VGaztea

Batera: kultur proiektuak elkarrekin. Lan aukeratuak

Batera

Maider Lasa, Eñaut Zubizarreta eta Ane Nafarrate, Jone Arriola
eta Uxue Botas
 gazteak dira iazko urrian martxan jarritako Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko lan aukeratuen egileak. Hilabete eman dute crowdfunding kanpainak prestatzen Itsulapikoa.eus plataforman ezagutzera emateko; gaur jarri dituzte abian.

Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak hiru proiektu hauek aukeratu zituen proiektuen orijinaltasuna, euskarazko sorkuntzari egiten dioten ekarpena eta euskal jendartean sor dezakeen interesagatik.

Aukeratutako proiektuak garatu ahal izateko Lasak, Zubizarretak eta Nafarretek, Arriolak eta Botasek deialdiko antolatzaileen, hots, Oihanederren, Gauekoak programaren, Laboral Kutxaren eta Vital Fundazioaren laguntza jaso dute:

  • Gasteizko proiektu onenari –Loa, loa laguna– Oihaneder-Gauekoak antolatzaile bikoteak emango dio laguntza,
  • Arabako proiektu aukeratuari –Larrugorritan– Vital Fundazioak eta
  • Euskal Herrikoari –Poliedro vol.1– Laboral Kutxak.

Izan ere, crowfunding eta komunikazio kanpaina orokorra antolatzeko aholkularitza jaso dute, baita kanpaina osatzeko 2.000 € ere. Era honetan 40 eguneko iraupena izango duen crowdfunding bana jarri dute abian Euskal herriko eta Gasteizko kulturzale eta euskaltzaleek beren proiektuak diruz lagun ditzaten.

Informazio gehiago.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude