

Bekak: unibertsitate-ikasketa guztietan jaitsiko da beka bat lortzeko behar den nota; errendimendu akademikoaren kalkulua malgutu egingo da bekari eutsi ahal izateko; eta administrazioak koefiziente zuzentzaile bat aplikatuko die familiei errenta-aitorpenean, baldin eta COVID-19ren ondorio ekonomikoak pairatu badituzte.

Informazio gehiago.

Santander Unibertsitateetako ‘Yo Me Quedo En Casa’ bekak

becas santander

Santander bankuak, Santander Unibertsitateen bitartez, 20.000 online beka eta laguntza baino gehiago eskaintzen ditu, koronabirusaren pandemia globalak sortutako egoera hobetzen laguntzeko.

#YoMeQuedoEnCasa deialdiak unibertsitateko ikasle eta graduatuei laguntzen die etorkizuneko enplegagarritasuna hobetuko duten konpetentziak, digitalak, hizkuntzak eta softskilak garatzen. Gainera, unibertsitateko irakasleei jarduera akademikoa errazten die ingurune digitalago batean.

Beka horien helburuetako bat gaitasun digitalen garapena sustatzea da. Ildo horretan, lehen akordio bat lortu da Ie Fundazioarekin, Ie University fundazioarekin, irakasleei eta ikasleei bekak eta laguntzak eskaintzeko, haien trebetasun digitalak eta lidergo-trebetasunak sustatzeko eta online prestakuntza emateko:

  • 2.500 “Santander Ie Online Learning Journey for Learners” beka, 14 herrialdetako graduatu, graduatu ondoko eta ikasleei zuzenduta.
  • “Santander Ie Best Practices in Digital Education for Teachers” proiektuko 5.000 beka irakasleentzat.

Konfinamendu-aldi honetako beste lehentasun bat hizkuntzetan trebatzea da. Horregatik, #YoMeQuedoEnCasa ekimenak akordio bat du British Councilekin, graduatutako ikasle eta gazteek beren hizkuntza-maila ofizialki ziurtatu ahal izan dezaten.

Datozen asteetan argitaratuko dira soft gaitasunetan oinarritutako deialdi berriak.

Baldintzak

Unibertsitateko ikasleentzat edo graduatu berrientzat eta irakasleentzat.

Informazio gehiago

Banco Santanderren beka-programaren webgunean sartuz gero, eskaintza osoa pertsonalizatu eta deskubritu daiteke, herrialdez herrialde.

Informazio gehiago.

Promes gazteak. Migrazioak bizimodu hobe baten bila

jóvenes promesas

Adsis Fundazioaren PRESENTES aldizkaria inoiz baino indartsuago dator. Ale berri honetan, gazte migratzaileek lehen pertsonan kontatzen dituzte beren istorioak. Ez dute erraza izan, eta COVID-19k gaur egun eragiten duen egoera ikusita, kolektibo kaltebera izaten jarraitzen dute. Horrek ez ditu geldiarazten, etorkizun duin baten bila jarraitzen dute, erabakitasun geldiezin batekin.

Adsis Fundazioa ere ez. Orain, inoiz baino gehiago, bizitzako prozesuetan eta prozesu profesionaletan pertsonei laguntzen jarraitzen du, eta aldizkari honetako protagonistak bezalako gazte promesen aldeko apustua egiten du.
Ez galdu erreportajea, bideo eta istorio gehiago!

Informazio gehiago.

EGK-k “Gazteon osasunagatik, prekarietatearekin amaitu!” manifestua argitaratu du

prekarietatea

 

Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna baliatuz, apirilak 28, gazteok pairatzen dugun prekarietatea eta honek gure ongizatean dituen ondorio latzak salatu nahi izan ditugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Emantzipa…Zer? enplegu eta gazteria lantaldean batutako hainbat gazte elkarte, kolektibo eta sindikatuok. Lan istripuetatik zein gaixotasunetatik haratago doan egoera bat da eta azkenengo urteetan eman diren murrizketa soziolaboralak direla-eta areagotu besterik ez da egin.

Informazio gehiago.

Ipuin laburren XXVIII. lehiaketa (2020)

relato breve

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Errektoreordetzak eta El Correok egin dute Ipuin Laburren XXVIII. Unibertsitate Lehiaketaren deialdia.

Ipuin Laburren Unibertsitate Lehiaketaren helburua da lehiaketara aurkeztutako literatura lan onenak saritzea, beren kalitateagatik.

Hala, Campuseko kultur jarduera garatu nahi da eta bertako akademiaz kanpoko jarduera aberasten lagundu ere bai.

Lanak aurkezteko epea 2020ko maiatzaren 18an amaituko da, etenik gabe.

Ipuinak posta elektronikoz bidali behar dira, helbide honetara: relatobreve@elcorreo.com

Jasotako ipuin guztien artetik gaztelaniazko bat, euskarazko bat edo bakoitzetik bat aukeratuko dira astero, eta elcorreo.com webgunean argitaratuko dira.

Lehiaketak bi sari izango ditu, eta oinarri hauek argitaratu eta hurrengo astetik aurrera astero argitaratuko diren ipuinetatik abiatuta emango dira, edo, halakorik ezean, epaimahaiak argitaratzeko adinako kalitatea duten lanak daudela adierazten duenetik. Sari bat gaztelaniazko ipuin onenarentzat izango da, eta beste bat euskarazko ipuin onenarentzat. Sari bakoitza 800 eurokoa izango da.

Oinarriak.

Aktibatu bloga, haurrek parte hartzeko gunea

Aktibatu

 

Aktibatu programaren jarduerek martxan jarraitzen dute. Oraingo itxialdia dela eta, ikastetxeetan eskolak bertan behar geratu direlarik, baita beste udal espazio batzuetako jarduerak ere, horiek egokitu eta beste aukera batzuk bilatu behar izan ditugu haurren parte hartzea sustatzen jarraitzeko. Horregatik, Aktibatu bloga hiriko haur eta nerabeentzako komunikazio eta partaidetza tresna bilakatu dadin nahi dugu.

Espazio birtual honetan, zenbait jarduera eta dinamikari buruzko informazioa sartuz joango gara datozen egunetan, umeek parte hartzeko eta beren ideiak partekatzeko aukera izan dezaten.

Informazio gehiago.