VGaztea

Hazia 23

Aurrekoetan bezala, 2020an ere Vital fundazioak, ADSIS fundazioak, Egibide fundazioak eta Gasteizko Elizbarrutiko Caritasek hartzen dute parte “Hazia 23” programaren V. edizioan.

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak landutako enplegu gaztearen udal planaren barruan sartzen da hitzarmen hau; hain zuzen ere, planaren helburua da hiriko gazteek lan-munduan txertatzeko dituzten aukerak hobetzea eta baliabide pertsonal eta profesionalak garatzea, tokiko enpresetan sartzeko gai izan daitezen.

Hazia 23 programak, zehazki, 23 urtetik beherako gazteei berariaz zuzenduriko neurriak sustatzeko xedea du, baina salbuespenez 30 urte arteko pertsonak ere baliatu ahalko dira horretaz, baldin eta ez badute ez prestakuntzarik, ez eta lan-esperientzia esanguratsurik, eta ez badaude beste prestakuntza- edo enplegu-sistema batzuen babespean.

“Hazia 23 programarekin indarrak batu eta koordinatzen ditugu, ohi baino oztopo gehiago duten gazteek lan-merkatuan konfiantza handiagoz sartzerik izan dezaten, bereziki tokiko enpresen barruan”, adierazi du Enplegu eta Prestakuntza zinegotzi ordezkari Igor Salazarrek.

Informazio gehiago.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude