VGaztea

Vital Fundazioaren laguntzak

vital fundazioa

Gizarte arabarrarentzako laguntza-deialdi hau argitara eman dio Vital Fundazioak, arabar guztien bizi-kalitatea hobetzera bideratutako proiektuei laguntza eman eta proiektuok sustatzeko helburuz. Era berean, gardentasuna, parte hartzea berdintasun baldintzetan, eta Arabako gizarte ehuneko erakunde guztien arteko lehia askea sustatzeko konpromiso sendoa dugu.

Vital Fundazioak, bere helburu eta balioekin koherentzian, ikuspegi solidariotik eta gaur egungotik garatzen du bere gizarte ekintza, Arabako Lurralde Historikoko biztanleen gizarte, ekonomia eta kultura garapena bultzatuz.

Prozesuaren jarraipena

2021ean, bi laguntza-deialdi egingo ditu Vital Fundazioak eta honako data hauetan egingo ditu:

  • lehenengo honek otsailaren 8tik 19ra arte izango du eskaerak aurkezteko epea
  • bigarrena irailean izango da.

Deialdi bietara aurkezten diren proiektuek amaituta egon beharko dute hitzarmena sinatzen denetik gehienez ere hamabi hilabeteko epean.

Arabako elkarte eta erakundeak aurten egingo diren bi deialdietatik batera aurkez daitezke, eta proiektu bakarra aurkez dezakete.

Ekarpen ekonomikoa

Laguntzak ahalik eta proiektu kopuru handienari emateko, eta orientatzeko erreferentzia gisa, deialdi honen bitartez emango diren kopuruak honako hauek izango dira:

  • 50.000 €-tik gorako aurrekontua edo exekuzio-zenbatekoa guztira duten proiektuak: Vital Fundazioak emango duen laguntza, gehienez ere, aurrekontuaren % 40 artekoa izan daiteke.
  • 20.000 €-tik gorako eta 50.00 €-tik beherako aurrekontua edo exekuzio-zenbatekoa guztira duten proiektuak: Vital Fundazioak emango duen laguntza, gehienez ere, aurrekontuaren % 50 artekoa izan daiteke.
  • 20.000 €-tik beherako aurrekontua edo exekuzio-zenbatekoa guztira duten proiektuak: Vital Fundazioak emango duen laguntza, gehienez ere, aurrekontuaren % 90 artekoa izan daiteke.

Informazio gehiago.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude