VGaztea

Jabetze feministarako eskolaren inaugurazioa: antzerkia ‘Elisa y Marcela’

Noiz

Eguna: 2020/09/23, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 21:00

Deskribapena

2020-2021eko Jabetze Feministarako Eskolaren Inaugurazioa

Lekua

Beñat Etxepare antzokian (Iparralde Gizarte Etxea)

Antzerkia: Elisa y Marcela

Antzerkia. 1901, A Coruña. Bi emakume elkarrekin ezkondu dira San Xurxoko elizan, horietako bat gizon jantzita. Poliziaren jazarpena, diligentzian egindako ihesak, nortasun-aldaketak eta informazio manipulatuak biltzen dituen istorioa da hau, eta, bertan, A Panadaría antzerki-konpainiako komikoek benetako gertakizun baten berreraikuntza lotsagabea aurkeztuko digute. Egiazkoak asmakizuna dirudien komedia musikala. Elisa y Marcela kontradenborazko maitasun-istorioa da.

A Panadaría antzerki-konpainia, Areta Boladok, Ailén Kendelman-ek eta Noelia Castrok sortua. Galiziako antzerkiaren labealdi berrian, konpainia erreferenteetako bat da.

Honako hauek hartuko dute hitza:

  • Gorka Urtaran Aguirre, Gasteizko alkateak
  • Miren Fernandez de Landa, Berdintasuneko zinegotziak

Sarrera doakoa da, baina, kodea dela eta, hemen erreserbatu behar duzu.

Informazio gehiago.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude