VGaztea

Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuek uztailaren 1ean hasiko dute udako kanpaina

udako kanpaina

Hasteko 1.500 pertsonako edukiera ezarri da kirol esparru bakoitzeko, goizeko eta arratsaldeko txandetan, eta handitu egin ahal izango da berme nahikorik bada.

Uztailaren 1ean hasiko da udako kanpaina Mendizorrotza eta Gamarrako kirol esparruetan. Sarbide-sistema bat diseinatu da instalazio horiek erabiltzeko eskaria COVID-19ren osasun-krisiaren ondoriozko segurtasun-betekizunekin bateragarri egiteko. Sistema horren bitartez, hasteko 1.500 laguneko gehieneko edukiera bermatuko da konplexu bakoitzean, eta baldintzek ahalbidetzen badute Mendizorrotzean 3.000 pertsona eta Gamarran 3.400 sartzera irits daiteke geroago. Orobat, prebentzio-neurriak hartu dira, bai bainurako bai berdeguneak erabiltzeko.

Informazio gehiago.

Cruising eremuetan, beste baten etxean edo etxe propioan ematen diren hitzorduetan eta ligatzeko aplikazioetan segurtasuna

Cruising eremuetan, beste baten etxean edo etxe propioan ematen diren hitzorduetan eta ligatzeko aplikazioetan segurtasuna sustatzeko liburuxka argitaratu du Ikusgunek.

Gure bizitzaren egunerokotasunean ematen ziren ohitura batzuk aldatu ditu Covid-19aren pandemiak. Aisialdi establezimendu batzuk konfinamendu eta segurtasun neurriak direla eta itxi behar izan dute. LGTBI+ pertsonok hauetako batzuk erabiltzen genituen gure artean harremantzeko eta harreman sexu-afektiboak bilatzeko.

Informazio gehiago.

EPEZ (ERASMUS+ Internships for Graduates)

becas

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Erasmus+ programan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz, tituludun berriek atzerriko enpresetan praktikak egiteko EPEZ programa izeneko ekimen berria antolatu du.

UPV/EHUk tituludunen laneratzeko aukerak hobetzen laguntzeko gogoa du eta hortik, hain zuzen, sortu da programa hau, tituludunek  lan munduari berme handiagoz aurre egin ahal izateko gaitasunak izan ditzaten. Halaber, belaunaldi libre eta beste kultura edo gizarte batzuen aurrean begirunetsuak sortzeko nazioarteko mugikortasunak duen garrantziaz ohartzeko balio du. Beste alde batetik, programak mugikortasunari bultzada sendoa ematea eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera desberdintasuna murriztea ere badu helburu.

Informazio gehiago.

20.000 gaztek baino gehiagok ekintza eta konpromiso multzo bat proposatu dute klima-aldaketa geldiarazteko

Gasteizko 23 ikastetxetako 20.000 gaztek baino gehiagok —Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketakoak— klima-aldaketa geldiarazteko ekintza eta konpromiso multzo bat helarazi diote Udalari 21 Eskola Agendaren barruan; horren bidez, hiriko milaka gaztek garapen iraunkorrarekin lotutako gaiak lantzen dituzte tokiko ikuspegi batetik. Ikasturte honetan klima-aldaketa izan da gaia.

Informazio gehiago.

Sexualitate Digitalak 2020an

sexualidades en digital

Sexualitate digitalak: Prestakuntza-proposamen berriak 2020an.

7. edizio honetan teknologia digitalei eta horiek emakume eta gizon gisa ditugun identitateetan eta harremanetan duten eraginari erreparatzen jarraitzen diegu. Edizio honetan aukera desberdinak planteatzen ditugu. Aurkitu zure beharretara egokitzen dena!:

Prestakuntza osoa: oinarrizko bloke bat (2 modulu) + bloke espezifiko bat (5 modulu). 70 ordu. Gaztelaniaz. Urrian eta azaroan.

Oinarrizko prestakuntza: oinarrizko blokea (bi modulu): 20h. Euskaraz edo gaztelaniaz. Bi aukera: uztailean eta irailean.

Informazio gehiago.

Albistegi gaztea 70. zb. Informazioa zure esku

Oraingo erronka: gazteak. Gazte Plan berria

Gazteria Zerbitzuak 2020-2021 “Erronka: Gazteak” izeneko Gazte Plana eraikitzeko prozesu parte-hartzaileari ekin dio, Covid19 birusak eragindako egoeraren aurrean.

Ezagutu gazteen errealitatea aztertzeko lehen txostena, Covid19aren krisiak sortutako eraginaren ostean. 2020ko ekaina.

Udalaren IV. Gazte Planaren ebaluazioaren azken txostena.

Adi egon!

Ez gelditu! Prestatu enplegurako! Jarraitu etxetik prestakuntza jasotzen, lana lortzeko aukera hobea izateko.

VitoriaGazteok Instagram profila.

2020ko Gazte Sortzaileak beka deialdia abian da.

Udalak jardunbide egokien dekalogo bat zabalduko du udalerriko parke eta herrietara doazen bisitarientzat.

Gasteizko gazteen errealitatearen Behatokiaren 2019ko txostena.

Zabalik dago ekintzaileentzako bekak eskatzeko epea.

Sareetan jarraitu

Facebooken orrialdea: informazio gaztea.

VG_gaztea twitteren profila.

Murgil zaitez OMIJen (Gazteentzako Argibide Bulegoa)

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak udako ordutegia du irailaren 7ra arte.

Ekainaren 15etik aurrera, bidaia-gidak maileguan hartu eta ordenagailuak erabili ahalko dira berriro Gazteen Argibideetarako Bulegoan.

Hizkuntza Kluba – UPV/EHUko ikasleentzako borondatezko lan-praktikak enpresetan.

Bekak, dirulaguntzak eta praktikak.

14 eta 30 urte bitarteko gaztea bazara gure iragarki taula zure eskura duzu!

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

Arte eszeniko eta musikalen 2020ko ekitaldiko prestakuntza ekintzetarako deialdi publikoa. Aurkezteko epea: ekainaren 1etik 30era arte.

Gasteizko IKAk ekainaren 15etik aurrera abiatuko ditu udako ikastaroak.

Gazteentzako Taldeak eta Antzerki Musikala Eszena-Arte Tailerrean (EAT). Gurekin oholtzan irudikatu eta jolastu nahi duzu?

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

ARTgia Sorgune & Aretoak bere hirugarren urteurrena ospatuko du. Ekainero bezala, galeriak hainbat artista izango ditu agertokian.

Gazteok XXI, Gasteizko elizbarrutiaren gazte pastoraltzak antolatutako gazteentzako ekintzak.

Boulevardek ingurumenari buruzko trikimailu bat antolatzen du? Parte hartu eta irabazi patinete elektrikoa eta 50 €-ko erosketa-txartelak.

Eta gainera…

Online mintegia: ‘Gorrotoaren diskurtsoa eta adierazpen-askatasuna. Ekainaren 22an, on line.

Alarma egoeraren ondorioz eten ziren epeak berrabiarazi ondoren, FotoArte lehiaketaren parte hartzea ekainaren 15era arte luzatzen da.

Harpidetzak

Aldizkari digitalaren harpidetzak

Arabako gazte aterpetxeak. Bueltan gaude!

albergues juveniles

Uztailaren 1ean Gazteriaren Foru Erakundearen 3 gazte aterpetxeak irekiko ditugu berriro.

Osasun segurtasunerako aterpetxeen pertsona kopurua mugatu dugu, horrela geratuz:

  • Zuhatza   104 plaza
  • Barria       54 plaza
  • Espejo     30 plaza

Arabako Foru Aldundiak zehaztu duenez, Arabako gazte erakundeek eta desgaitasuna edo hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonekin lan egiten duten beste gizarte-talde batzuek lehentasuna izango dute libre dauden plazak erreserbatzeko. Horregatik, zuekin harremanetan jartzen gara.

Beraz, datorren ekainaren 22ra arte zabalik egongo den erreserba epea irekiko dugu gure aterpetxeetan jarduerak egin nahi dituzten mota honetako kolektiboentzat. Plazen erreserbaren prezioa 23 € pertsonakoa da eguneko, ezaugarri horiek dituzten 12 pertsonatik gorako taldeentzat.

Gure instalazioetan erreserba egiteko, jarri harremanetan erakunde honekin 945181988 zenbakian edo bidali e-posta alberguesifj@araba.eus helbidera.

Informazio gehiago.