VGaztea

Etorkinek ekonomiari egiten dioten ekarpena jaso dutena baino handiagoa da

ikuspegi

Ikuspegik, UPV/EHUko Immigrazioaren Euskal Behatokiak, ‘Atzerritarrek EAEn BPGd-aren bidez egiten duten ekarpena. Hurbilketa gastuaren aldetik’ azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu. Haren bidez, etorkinek 2018an, alegia COVID-19aren krisiaren aurreko aldian, BPGd-ari eginiko ekarpen ekonomikoaren eta gastuaren arteko erlazioa aztertu dute.

Ikuspegik Cultumetría – inpaktu ekonomikoaren neurketan eta gizarte-analisietan espezializatuta dagoen aholkularitzarekin elkarlanean prestatutako azterlanak jaso dituen datuen arabera ikusten da administrazio publikoek baliatutako diru-kopurua (714.912.000€) etorkinek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpen ekonomikoa (1.525.292.820€) baino baxuagoa dela. Hau da, 2018an atzerritarren kontsumoak sortu zuen dinamismo ekonomikoak 810.380.818€-ko inpaktu positiboa izan zuela. Bestalde, orokorrean 1.525.292.820€-tako kontsumoak BPGd-aren % 2,06a suposatzen du.

Txostenak hala zuzendu egiten du etorkinek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpena baino gehiago jasotzen dutelako uste faltsua. Galdera horri erantzutea izan da, zehazki, azterlanaren helburu nagusia. Azterlana Ikuspegik 2016an eginikoaren jarraipena da; bertan, immigrazioak krisi ekonomikoaren aldian eginiko zerga-ekarpena neurtu zen.

Informazio gehiago.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude