VGaztea bloga

VGaztea

Ekonomia feministari buruzko hitzaldia Aldabeko liburutegian

Noiz

Eguna: 2020/09/30, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:30

Deskribapena

Hitzaldiaren izenburua: “Vidas sostenibles: bases introductorias a la economía feminista”. Hizlaria: Tania Cañas (Mugarik Gabe). Ekonomia feministak bizitza eta zaintzak erdigunean kokatzearen urgentzia planteatzen digu eta bizitza eta planeta suntsitzen ari den sistema ekonomikoari aurre egiteko beharra.

  • Hizkuntza: gazteleraz.
  • Adina: gazte eta helduentzat.
  • Lekua: Aldabeko gizarte etxeko liburutegian.
  • Sarrera: libre, lekuak bete arte.

Gauekoak – Diseinu grafikoko tailerra

Noiz

Eguna: 2020/10/17, hasiera ordua: 10:30, amaiera ordua: 13:30

Deskribapena

Diseinu grafikoaren maitale diren guzti horientzat pentsatutako tailerra. Ximon Agirre, arte grafikoetan aditua, izango da tailer honen irakaslea. Azalpen txiki batekin diseinu grafikoaren munduan sartuko gara eta bere lanak gauzatzeko erabiltzen duen teknika azalduko digu ondoren. Tailerrak parte-hartzea sustatuko du eta praktikoa izango da.

Izen-ematearekin

Jardueran parte hartzeko beharrezkoa da email bat bidaltzea info.gauekoak@gmail.com helbidera gaian ekintzaren izena zehaztuz eta, beharrezkoa denean, txanda adieraziz. Horretaz gain, mezuan izena eta abizena, adina, telefono zenbakia eta NAN zenbakia zehaztu beharko dira.

Udako Euskal Unibertsitaterako beka

Unibertsitateko ikasleei edo langabezian dauden pertsonei bekak ematea Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetara joateko.

Epea

Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, (ALHAO 108 zk., 2020ko irailaren 23a).

2020. urtea: azaroaren 23ra arte.

Betebeharrak

  • Ikastaroa hasten den eguna baino urtebete lehenagotik Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea.
  • Matrikula egiten den unean langabea izatea edo unibertsitate-ikasketak egiten aritzea.
  • Jardunaldietara joatea.

Informazio gehiago.

 

Aurrez aurreko ikastaroa: ‘Sexu-heziketa: kalitatezko harremanen alde’

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Sexu-heziketa: kalitatezko harremanen alde’ ikastaroa. Maider García de Vicuña Quintanak, EMAIZE Sexologia Zentroko Sexologian aditua (InCiSex) eta Psikologian lizentziadunak emango du ikastaroa.

Formazio honen helburu nagusia da hezitzaileek berauen lan esparruan aritzen diren haur eta gazteen sexualitateari arreta eskeintzea, sexualitateak pertsonen garapen integralean duen garrantziaz konzientzia hartuz, ulermen eta lantze jarreretatik aritzeko baliabideak jorratuz.

Noiz eta non:

  • Non: Bilbon, Gazteen Euskal Behatokia (Uriortu kalea 11, behea)
  • Noiz: urriaren 14an, 21ean eta 28an
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Izena emateko epea: irailaren 28tik urriaren 8ra.
  • Leku-kopurua: 12 lagun gehienez

Helburuak:

  • Sexologiaren eredu teorikoa kalitatezko sexualitatearen arretarako oinarrizko erreferente gisa ulertu.
  • Haur eta gazteen sexualitatea hezi, artatu eta laguntzearen garrantziaz jabetu.
  • Sexualitateari arreta eskeintzea garai guztietan garrantzitsua denaz jabetzen lagundu hezitzaileei.
  • Sexualitatea lantze jarreretatik jorratzearen garrantzia azpimarratu, modu honetan auto-ezagutza eta besteen ezagutza areagotzea lortuz.
  • Sexualitatea aukeretatik lantzearen garrantzia oinarritzat hartu autoestimu ona eta besteekiko harreman positiboak sortzeko.
  • Esku-hartze programak eta protokoloak sortzeko oinarriak jarri.

Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da.

Informazio gehiago.

Euskaraldian izena emateko epea ireki da

Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabaldu da. Aurreko edizioan moduan, ahobizi eta belarriprest rolekin parte hartuko dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozialeko parte hartzaileek.

Euskaraldia hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa soziala dela gogora ekarri dute antolatzaileek, euskararen erabilera bultzatzeko ariketa. Euskaraldiko partaideak beraien hizkuntza ohiturak aztertu eta aukeratzen duten rolaren arabera arituko dira 15 egunetan. Aurreko edizioan bezala, bi rol izango dituzte aukeran izena ematen dutenek:

Belarriprest: Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira belarriprest, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ulertzen duten guztiekin ez dute uneoro euskaraz hitz egingo agian, baina ahal eta nahi duten guztietan egingo dute. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.

Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute ahobiziek. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da, jokaerak definitzen du rola, alegia.

Informazio gehiago.

Etxeko lanak. Juniorra

Proiektu berri honetan, etxeko arteak (etxeetan ikasitako praktiken multzoa: jostea, brodatzea, baratzezaintza, sukaldaritza) eta arte garaikidea uztartzen dira. Ekimen honen azken helburua “etxeko” lan batzuk ekoiztea da, Zas Kulturen (Hedegile kalea 84, Gasteiz) egingo den erakusketa kolektibo batean zabalduko direnak.

Nori zuzenduta dago?

Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 18 eta 30 urte bitarteko pertsonei.

Informazio gehiago.