VGaztea

Har ezazu kontrola 2021

Har ezazu kontrola

Internetek, sare sozialek, smartphone delakoek eta, oro har, teknologia berriek, gizartean onartuak izateko eta ezartzeko epealdi oso azkarra izan dute. Gaur egun, jende guztiak erabiltzen du teknologia hori, baina ez dago horren erabilerari lotutako arriskuen eta ondorioen gaineko ezagutzarik, ezta era kontzientean erabiltzeko prestakuntzarik ere.

Vital Fundazioan arrisku horien jakitun gara. Hori dela eta, ‘Hartu kontrola’ izeneko prestakuntza-programa abiarazi dugu hainbat publikorentzat, hala nola ikastetxeentzat, gizarte-zerbitzuentzat, elkarteentzat,55 urtetik gorako pertsonentzat eta familiak.

Saihestu sareko arriskuak. Hartu kontrola!

Eskolako hezkuntza

Urte berriarekin saio berriak programatu dira herritarren ezagutza zabaltzen jarraitzeko. Ikastetxeetan prestakuntza dago ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat. Ikasleen kasuan, haurrek eta nerabeek sare sozialak eta online jokoak modu kontzienteagoan erabiltzen ikastea, dauden arriskuak ezagutzea eta horiei aurrea hartzeko gai izatea da helburua. Lehen Hezkuntzan, 4. eta 5. mailetan, online jokoetan oinarritzen da prestakuntza, eta 6. mailan, Youtube eta TikTok bezalako sare sozialen gaiari heltzen zaio. Gai hauek azpimarratzen dira, besteak beste: pribatutasuna, pribatutasuna mantentzeko jarraibideak, ezezagunak, jolaserako gomendatutako adinak, argazkien eta idazten diren gauzen hedapena, edo irainak eta mehatxuak online jokoetan. DBHko ikasleek, berriz, hiru prestakuntza mota dituzte, mailaren arabera, eta honako gai hauek jorratzen dira: sare sozialen arriskuak, prebentzioa, delituak, sare sozialak kontzienteki erabiltzeko moduak, pribatutasuna handitzeko jarraibideak, teknologia modu seguruan erabiltzeko eta gailuak babesteko jarraibideak. Ikasleentzako saioek 55 minutuko iraupena dute.

Irakasleen kasuan, zibersegurtasunari buruzko prestakuntza jaso ahal izango dute, ikastetxeetan informazio digitala babesteko jarraibideak, lanerako ekipoak arriskuan jarri gabe Internetera konektatzeko jarraibideak eta norberaren eta ikastetxeen gailuak babesteko jarraibideak lantzeko; eta sare sozialetako eta online jokoetako arriskuei eta prebentzioari buruzkoa. Saio horiek ordu eta erdiko iraupena dute.

Egungo egoera dela eta, ikastetxeetarako saio horiek aurrez aurre edo online egin daitezke. Interesa duten ikastetxeek beharrezko informazio guztia eskuratu eta programan izena eman dezakete 622 871 713 telefonoan edo info@macsonrisas.es helbidean.

Informazio gehiago.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude