VGaztea

Gauekoak – Amaiera jaialdia

Arima ni hil

Egitarauaren hasieran bezala, kontzertu bat proposatzen dugu denboraldia amaitzeko. Bertoko bi taldek emango dute kontzertua: Arima eta ni hil.

Arima behar emozionalak eta sentimentalak modu ezberdin batean azaleratzeko helburuarekin sortu zen proiektua 2018. urtean. Melodia sentimental eta etereoek, kitarra distortsionatuekin nahastuz bidaia pertsonal eta berezi batera gonbidatzen zaituzte. Arimaren kontzertu bat txirrista baten modukoa da; berezia, pertsonala eta sentimentala. 2019.urtean “Metamorphosis” EP-a aurkezten aritu ginen Euskal Herri zehar hainbat kontzertu eginez. Diskoa Karlos Osinaga “Txap”-ekin grabatu zuten Bonberenea ekintzetako estudioetan.

Ni hil paisaia musikal dentso eta errepikakorrak, eta ahots lirikoak kontrajartzen dituen gasteiztar musika taldea da. Kanta geldoek, kitarra zaratsuek eta baxu burrunbatsuak taldearen oinarri iluneko soinuari lagundu egiten diote.

  • Sarrera hemen.
  • Jimmy Jazz
  • Abenduak 19, larunbata.
  • 19:00
  • info + Gauekoak

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude