VGaztea

“Apustu egiten duzunean, dena desagertzen da”

Gasteizko gazteentzako jarduerak
  • Xake-mate erronka – Ihes-areto birtuala zenbait jokalarirentzat. Gehienez ere 45 minutuko epean joko-gunetik ihes egiteko gauza zara? Jarduera hau arazoaren erdirako aurreikusita dago.
  • Esku-hartzeak bide publikoan gazte-taldeekin, non ausazko jokoak eta kirol-apustuak tartekatzen diren. Kaleko sentsibilizazio-programa bat da, “koadrilaz koadrila” egitekoa, ludopatien eta beste adikzio batzuen arriskuez hausnarrazteko.
  • Apustu bat, bizitza bat. Apustuek zure bizitza alda dezakete. Laster, bideo bat izango duzu hemen, nola kiro-apustuek mutil gazte bat guztiz harrapatu zutela erakusten duena.
Talde berezientzako jarduerak
  • Zer dakizu ausazko jokoez eta horien arriskuez? Prestakuntza lantegi teoriko-praktikoak, informazio garrantzitsua eta tresnak eskaintzeko gazteekin lan egiten duten kiroletako begiraleei. Kiroletako begiralea bazara eta lantegiak interesatzen bazaizkizu, jar zaitez gurekin harremanetan, hemen: asajer@telefonica.net.
  • Gasteizko adikzioen inguruko baliabide-gida bat egitea Gida eskuragarri izango da abenduan.
Ikasteentzako jarduerak

Jokatzeko ohitura amets guzti-guztiak gal ditzakete: pertsona benetan elikatzen duten bizi-esperientziak, kalitatezko denbora adiskideekin, familiako harreman onak, ikasketetan kontzentratzeko gaitasuna, horien bidez gero norberak nahi duena izan ahal izateko, dirua, eta abarren abarra. Amets horiek lausotu egiten dira joko patologikoan hastearekin bat, desagertzera jotzen dute. Oro da jokoan.

Kirol-apustu eta ausazko jokoari buruzko sentsibilizazio-kanpaina

Gasteizko Udalaren “Apustu egiten duzunean, dena desagertzen da” kanpaina gazteei zuzentzen zaie, dirua jokatzearen ondorioez eta horrelako jokoekiko duten jarrerari buruz hausnar dezaten, ez dadin harreman patologiko edo arazo bihurtu.

Ausazko jokoen eta kirol-apustuen online bertsioa agertzearekin batera, indar handia hartu dute gazteen artan, batez ere kirol-apustuek. Gehienentzat entretenimendu hutsa baino ez diren arren, maiz jokatuz gero, jokoa ohiko bihurtuz gero, adikzio ere bihurtu daiteke: pairatzen duenak dirua jokatzeko premia psikologiko kontrolaezina dauka, eta horrek eragiten du –gero eta gehiago eragiten– bizitza pertsonal, familiar, lanekoan eta, aldi berean, baita aisialdikoan ere.

EAEko 2017ko Adikzioen Gaineko Inkestaren arabera, kirol-apustuak dira azken 8 urteotan gazteen artean gehien hazi den joko-praktika; Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera, gazteen arteko ia % 5 dago jokoarekiko adikzio egoeran.

Dagoeneko osasun publikoko arazo bihurtu denez. Gasteizko Udalak sentsibilizazio-kanpaina bat diseinatu du era horretako praktiken abusuaren aurka, eta aipatutako jarduerak burutuko dira kanpainaren barruan.

Informazio gehiago.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude