VGaztea

Gazteentzeko “Kirol erronkak” lehiaketa

deportes

Zu, 14 eta 17 urte bitarteko gasteiztarra, erronka luzatzen dizugu. Ea proposatzen dizkizugun erronketatik bost egiteko gai zaren!

2021eko urtarrilaren 31ra arte izango duzu jarraian proposatzen dizkizugun 10 erronketatik 5 gutxienez egiteko.

Gainditzen badituzu, zure ahalegina eta gaitasuna baieztatzegatik izan dezakezun betetasun pertsonalaz gain, kirol-sari bat ere izango duzu!!!

Gainera, animatzen zaitugu, nahi izatekotan, zure sare sozialetara erronkak igotzera (tik tok, Instagram, Youtube, Twitter…) #kirolerronkak hashtag-arekin eta zure lagunei erronka jotzera. Ea horiek ere zuk lortu dituzunak gainditzeko gai diren!

Hamar erronka

Esteka hauetan duzu planteatzen dizugun erronka bakoitzari buruzko informazioa, erronka horiek egiteko eta egiaztatzeko moduari buruzkoa.

  1. Eraztun Berdearen Itzulia oinez edo bizikletaz ematea.
  2. Erraketa edo palako kirol batean 150 kolpe jarraian ematea.
  3. Izotz-pistari bi bira ematea, euskarririk edo erori gabe.
  4. Gasteizko running ibilbide bat korrika egitea, gutxieneko denbora jakin batean.
  5. Saskibaloiko 10 hiruko saiakeratik 5 sartzea.
  6. Konbara jauzi-sekuentzia jakin bat egitea.
  7. Eskalada zeharkaldi bat egitea Gasteizko rokodromoetako batean.
  8. Gasteizko udalerriko edo inguruko mendietako batera igotzea.
  9. 3 dominada egitea edo pinua 10 segundoz egitea.
  10. Futboleko edo boleiboleko baloi batekin 25, 50 edo 100 ukitu egitea lurrera erori gabe.

Primi erronka: erronka bota eta lortu beste 5 pertsona zuk sortutako kirol erronka gainditzea.

“Erronka primia” borondatezkoa da, eta aukera ematen dizu beste 10 erronketako baten ordez erabiltzeko, eta 5 edo 10 erronka gainditzeko duzun helburu horretan zenbatzeko.

Eta desgaitasunen bat baduzu, jar zaitez harremanetan Kirol Zerbitzuarekin, eta erronkak edo lortu beharreko kopurua zure aukeretara egokituko dugu.

Sariak

Proposatutako 10 erronketatik 5 gainditzen eta egiaztatzen dituzten lehenengo 150 pertsonetako bat izatea lortzen baduzu, honako sari hau izango duzu:

  • Udalak antolatzen duen 2021eko Neguko Kirol Bidean kanpainako jarduera baterako irteera bat (snowboard, elur-erraketak, eski nordikoa, neguan mendira igotzeko teknikak eta ekipamendua, espeleologia, rokodromoko jarduera anitzak, izotz gaineko patinajearen hastapenak, urpekaritza) edo 2021eko Udaberri-Udako Kirol Bidean Kanpainako irteera bat (surfa, arroilen jaitsiera, espeleologia, parapentea, ferrata bidea, eskalada, piragua jaitsiera, etab.)

Eta zuretzat, 5 erronka ezer gutxi bada, eta 10 erronkak lortzen duen lehen 30 pertsonetako bat izatea lortzen baduzu, gainera, sari berri bat izango duzu:

  • Udalaren 2021eko Nautika Jardueren Kanpainako jarduera batean izena ematea, doan: windsurf, paddle-surf, ur lasaietako piraguismo edo belaren hastapen ikastaroak dituzu hautatzeko.

Eta bost erronka gainditzen badituzu, baina beste 150 pertsona aurreratu bazaizkizu, zure gainditze-oparia izango duzu ere. Eta, gainera, Udalaren 2021eko Nautika Jardueren Kanpainako jardueretarako (windsurfa, paddle-surfa, ur lasaietako piraguismoa, belarako hastapena) beste 30 izen-emateen zozketan parte hartuko duzu.

Lehiaketaren oinarriak kontsultatu.

Pandemia

Erronkak egiteko eskatzen den moduak pandemiarako ezarritako prebentzio-arauak eta -neurriak hartzen ditu kontuan, baina, hala ere, mesedez, erantzukizunik handiena eskatzen dizugu!

Lagun bati erronkak grabatzen edo beste alderdiren batekin laguntzeko eska diezaiokezu, baina badakizu, maskara, distantzia eta eskuak etengabe garbitu!

Informazio gehiago.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude