VGaztea

Zabalik Laburbira 2021ra film laburrak bidaltzeko epea

Laburbira

Epea: Otsailaren 4ra arte 

XVIII. Laburbira zirkuitura laburmetraiak aurkezteko epea zabaldu dugu eta otsailaren 4ra bitartean edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du webgunearen bitartez, hasi berria nahiz amateurra izan.

Aurkeztu ahal izateko filmeek euskaraz egindakoak izan behar dute, 2019tik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 20 minututik beherakoak. Otsailaren 4tik eta 11ra bitartean antolakuntzak film laburren aukeraketa bat egingo du eta laburmetraia horiek izango dira XVIII. edizioko Laburbira osatuko dituzten lanak eta herriz herri bidaiatuko dutenak. Zenbait kasutan gainera zuzendariek beraien lanak aurkezteko aukera izango dute publikoaren aurrean.

Informazio gehiago.

Matrikula librea Hizkuntza Eskola Ofizialetan

Gutxienez hamasei urte izanda edo urtean zehar bete edonork du matrikulatzea Hizkuntza Eskolak irakasten duen edozein hizkuntzatan eta maila hauetan: A2, B1, B2 eta C1. Euskarazko C1ean ez dago aukerarik libre moduan aurkezteko.

Modalitate honetan ikasleak Maila Agiriak lortzeko azterketak egiteko aukera baino ez du izango.

Matrikula libreak ikasturte bakoitzean azterketa-deialdi bakar baterako aukera emango du, maiatzaren bukaeran eta ekainean.

Matrikula internet bidez egiten da. Hizkuntza bakoitzeko maila bakar batean matrikulatzeko aukera baino ez da izango.

Hizkuntza berean ezin da libre moduan matrikula egin ikasle ofiziala izanda, ikasturte berean.

Matrikula egiteko epea: Otsailaren 1etik, 10:00etatik otsailaren 12ra, 13:00ak arte.

Informazio gehiago.

Kutsidazu Bidea Ixabel (musikala euskaraz)

Noiz

Eguna: 2021/02/17, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 20:30

Lekua

Principal Antzokia

Deskribapena

90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martín donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.

Deskontuak

30 urtetik beherakoek: % 50

Informazio gehiago.

Fulbright bekak

Fulbright

Izena emateko epea

2021/01/14tik 2021/04/14ra

Informazioa

Estatu Batuetako unibertsitateetan edozein diziplinatan graduondoko ikasketak egiteko 20 beka arteko deialdia egiten da. Fulbright bekak Estatu Batuetako unibertsitateetako master edo doktorego programetan interesa duten gazte tituludunentzat dira.

Bekak 10 eta 12 hilabete arteko iraupena izango du, eta gehienez ere 12 hilabeteko bigarren aldi baterako berritu ahal izango da. 2022ko uda eta 2023ko udazkena bitartean, helmugako unibertsitatearen egutegi akademikoaren arabera.

Eskaera elektronikoaren inprimakia apirilaren 14ra arte egongo da eskuragarri, Fulbright Españaren webgunean.

Maiatzaren amaieran emango da aurreaukeraketaren berri. Elkarrizketa pertsonalak, aurrez aurrekoak edo online, ekainaren erdialdean izango dira, eta emaitzak uztailean jakinaraziko dira. Geihago…

Mandarin txinera ikastarorako laguntzak Pekingo unibertsitateetan

chino

Izena emateko epea

2021/01/19tik 2021/02/08ra

Informazioa

ICO, F.S.P. Fundazioak 10 hilabeteko 25 laguntza arteko deialdia egiten du Pekingo unibertsitate batean mandarin txinera ikasteko, Txinaren eta Espainiaren arteko harremanak errazteko profesional gazteen prestakuntzaren bidez.

Baldintzak

  • Espainiako nazionalitatea duten pertsona fisikoak eta legezko bizilekua Espainian dutenak.
  • Gutxienez 22 urte eta gehienez 39 urte izatea, urteko deialdia argitaratzen den egunean.
  • Espainiako unibertsitateetako fakultateetan edo goi-mailako irakaskuntza-zentroetan ikasketak egin dituzten unibertsitateko graduatuak, lizentziatuak edo goi-mailako ingeniariak izatea, edo Espainiako zentroetan ikasketak egin dituzten diplomadunak, ingeniari teknikoak edo arkitekto teknikoak izatea, betiere, gainera, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko unibertsitateren batean emandako 60 ECTS kredituko master ofiziala egiaztatzen badute.
  • Mandarin txinatarraren gutxieneko ezagutza egiaztatua izatea.
  • Ingelesez gutxienez Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila egiaztatua izatea.
  • Eta gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatua izatea.

Hornidura

Laguntza bakoitzean kontzeptu hauek sartzen dira:

  • Ikastaroaren matrikula eta ostatu-gastuak.
  • 1.600 eurorainoko zuzkidura, Espainiatik lekualdatzeko laguntza gisa.
  • Nazioarteko estaldurako mediku-asegurua.
  • 4.600 euroko ekarpena gastu pertsonaletarako.

Informazio gehiago.

Konpetentzia digitalei buruzko doako prestakuntza

Enplegurako Prestakuntzarako Estatuko Fundazioak lagundu egiten dizu, aldaketa teknologiko, digital eta produktiboaren prozesutik eratorritako behar berriei erantzuna emanez, eta enpresa handiek prestatutako prestakuntza-ikastaroak eta prestakuntza-baliabideak aurkituko dituzun gune bat garatu du, inolako kosturik gabe erabil ditzazun.

Enpresa horiek konpetentzia digitalei buruzko doako prestakuntza-baliabideak dituzte beren web-orrietan, eta Fundazioak badaki ikastaro horiek langile guztientzat erabilgarriak izango liratekeela, haien enplegagarritasuna hobetuko bailuke.

Informazio gehiago.

On zientzia. Zientziari buruzko bideo laburren lehiaketa

On zientzia

Gai zientifiko edo teknologikoei buruzko bideoak aurkeztu ditzakezu, euskaraz, gazteleraz edo ingelesez, 5 minutu baino laburragoak.

Izena emateko epea 2020ko urriaren 28tik 2021eko apirilaren 21era bitarte izango da zabalik.

Sariak

Dibulgaziozko bideo onenaren saria: 3.000 euro.
Euskarazko bideo onenaren saria: 2.000 euro.
Gazte saria (18 urtetik beherakoentzat): 1.000 euro.
Publikoaren saria: 500 euro.

Informazio gehiago.

 

Lan bila zabiltza? Orientabideak emateko plan integrala

empleo

Otsaileko talde-tailerrak

Enplegua bilatzeko tresna eta trebetasun baliagarriak lantzeko taldeko jarduerak dira.
Lantegi laburrak streaming bidez egingo dira (zuzenean bideokonferentziako aplikazioen bidez).

Lan aktibazioko lantegia

otsailak 15 – 26 | 30 ordu | 09:30 – 12:30 | doakoa | CETIC

Programak 3 orduko 10 saio ditu. Enplegua bilatzeko tresna eta trebetasun baliagarriak lantzeko taldeko jarduerak dira, trukea eta sostengu sareak sortzen ere laguntzen dutenak.

[info+]

Lantegi laburra: LinkedIn

otsailak 11 | 2,5 ordu | 10:00 – 12:30 | doakoa |   streaming

Helburua: zer den eta enplegu bilatzeko erabilgarritasuna ezagutzea.
2021/01/27an goizeko 9:00etatik aurrera egin daiteke aurre-inskripzioa lantegi honetan.

[info+]

Lantegi laburra: Oposizioak egin

otsailak 25 | 2,5 ordu | 10:00 – 12:30 | doakoa |   streaming

Helburua: administrazio publikoetan sartzeko prozedurak ezagutzea.
2021/02/10ean goizeko 9:00etatik aurrera egin daiteke aurre-inskripzioa lantegi honetan.

[info+]

Informazio gehiago eta izen-ematea

  • Online kontsultatzea eta izena ematea.
  • Aurrez-aurre: CETIC eta Ignacio Ellacuria Ikastegietan (Castro Urdiales, 10 eta 12), Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, San Martineko bulegoan eta Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.

Tailerrei buruzko informazio gehiago edo orientatzaile batekin hitzordua nahi baduzu, eskatu 945 16 12 24 telefonoan.

Har ezazu kontrola 2021

Har ezazu kontrola

Internetek, sare sozialek, smartphone delakoek eta, oro har, teknologia berriek, gizartean onartuak izateko eta ezartzeko epealdi oso azkarra izan dute. Gaur egun, jende guztiak erabiltzen du teknologia hori, baina ez dago horren erabilerari lotutako arriskuen eta ondorioen gaineko ezagutzarik, ezta era kontzientean erabiltzeko prestakuntzarik ere.

Vital Fundazioan arrisku horien jakitun gara. Hori dela eta, ‘Hartu kontrola’ izeneko prestakuntza-programa abiarazi dugu hainbat publikorentzat, hala nola ikastetxeentzat, gizarte-zerbitzuentzat, elkarteentzat,55 urtetik gorako pertsonentzat eta familiak.

Saihestu sareko arriskuak. Hartu kontrola! Geihago…