VGaztea

2020ko Gazteentzako VI. Nanoipuin Lehiaketaren irabazleak

nanorrelatos

Badakigu nortzuk diren Udalaren Liburutegi Sareak antolatu duen Gazteentzako VI. Nanoipuin Lehiaketaren aurtengo irabazleak. Txani Rodríguez eta Manu López Gaseni idazleek osatu dute oraingoan epaimahaia eta 371 testuren artean aukeratu behar izan dute. Zorionak guztioi eta eskerrik asko parte hartzeagatik!

Ezagutu itzazu testu irabazleak eta euren egileak:

A kategoria:

DBH ko 1. eta 2. mailako ikasleak.

Euskaraz

Lehenengo saria: Aitana Esteban García

Bazen behin neska bat, egunero istorio bat asmatu eta idazten zuena. Egun batean istorioa egia bihurtu zen, handik aurrera nahi zuena idatzi zuen.

Bigarren saria: Olaia Espadas García

Barnean kontsumitzen nauten nire penak eta arnasa uzten ez didatenak askatzeko idazten dut.

Gaztelaniaz

Lehenengo saria: Djamila Ouedraogo Kassamba

Miraba cada rincón de mi habitación, mientras las horas pasaban me di cuenta que tan solo había escrito una palabra, esa palabra me marcó de por vida.

Bigarren saria: Sergio Lizarduy Castillo

Desde el momento en que te vi, comencé a escribir nuestra historia. Era hermosa, pero incompleta. Te fuiste envuelta en un torbellino de rosas.

B kategoria:

DBH ko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak

Euskaraz

Lehenengo saria: Garazi Gil González de Durana

Galtzerdiak eskutitza idatzi zion bere bikote galduari, noizbait agertuko zelakoan. Baina besteak, koltxoi azpia nahiago, amets amaiezina baitzuen.

Bigarren saria: Marina Aguillo Urarte

Ez nuen denborarik izan nire amari azken agur bat idazteko ere. Gau erdian, isilpean, patiora atera ninduten, azkenekoz izarrak ikusi nitzan.

Gaztelaniaz

Lehenengo saria: Alba Jorquera  Jiménez de Aberásturi

«El viernes libro» escribió la editora en su diario. Después arrancó la cánula de su piel y la dejó sobre sus recién terminadas memorias. Punto final.

Bigarren saria: Aimar Toquero Guergué

Cuando la policía llegó, comprobó que el ciclista había escrito en el asfalto con su sangre: AWM0948 azul.

Laboral Kutxa Saria:

19 urtetik 30era bitarteko gazteak

Euskaraz

Lehenengo saria: Iñigo Satrustegi Andres

Aurpegiko zimurretan irakurri nizkion amonari inoizko liburuetan idatzi gabeko istoriorik gogorrenak.

Bigarren saria: Beñat Goitia Guerenabarrena

Nikolek ozen irakurtzen du idazten duen oro, idaztearenbakardadeakeragindakoklaustrofobiariaurreegiteko. Hitzen arteko hutsune ezaren klaustrofobia.

Gaztelaniaz

Lehenengo saria: Erise Pérez Pascual

Le cortaron las alas antes de volar, pero le quedó una pluma. Respiró humo. Lloró tinta. Escribió. Y rehízo el mundo.

Bigarren saria: Alba Lazcoz

¿Cuánto tiempo nos queda? Escribe y serás eterno.

Datu batzuk:

Azpimarratzekoa da aurtengo edizioa ezohikoa izan dela lehiaketa martxan jarri zenetik. COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren eta alarma-egoeraren deklarazioaren ondorioz, lehiaketak zuzeneko eragina jasan du:

Alde batetik, administrazio-epeak baliogabetuta, lehiaketara lanak aurkezteko epea ekainaren 5era arte luzatu da, eta horrek lan gehiago aurkezteko aukera eman du; zehazki, 64 lan jaso dira aldi horretan, hau da, emandako lan guztien % 28.

Parte-hartzeari dagokionez, 400 lan aurkeztu dira aurtengo ediziora, eta horietatik 29 ez dira kontuan hartu, lehiaketaren oinarrietako baldintzak betetzen ez dituztelako. Horrela, 216 egileri dagozkien 371 nanoipuin baliozkotzat jo dira. Aurtengo eta iazko datuak alderatuta, esan dezakegu % 26,4ko igoera egon dela emandako lanen kopuruan, eta % 35,5eko igoera parte hartu duten gazteen kopuruan.

Generoari dagokionez, proportzioak nahiko orekatuta daude, baina lehiaketa honetan ohikoa den bezala, emakumeen parte-hartzea gizonena baino handiagoa da ( % 55,1).

Hizkuntzari dagokionez, gaztelania da nagusi (testuen % 96), euskaraz aurkeztutako testuen % 4aren aldean.

Parte-hartzaile gehien izan dituen kategoria DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko ikasleena izan da, % 50,9ko parte-hartzearekin. Horrek erakusten du kanpainak ikastetxeetan duen inplikazioa eta harrera ona.

17 testu aurkeztu dira Laboral Kutxa Sarira, 19 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua, eta horrek esan nahi du aurtengo edizioan beherakada nabarmena izan dela kategoria horretan.

Gaiari dagokionez, esan behar da askotarikoa dela, baina osasun-krisia dela-eta epea luzatu egin denez, pandemiak eragindako salbuespenezko egoerari eta konfinamenduari buruzko testuak agertu dira.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude