VGaztea

Beca

Vital Fundazioak berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko beka deialdi berria abiatu du. Egibideko Lanbide Heziketako ikasle tituludunei zuzenduta, hamar beka emango dira, bakoitza 3.000 eurokoa. Ahal dela, posta elektronikoz eskatu beharko dira, eta, ezin bada, ikastetxeetan bertan, irailaren 14tik 18ra bitartean.

Araban Lanbide Heziketa garatzea izan da beti Vital Fundazioaren lehentasunetako bat, eta, horregatik, urtez urte lankidetza hori mantentzen eta indartzen jarraitzen du. Aurreko edizioetan bezala, hamar beka emango dira, bakoitza 3.000 eurokoa. Horiek eskuratu ahal izateko, goi-mailako teknikariaren titulua lortuta izan behar da Egibideko campusetako batean (Arriaga, Jesús Obrero, Mendizorrotza, Molinuevo edo Nieves Cano) 2018/2019 edo 2019/2020 ikasturteetan. Dokumentazioa jaso eta behar bezala beteta entregatu behar da irailaren 14tik 18ra bitartean, ahal dela posta elektronikoz edo, ezin bada, idazkaritzan, campusetako edozeinetan. Idazkaritzara joan ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatuta beharko da Egibideren webgunearen bidez (www.egibide.org). Beken iraupena 2020ko urritik 2021eko ekainera bitartekoa izango da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.

Hauek dira beken xede diren arloak:

  1. Kalitate-prozedurak laborategi kimikoan
  2. Ingurumena kudeatzeko eta sentsibilizatzeko prozedurak
  3. Kudeaketarako aplikazio informatikoak garatzea
  4. Ostalaritzaren kudeaketa integrala
  5. Marketina eta Komunikazioa/Administrazioa eta Finantzak/Zuzendaritzari laguntzea
  6. Ekipo informatikoa
  7. Laborategi klinikoaren eta biomedikoaren arloko proiektuak garatzea
  8. 4.0 industrian sistema integratzea
  9. Ekipo industrialen mantentze-lanak kudeatzea
  10. Fabrikazio- eta muntaketa-proiektuak garatzea

Informazio gehiago.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude