VGaztea

Liburutegiak zabalik daude maileguetarako, aurretiko hitzorduen bitartez

bibliotecas

Udalaren Liburutegi Sareak beste pauso bat ematen du deseskalatzeko prozesuan, eta asteazken honetan, ekainaren 10ean, liburutegietako ateak zabalduko ditu gizarte etxeetan, gustu guztietarako irakurgaiak, musika eta filmak eskaintzeko.

Liburutegiak ohiko ordutegian irekiko dira, baina astelehenetik ostiralera soilik, gizarte etxeak asteburuetan itxita egongo baitira oraindik.

Hasiera batean, mailegu zerbitzua baino ez da martxan jarriko, eta eskatu nahi diren dokumentuak aldez aurretik eskatu beharko dira.

Maiatzaren 25az geroztik, osasun alarmaren deklarazioagatik itzuli gabe geratu ziren liburuak eta maileguan utzitako gainerako dokumentuak jasotzeari ekin zioten liburutegiek. Liburu, CD eta film horiek guztiak kutxetan sartuz joan dira, 15 eguneko berrogeialdia ziurtatzeko katalogora eta liburutegietako apaletara itzuli baino lehen. Eta orain beste urrats bat emateko unea da: mailegu zerbitzua berriz hastea, oraingoz murrizketa eta araudi berezi batzuekin, erabiltzaileek eskatzen duten zerbitzua modu seguru eta eraginkorrean ematen jarraitzeko.

Lehen fase honetan, liburutegiek ezin izango dituzte ohiko gainerako zerbitzuak eskaini, hala nola aretoan kontsultak egitea, fotokopiak egitea, ordenagailuak erabiltzea, ikasteko gelak edo liburutegien arteko mailegua.

Informazio gehiago.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude