VGaztea

Udal liburutegietan liburuak itzultzea

Udalaren Liburutegi Sarean alarma-egoera deklaratu aurretik mailegatutako liburuak, CDak eta filmak jasoko dira.

Liburutegiek itxita jarraitzen dutenez, itzulketa gizarte-etxeetako sarreran egingo da. Dokumentu kopurua handia denez (20.372), aurretiko hitzordua eskatzeko sistema bat ezarri da. Gomendagarria da itzultzeko araudia kontsultatzea, hitzordua eskatu aurretik

Hitzordua eska daiteke maiatzaren 25etik ekainaren 5era.

Informazio gehiago.

Prestatu etxean

empleo

Gasteizko Udalak eusten dio espezializatzera eta birziklatzera zuzendutako prestakuntza-ikastaroen programazioari, zailtasun-une hau enplegua lortzeko edo mantentzeko aprobetxa dezazun.

Ekaineko eta uztaileko prestakuntza egokitu egin da streaming bidez egin ahal izateko.

Gai hauek jorratuko ditugu: online merkataritza, sare sozialen erabilera profesionala, 4.0 industriarako eta softwarea garatzeko tresnak,…

Ekaineko eta uztaileko ikastaroetako matrikulak % 50eko deskontua du.

Merkataritza, marketin eta sare sozialak arloa

  • Tresna digitalen erabilera zure negozioa sustatzeko. Hastapenak
  • Nola hasi nire negozioa ezagutarazten eta sare sozialetan bezeroak lortzen
  • Sare sozialetan lana antolatzeko tresnak
  • Diseinatu zure online denda PrestaShop erabiliz
  • Google Analytics

IKT eta 4.0 industria arloa

  • Machine Learning Tensorflow erabiliz
  • Reinforcement Learning, Alegiazko Errealitatea eta Virtualezko Errealitatea Unity erabiliz
  • Power BI
  • Unit testing eta TDD -Test Driven Development-
  • Progressive Web Apps -PWA-
  • SCRUM. Proiektuen kudeaketa

Informazioa eta izen-ematea.

Lanbide Heziketaren azoka birtuala

FPP

Arabako Lanbide Heziketak ateak irekitzen ditu etorkizuneko ikasleek eta haien familiek lanbide-familia bakoitzeko Erdi Mailako eta Goi Mailako zikloak, sektore bakoitzeko merkatuaren joerak eta probintzian ziklo horiek ematen diren zentroak ezagutu ditzaten. Hurrengo ikasturtean izena emateko epea 2020ko ekainaren 1etik 19ra bitartekoa da, eta matrikulak uztailaren 13tik 17ra egin beharko dira.

BirtLH urrutiko LHko ikastetxeak izen-ematea aurreratu du. Maiatzaren 29tik ekainaren 9ra. Tramite horiek on line edo ikastetxeetako idazkaritzetan egiten ahalko dira, horretarako prestatu den ordutegian.

Informazio gehiago.

 

Dan Tzan Tzan lehiaketa. Baratza aretoa

gazte tzan tzan

Baratzatik eta BaraTZAN danTZAN FEST mini-jaialdiaren barruan lehenengoz egiten dugun Tik-tok lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

23 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago (gehienez 3 pertsona taldeko).Minutu bateko bideo dantza bat sortu eta TikTokera igo #GazteDanTzan tag-rekin. Bideo horiek baloratu egingo dira eta horietako hiru aukeratuko dira koreografia plano eszeniko batera eramateko tailer baten bidez.

Hau da, uztailetik urrira arte koreografia, eskola teknikoak eta gainbegiratzea lantzeko tailer bat jasoko duzue, Dantzan Tzan mini-jaialdiaren barruan urriaren 18an, igandean, zuen koreografiak aurkeztu ahal izateko.

Informazio gehiago.

Lana eta ama gazteak ordaindutako enplegura bideratutako gizarte batean

madres jóvenes

Reina Sofía sobre adolescencia y juventud zentruak “Lana eta ama gazteak ordaindutako enplegura bideratutako gizarte batean” izeneko artikulua argitaratu du.

Amatasuna sozialki eraikitako eta sozializazio-prozesuan txertatutako esanahi sinbolikoz beteta dago, eta horiek biziki baldintzatzen dute bai portaerak, bai “emakume izatearen” eta “ama izatearen” arteko loturaren pertzepzioa. Soziologian genero-ikuspegia txertatzeak agerian utzi du gure gizartean lana sexuaren arabera banatzeko eredu tradizional eta patriarkala dagoela, amatasunarekin estuki lotuta dagoena. Horrela, sexu bakoitzari esleitutako jardueren, denboraren eta espazioen banaketa zorrotza ezartzen da.

Informazio gehiago.

 

 

Etxebizitza lehen lerroan jartzeko galdetegia

vivienda

Informazio asko dabil azken asteotan eta saturazio maila altua da maiz. Zoritxarrez, guretzat garrantzitsua diren gai batzuk ez dira jorratu. Edo ez behintzat Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) nahi ditugun bezain beste. Horregatik, etxebizitza lehen lerroan jartzeko galdetegia diseinatu dugu. Gazteon egora ezagutu nahi dugu, zein den dugun informazioa, zein identifikatutako arazoak eta zein eskatzen ditugun neurriak. Datorren ekainaren 14a arte izango dugu irekita, inguruko 16 eta 30 urteko gazteen artean zabaldu beldurrik gabe zuen iritzi eta ekarpenak gazteon egoera azaleratzeko ezinbestekoak dira eta!

Informazio gehiago.