VGaztea bloga

VGaztea

Gasteizko Udalak eta Zentzuz sareak kontsumo arduratsua sustatuko dute aurtengo Eguberrietako kanpainan

Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta GGKEek Judimendi auzoko saltokiak ezagutzeko ibilbidea eta tokiko produktuak erabiltzen dituzten lantegiak proposatzen dituzte.

Zentzuz Gasteizko bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren sare berria da, Setem Hego Haizea, Mugarik Gabe, Bide Bidean eta Medicus Mundi Araba elkarteek osatua; Gasteizko Udalak Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren bidez ematen dio sostengua.

Ibilbide bat egin da Judimendi auzoan, jasangarritasunarekin eta kontsumo arduratsuarekin lotutako zenbait ekimen ezagutzeko. Abendu osoan eskainiko zaizkie bisita gidatu horiek herritarrei. Eguberrietako kanpainaren barruan, orobat, kosmetika naturalari eta sukaldaritzari buruzko lantegiak egingo dira Judimendi eta Zabalganeko gizarte etxeetan, zeinetan tokiko produktuak, produktu ekologikoak eta bidezko merkataritzakoak erabiliko baitira. Bi saiok osatuko dute lehen lantegia, abenduaren 4an eta 5ean. Sukaldaritza lantegia hilaren 14an izango da, eta parte-hartzaileek menu oso bat prestatuko dute. Dagoeneko eman daiteke izena Udalaren egoitza elektronikoan.

Sentsibilizazioa sare sozialen bidez

Bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren sarea Gasteizko Udalarekiko hitzarmen baten bitartez osatu zen joan den apirilean, ekimen ezberdinak batzeko asmoz. Irudi berria du eta komunikazioari ekin dio berriro, www.consumoresponsable.info web-orrian.

Lehiaketa ‘Kontu egin zure eskubideei’

“Egin kontu egin zure eskubideei” lelopean, haur eta nerabeentzako lehiaketa antolatu du Gasteizko Udaleko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak. Izan ere, azaroaren 20an Haur eta Nerabeen Nazioarteko Eguna izan da, bai eta Haurren Eskubideen Hitzarmenaren urteurrena ere.

Deialdiak honako helburua du: umeek eta nerabeek beren eskubideei buruzko ideiak azal ditzaten. Modu honetan, balioa eman nahi zaio haurrek eta nerabeek beren eskubideei buruz duten begirada, hainbat arlorekin lotuta: familia, auzoa, eskola edota hiria.

Informazio gehiago.

Lan Orientabideak emateko plan integrala

Abenduko talde-tailerrak

Enplegua bilatzeko tresna eta trebetasun baliagarriak lantzeko taldeko jarduerak dira.
Lantegi laburrak streaming bidez egingo dira (zuzenean bideokonferentziako aplikazioen bidez).

Enplegua bilatzeko coaching programa

abenduak 1 – 16 | 28 ordu | 9:30 – 12:15 | doakoa | CETIC

Coach profesionalek zuzendutako talde-dinamika eta banakako elkarrizketen bidez, zure talentua aurkitzen eta garatzen lagunduko dizugu, zure bereizgarriak identifikatzen, eta zure marka pertsonala nabarmendu eta sustatzen.

Informazio gehiago.

Lantegi laburra: Oposizioak egin

abenduak 3 | 2,5 ordu | 10:00 – 12:30 | doakoa | streaming

Helburua: administrazio publikoetan sartzeko prozedurak ezagutzea.

Informazio gehiago.

Lantegi laburra: IKT eta lan-bilaketa

abenduak 17 | 2,5 ordu | 10:00 – 12:30 | doakoa | streaming

Helburua: enplegu-bilaketako tresnak eta enplegu-atarietan izena emateko modua ezagutzea.
2020/12/2an goizeko 9:00etatik aurrera egin daiteke aurre-inskripzioa lantegi honetan.

Informazio gehiago.

Gazteentzako 10 plan aktibo edo kirol plan

Deporte

1. Bota partidatxo edo patxangilatxo bat zure familiako norbaitekin

Orain, ezin da beste lagun batzuekin jolastu edo ariketarik egin, baina bai zurekin bizi den norbaitekin; beraz, zer iruditzen zaizu familiako norbaitekin botatzea partidatxo bat (anaia/arreba, aita edo ama), tenisera, padelera, frontenisera, badmintonera, mahai-tenisera edo squashera? Edo basket, eskubaloi edo futboleko jaurtiketa batzuk bota? Kontsultatu kanpoko pilotalekuak eta pistak, edo erreserbatu udaleko edo hiriko beste edozein kirol-zentrotako kirol-instalazio bat.

2. Zer iruditzen zaizu lagunekin zuen gauzei buruz hitz egitea paseatzen ari zareten bitartean?

Pasealeku on bat Eraztun Berdea osatzen duten Parkeetako (Zadorra, Zabalgana, Armentia eta Salburua) ibilbide berdetatik da, eta beste pertsona batzuekin paseatzea baimenduta dagoenez (gehienez 6, gogoratu), hitz egin, ariketa egin eta naturaz gozatu ahal izango duzue. Hiru batean!

3. Apuntatu gimnasio batera eta utzi begiralea zu gidatzen

Orientabide egokia emango dizute zure helburuekin bat egin dezazun fitness gelan. Udalak Ariketa Aretoak edo Kirol-Klub Aretoak(Beste leiho batean irekiko da) eskaintzen dizkizu eta Gasteizko beste zentro edo gimnasio(Beste leiho batean irekiko da) asko, besoak zabalik izango dituzu. Kalean edo inon apuntatu beharrik gabe egitea nahiago baduzu, street workout edo kalistenia gune batera ere joan zaitezke, eta bertan oinarrizko ariketak egin, zure pisua erabiliz, hala nola sentadillak, hondoak, dominatuak edo flexioak.

4. Zergatik ez hasi skate, roller, parkour, BMX edo orain hirian zehar topatzen diren beste diziplina edo jardueraren batean?

Gure hiriak hainbat pista eta espazio ditu jarduera horietarako. Hurbil zaitez haietariko batengana, begira nola egiten duen gainerakoek, galde iezaiozu hori, eta egizu poliki-poliki. Bide batez, ezagutzen al duzu Lakuako BMX pista berria? Ziur gustatuko zaizula!

5. Ba al zenekien baimenduta dagoela zure lagunekin abentura-kiroleko jarduerak egitea?

Gaur egun aire librean taldean egin daitekeen kirol-jarduera bakarra da. Beraz, badakizu, hitz egin lagunekin eta animatu parapente, eskalada, BTT gidatu, espeleologia, zaldi-irteera eta abarreko jardunaldi batez gozatzera. Hona hemen harremanetan jar zaitezketen enpresen zerrenda(Beste leiho batean irekiko da). Bide batez, ezagutzen duzu Gorbeia Central Park(Beste leiho batean irekiko da)? Hamaika abentura Gasteiztik pauso batera.

6. Izotz Pista probatu al duzu inoiz?

Ziur zure lagunekin barre egingo duzula BAKHeko Izotz Pistan. Hori bai, gogoan izan, gorde beti segurtasun-tartea. Eta bertara iristeko bidegorria badago.

7. Eta altxorraren bila jolastu zure lagunekin edo familian?

Jaitsi Geocaching(Beste leiho batean irekiko da) aplikazioa eta ekin zuen abenturari. Beste pertsona batzuek altxor batzuk ezkutatu dituzte Gasteizen, eta aurkitu behar dituzue, mugikorra (GPS koordenatuak) eta app-aren bidez utzitako pistak erabiliz.

8. Jarraitu familiako norbaitekin entrenatzen eta hobetzen egiten duzun kirola

Orain, entrenamenduak eta lehiaketak bertan behera geratu direnez, zure teknika hobetzen jarraitu behar duzu, bakarrik edo zure aitaren, amaren edo anai-arrebaren laguntzarekin. Jarduerak itzultzen direnerako, ziur zure hobekuntzarekin harrituta geratuko direla. Galdetu entrenatzaileari zein ariketa egin, eta eskatu jardueren zerrenda edo bideoak emateko. Hamaika pista dituzu kanpoan, baina, nahiago baduzu, Gasteizko Udalak elkarbizitza-erreserbak egiteko aukera eman du udaleko zenbait kirol-instalaziotan.

9. Saiatu bizikletan buelta bat ematen zure kontura edo zure familiako norbaitekin. Edo korrika egitera, edo patinatzera

Bizikletaren arabera, zure forma-egoera eta nahi duzuna bidegorrietatik, bidezidorretatik, mendialdeetatik edo Gasteizko eta inguruko errepideetatik joan ahal izango duzu. Beti seguru, hori bai. Edo animatzen bazara, Gasteiz ere hiri bikaina da korrika edo patinatzeko, bere parke eta bidegorriekin. Kontsultatu runningaz eta patinez(Beste leiho batean irekiko da) gozatzeko aukerez eta ibilbideez.

10. Eta dantza?

Elkartu zure lagunekin dantzatzeko edo taldean koreografiak egiteko (gogoan izan, sei lagunetik behera), gehien gustatzen zaizuen motakoak: break-dance, hip-hop, funky, etab. Era berean, hala nahiago baduzu, dantza edo dantzei buruzko eskolak antolatzen dituzten akademia edo zentroren batean ere izena eman dezakezu.

Gomendioak

Kirola egiteko kontuan hartu beharreko zenbait gomendio eskaintzen dizkizugu, murrizketen garai horretara egokituta.

Informazio gehiago.

Vitoria-Gasteizen (Aretxabaleta), babes ofizialeko 32 etxebizitzako sustapenean izena ematea

Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2020ko azaroaren 19a eta 2020ko abenduaren 21a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

Informazio gehiago.

IKT eta 4.0 industria. Ikastaroak

empleo

3D inprimagailuak + Arduino

abenduak 9 – 22 | 30 ordu | 9:30 – 12:30 | aurrez-aurre CETICen

3D Inprimatze eta FDM zer diren jakitea, merkatuko imprimagailu onenak ezagutzea, abantaiak eta desabantaiak jakitea, inprimaketa prozesua ulertzea, imprimagailuren laminatu eta erabiltzeko programak ezagutzea, eta Arduino erabiliz prototipoak prestatzea.

Informazio gehiago.

Arduino erabiliz robotika aurreratua

abenduak 14 – 23 | 28 ordu | 17:00 – 21:00 | aurrez-aurre CETICen

Hardware librea den izeneko plataforma horri buruzko ezagutza sendoa edukitzea.

Informazio gehiago.

Android aplikazioen garapena Kotlin erabiliz

urtarrilak 18 – otsailak 26 | 120 ordu | 16:00 – 20:00 | aurrez-aurre CETICen

Kotlin-i buruzko ezagutza sendoak dituzten profesionalak prestatzea. Hau da, Android aplikazio aztertzeko, diseinatzeko, garatzeko eta ezartzeko gaitasuna duten profesionalak.

Informazio gehiago.

AnHitzak 2020: Gasteizko hizkuntza aniztasuna balioan jartzeko topaketa

Estimazioen arabera, Gasteizko kaleetan 50 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira, ba al zenekien? Horren guztiaren balioa aitortu nahi dugu, proiektu honen bidez.

AnHitzak 2016 kulturarteko topaketa bat izan zen, world-coffe formatuan: elkar ezagutu, hizkuntza aniztasunari buruzko ideiak partekatu eta ekitaldi txiki batekin amaitu genuen.

AnHitzak 2020 ere eskema berberaren arabera antolatu nahi genuen, baina ez da posible izan. Horren ordez, banan-banan hainbat komunitate biltzen ari gara hizkuntza aniztasunaren eta euskararen inguruko ideiak partekatzeko. Topaketa txiki horietan testigantzak jasotzen ari gara, eta pixkanaka-pixkanaka hemen partekatzen. Amaitutakoan prozesu osoaren berri emango dugu eta solasaldi bat antolatuko dugu.

Informazio gehiago.

 

Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

Azaroak 25

Jarduerak

Gainera, indarkeria matxistari eta horren oinarri den balio eta sinesmen sistemari aurre egin ahal izateko, “Libre Izan Nonahi” indarkeria matxista prebenitzeko Estrategiak martxan jarraitzen du.

Indarkeria matxistaren kontrako Puntu lila

punto lila

Eskura jartzen dugu indarkeria matxistaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila (sakatu hemen irudia deskargatzeko).

Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar genero-berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, zuen mezuetan, web-guneetan, sare sozialetan, lantokietan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan.

Binilodun aleak nahi izanez gero, jar zaitezte kontaktuan Berdintasunerako Zerbitzuarekin.

Informazio gehiago.