VGaztea

75 Albistegi gaztea. Informazioa zure esku

Adi egon!

XtraGabonak

Abenduaren 17an, Gabonetako gazte-aisialdiko jardueretan izena emateko epea zabaldu da (Xtraclub)!! Animatu eta izena eman!

Gauekoak-en amaierako jaia

Arima eta Ni hil taldekin, urteko azkenengo kontzertua izango da eta udazken/neguko denboraldiari amaiera emango diona.

Kontsumotxalentx: taldean jolastu eta 4 erronka gainditu 4 astetan!

16 eta 30 urte bitartean dituzu? Erronkak gustatzen zaizkizu? Talde bat osatu eta eman izena, proposatuko dizkizuegun 4 erronkak gainditzeko, ohitura jasangarriekin, mugikortasunarekin eta berdeguneekin lotuta.

Haziak-Idea gazteak pilpilean

Euskarazko Idazketa Sortzailearen lantegian parte hartzeko izen-ematea zabalik!

Gazteek egina

Xtraclubeko hiri-dantza eta kantu lantegiak: dagoeneko ikusgai duzu emanaldiaren bideoa!

Covid dela eta, jende aurrean egitea ezinezkoa izan zen. Baina hona hemen muntatutako bideoa Xtraklubeko gazteek interpretatutako abesti eta koreografiekin. Ilusioz eta profesionaltasunez betetako esperientzia.

Hizki laburren lehiaketaren kontakizun irabazleak ezagutu

‘Arbaso’ hitza abiapuntu izanik, oso anitzak izan dira jasotako lanetan jorratu diren gaiak: feminismoa, umorea, aktualitatea, antsietatea…

Murgil zaitez GAUBen (Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa)

14 eta 30 urte bitartekoa bazara gure iragarki taula zure eskura duzu!

Zeren bila zabiltza? Pisukide bila, lantxo baten bila… Begira ezazu iragarki taula, eta bilatzen duzuna ez baduzu topatzen, iragarri zaitez!!

Bekak, praktikak, enplegua…

Gure webgunean informazio eguneratua aurki dezakezu: lan-eskaintza publikoa, lan-praktikak, beka-deialdiak, etab.

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

Gurutze Gorriak eta Tiktok-ek enplegurako informazio eta aholkularitza saioak eskaintzen dituzte

18 eta 35 urte bitartekoentzako saioak, egoera administratiboa edozein dela ere. Argibide gehiago: 945 222 222 eta empleo.alava@cruzroja.es

Batera 2020-21. Kultur proiektuak elkarrekin deialdia

Gauekoak Oihanederekin elkarlanean aritu da deialdi honen hirugarren edizioa abian jartzeko. Edozein ideiak balio du euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu.

Eta gainera…

#kirolerronkak lehiaketa

14 eta 17 urte bitartean badituzu, proposatzen dizkizugun 10 kirol-erronketatik gutxienez 5 gainditzeko erronka luzatzen dizugu. Lortzen baduzu, kirol-sari bat jasoko duzu. Eta erronkak gustuko ez badituzu, egin ezazu gure hiriak ahalbidetzen dizun kirol-plan bat, eta jarraitu mugitzen murrizketa-une hauetan.

Jarraitu sareetan

VitoriaGazteok Instagram profila.

Gaztea bazara Gazteria Zerbitzuaren ‘instagrama’ 2 astez kudeatu ahal duzu. Gainera, hiriko zenbait dendatan baliatu daitekeen 60 €-ko opari-txeke batekin sarituko zaizu.Animatzen al zara?

Facebooken orrialdea: OMIJ informazio gaztea.

Sareko informazioa.

VG_gaztea twitteren profila.

Segituan ezer ez galtzeko.

Harpidetzak

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude