VGaztea

Rollers! Adi egon! Has zaitezte urtea patinatzen.

Gurpil gaineko irristaketa-saioak ESTALIAN.

Itzuli dira berriro gurpil gaineko irristaketa-saioak instalazio estalian. Saioa arduradun batek ikuskatzeaz gain, kontrolatu eta dinamizatu egingo du.  Jakin zein ez, parte har dezakezu.

 

Lekua:

Zabalganeko gizarte etxeko kantxan

Sasoiko datak:

Urtarrilak 2, larunbata

Urtarrilak 3, igandea

Urtarrilak 4, astelehena

Urtarrilak 5, asteartea

Urtarrilak 6, asteazkena

Sasoiko ordutegiak:

10:00 – 11:0011:30 – 12:3013:00 – 14:00

Adina:

4 urtetik aurrera (8 urtetik beherakoek pertsona heldu batekin joan beharko dute).

Prezioa:Abonatuek: 1,00 €Abonatuak ez direnek: 1,70 €Antolatzaileek saioa bertan behera uzten badute bakarrik bueltatuko da dirua.

Kirol materiala:Patinak erabiltzaileak eraman beharko ditu.Kaskoa nahitaezkoa da, kaskorik gabe ezingo da patinatu.Maskara beti erabili behar da.Belaunetan, ukondoetan eta eskumuturretan babesak erabiltzea komeni da.

Izen ematea:

Interneten bidez.

 

 

 

OLAFUR ELIASSON: BIZITZA ERREALEAN. Guggenheim Bilbao Museoa

OLAFUR ELIASSON: Bizitza errealean

Erakusketak ikuslearen esperientzia kokatzen du bere artearen ardatzean. Olafur Eliasson: bizitza errealean erakusketak gaur egun puri-purian dauden gaiak aztertzen ditu 1990etik gaurdaino egindako hogeita hamar bat piezaren bidez. Erakusketa osatzen duten eskulturek, argazkiek, pinturek eta instalazioek islak eta koloreak erabiltzen dituzte, eta aurre egiten diote gure ingurunea hautemateko eta ingurune horretan mugitzeko moduari.

Ba al zenekien…

zentzumenetan, geometrian, klima-aldaketan, jasangarritasunean, argiaren inguruko ikerketan edo ingurumenean oinarritutako obrak ekoizteaz gain, Olafur Elliasonek interes handia duela arkitekturan eta hirigintzan, baita gizarte-esparruan ere, komunitate-sortzaile den aldetik?

Animatzen zara?

Pieza horietan, ikusleek hartu behar dute parte, banaka, familian, lagunekin, taldean… Artista daniar-islandiarra bere obra eta instalazioen esperientziagatik bereizten da, eta bisitaria horien parte izatera pasatzen da.

 

Lekua: Guggenheim Bilbao Museoa

Egunak: 2021eko apirilak 11ra arte

 

Más información: OLAFUR ELIASSON: BIZITZA ERREALEAN

 

Aitzina Folk Jaialdi Solidarioa

Jaialdia ezagutzen duzu?

Aitzina Folk Jaialdi Solidarioak zortzi urte egiten ditu. Hasieratik hona bi funts izan ditu: alde batetik, folka zabaltzea, musika, dantza eta tailerak eginez; eta beste aldetik, ataxia telangiectasia izeneko gaixotasun  arraroa ikertzeko lana babestea.

Bere semeari gaixotasun hau diagnostikatu ziotenean, Patxi Villén gazteiztarrak, elkartearen presidentea eta folk­‐zale musikariak, jaialdi hau sortu zuen, senide eta lagunekin batera, gaixotasuna ikusarazi nahian   eta sendabidea lortzeko funtsak bildu nahian

Egitaraua

Korrontzi & Xabier Amuriza

Eguna: 2020/12/30

Ordua: 19:00-20:30

Lekua: Principal Antzokia

Prezioa: 15/12/12 euro

 

Oreka TX

Eguna: 02/01/2021

Ordua: 19:00-21:00

Lekua: Mendizorrotza Kiroldegia. Amadeo García de Salazar Plaza, 1

Prezioa: 15 euro

 

Sarrerak eta informazio gehiago: Aitzina Folk

 

BITXIGINTZA: SOUTACHEA, EMBRODERYA, EHUNGAILUA ETA MIYUKIA

Bitzigintza zalea zara?

Bitxiak eta apaingarriak egiteko oinarrizko teknikak eta materialak ezagutaraztea izango du xede ikastaroak. Landuko diren teknikak honakoak izango dira: soutachea (galburu txirikordatuaren forma duten kordoiak), embroderya (harribitxiz eta pailletez eginiko brodatuak), ehungailua (bilbea eta erazkia elkarri lotuta) eta miyukia (aleak ehuntzeko teknika japoniarra).

Lekua:

LAKUAKO GE

Datak:

2021/01/11 – 2021/01/25

Egunak:

Astelehenak

Ordutegia:

19:00 – 21:00

 

Ikastaroa urtarrilaren 11ean hasiko da oraindik tokia dago! informazio gehiago hemen.

 

150 gr jaialdia: Arte eszenikoen pieza laburrak

150 gramo arte eszenikoen pieza laburren jaialdia da: antzerkia, dantza, zirkua, performancea, ipuin-kontalariak…Aurten, Montehermoso Kulturunean izango da, azaroaren 28tik 30eraPez Limbo eta Mono habitado bertako konpainiek sustatuta.

Abonamenduak eta sarrerak
  • Abonamenduak: salmenta irekita, abonos150gr@gmail.com e-mailean.
    • Egun batekoa: 12 euro.
    • Hiru egunekoa: 30 euro.
  • Sarrerak (4 euro saioa), Dendarabako lehenengo solairuan:
    • Abenduaren 21, 22 eta 23an, 17:00etatik 20:00etara.
    • Abenduaren 28, 29 eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara.

Garrantzitsua: Montehermoson bertan ez da sarrerarik salduko.

Egitaraua

Saioak 17:30ak eta 20:45ak bitartean izango dira.

Saioen ordutegiak.

Astelehena 28

‘El primero’, Compañía Ensemble.

‘Morituri te Salutant’, Raíces aéreas.

‘Titiriscopio’, Arawake. Geihago…

Kontsumo Txalentx

TXAPELKETA

16 eta 30 urte bitartean dituzu?

Bizikletan bazabiltza, bideoak grabatzea gustatzen bazaizu, scape room batetik ateratzeko gai bazara, eta gainera, ingurumena interesatzen bazaizu, hauxe da zure lehiaketa!

Erakuts iezaguzu zer dakizun kontsumo iraunkorrari buruz eta irabazi sariak!

Izena emateko epea abenduaren 27an bukatuko da

ARGAZKI-ERAKUSKETA: natura basatiaren onena

Atariak European Photographer of the year 2019 argazki-erakusketa erakusten digu. 80 argazkiz osatuta dago, eta naturaren, landareen eta animalien aniztasuna eta edertasun bakarra islatzen dute.

Aurtengo irabazlea Eduardo Blanco Mendizabal argazkilari espainiarra da, ‘El fantasma‘ lanarekin.

Ba al zenekien erakusketak ARGAZKILARI GAZTEEN ATALA duela?

Bertan 14 eta 17 urte bitartekoen lau argazki ikusi ahal izango dituzu.

Tokia: Ataria

Noiz: abenduaren 22tik urtarrilaren 31ra

Santa Barbara plazako azoka ezagutzen duzu?

Kontsumo jasangarria gure konpromisotariko bat da eta horregatik merkatu hau esagutzera gonbidatzen zaituztegu. Inguruko ekoizleek beren produktu onenak eskaintzen dituzte bertan. Aurki ditzakezu kalitate handiko produktuak: frutak, barazkiak, lekaleak, eztia, gozoak, olioa, ardoa…

Kokapena: Santa Barbara plazan, pergolaren aterpean.

Egunak: Ostegunetan eta larunbatetan, 7.30etatik a 14.00etara.

Anima zaitez!