VGaztea

Bideo-kopla lehiaketa. Saridunak

ALEAk eta Arabako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako bideo-kopla lehiaketa helmugara heldu da sari banaketa eta bertso saio batekin.

Abenduaren 17an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan burutu zen bideo-kopla lehiaketako sari banaketa jaialdia. Bertan izan ziren Andoni Egaña, Aroa Arrizubieta, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Irati Anda bertsotan, Uxue Diaz de Cerio gai jartzailearen esanetara. Unai Mendibil eta Xabi Lasa izan ziren musikari.

Bertsoak eta saritutako bideoak tartekatu ziren jaialdian zehar, zortzi bideo lan saritu ziren, eskualde bakoitzeko lan aukeratua eta publikoaren bozka gehien jasotako lana.

Arabako 14 urtetik beherako 1000 partaidetik gora parte hartu du ekimenean, 250 bideo-koplatik gora.  Azken asteetan, bideo bidez, beraien sormena eta irudimena erakusteko aukera izan dute umeek, Gasteizko Udalaren Euskararen Astearen baitan antolatutako lehiaketan. “Ikasturte xelebrea” gai hartuta, bakarka, bikoteka, taldeka edo kuadrillan grabatu dituzte beraien buruak bertsotan. Lan bikaina egin dute arabar gaztetxoek. Bejondeiela!

Informazio gehiago.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude