VGaztea

Gauekoak – Argazkilaritza: oinarrizko gakoak. Lantegia

fotografía

Noiz

Eguna: 2021/03/06, hasiera ordua: 10:30, amaiera ordua: 13:30

Deskribapena

Argazkigintzara bideratutako tailerra, bi jardunalditan banatuta ( martxoaren 6 eta 13an). Eider Iturriagak (Baga Biga, Gatibu,Berri Txarrak) emango du ikastaroa, eta lehen egunean ikasiko ditugu argazkigintzaren oinarrizko teknikak , aita argazkilariaren begiaren eta enkoadroaren garrantzia. Tailerraren bigarren egunean, argazkigintza musikalaren edizio teknikak ikasiko ditugu.

Ekarri zure argazki kamera edo sakeleko telefonoa!

Gauekoak programaren jarduera.

  • Non: Aldabe gizarte-etxea.
  • Noiz: martxoak 6 eta 13, larunbata.
  • Ordutegia: 10:30-13:30.
  • Hizkuntza: euskaraz.
  • Adina: 16-30 urte.

Izen-ematea:

Otsailaren 22tik aurrera, lekuak bete arte.

Izena eman online

Telefonoz: deitu 010 telefonora, edo, Gasteiz kanpotik deitzen baduzu, 945 16 11 00 zenbakira.

Jardueran, koronabirusaren prebentziorako beharrezkoak diren antolakuntza, segurtasun eta higiene-neurriak hartuko dira.

Informazio eta jarduera gehiago: Gauekoak

Gauekoak denboraldiaren aurkezpen-kontzertuak

Hip Hop

Noiz

Eguna: 2021/03/05, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:00

Deskribapena

Gauekoaken udaberri-udarako egitaraua aurkezteko jaialdia, Gasteiz Hip Hop dinamikarekin elkarlanean antolatua. Gasteizko bi taldek osatuko dute kartela, eta egitaraua ezagutarazteko balioko du.

Melophilia: Lmike eta Lhuna MC-ak eta Naiz DJak osatutako taldea. Elkarrekin rapari buruzko une eta hitzaldiak partekatuz, 2018an Melophilia proiektuari bizia ematea erabaki zuten. Bolifaceticos albumetan ikus daitekeen bezala, musika estilo ezberdinen eraginpean sortu zen taldea, bere letrekin mezu garbi eta erreal bat transmititzeko helburuarekin.

X eta Javidier: 2020.urtean jaiotako proiektua. Taldeko X eta Javidier kideek, 2017tik ezagutzen zuten elkar Mike L & Javi D taldearen zuzenekoetan parte hartzen zutelarik. Iaz,musika-proiektu berri bati forma ematea erabaki zuten, eta hilabete honetan bertanargitaratuko dute beren lehen lana.

  • Non: Jimmy Jazz
  • Noiz: martxoak 5, ostirala
  • Ordutegia: 18:00
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz
  • Sarrera doan, aurrez esleitutako eserlekuan. Eskuragarri egongo dira Entradium plataforman, ikuskizuna baino bi aste lehenagotik:

Entradium

Jardueran, koronabirusaren prebentziorako beharrezkoak diren antolakuntza, segurtasun eta higiene-neurriak hartuko dira.

Informazio eta jarduera gehiago: Gauekoak

Indarkeria matxistaren aurrean ligoteo osasuntsua

Musikak gure nortasuna eraikitzen laguntzen du, bai eta talde sozialaren barruan leku bat esleitzen ere. Orduan, planteatu behar da zer mezu jasotzen dituzten gazteek musikaren bidez, eta nola erabili tresna indartsu eta interesgarri hori indarkeria matxistak beren harremanetan prebenitzeko, detektatzeko eta horiei aurre egiteko. Musika ardatz hartuta, horrek indarkeria matxistaren ugalketan duen eraginari buruz hausnartuko dugu, baita gurekin nola ligatzen eta ligatzen dugun ere. Coviden baino lehen eta momentu honetan nola ligatzen dugun aztertuko dugu, eta ligoteo osasungarrirako dekalogo bat sortuko dugu.

Lekua: PILARREKO GE

Datak: 2021/02/26 – 2021/02/26

Egunak: Or

Ordutegia: 18:00 – 20:00

Hizkuntza: Ele bietan

Norentzat: GAZTEAK

Informazio gehiago.

Ekin breakfast. Ekiteak ez dauka adinik

Alava Emprende

Bizitza profesionala ez da beti lineala izaten, askotan aldaketa asko izaten dira bidean, biraketak, ixten diren etapak eta irekitzen diren etapa berriak. Ekin Breakfast honetan gurekin dauden pertsonek inflexio-puntu bat izan zuten beren bizitza profesionalean: besteren kontura lan egitetik zetozen denak, eta beste norabide bat hartzeko eta ideia propio baten alde egiteko erabakia hartu zuten, ekintzaile gisa jokatuz beren proiektua aurrera ateratzeko. Edozein une ekiteko egokia izan daitekeela erakusten digute guztiek, eta beren prozesu pertsonalen, jasotako laguntzen eta honaino iristeko egindako urratsen berri emango digute, errealitate bihurtutako proiektuak aurkeztuz.

Eguna eta ordua: 2021eko otsailaren 25a, osteguna 16:30 – 18:00

Lekua: Online ekitaldia

Informazio gehiago.

EGK-k Gazteriaren Euskal Lege-proiekturako ekarpenak aurkeztu ditu

EGK

Gazteriaren Euskal Lege-proiekturako proposamenak aurkeztu ditugu Eusko Legebiltzarrean. Maialen Olabe presidenteak hartu du hitza Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean eta lege-proiektuan egindako ekarpenak nabarmendu ditu. Ekarpen hauek hainbat gazterekin landu ondoren sortutako txosten betearazle batean jasotzen dira. Batzordean izan diren talde parlamentario guztiek EGKren lana eskertu dute, helarazitako ideiak aztertu eta landuko dituztela aitortuz.

Gazteek bizi duten egoeraren analisi orokor bat egin ondoren, Olabek lege honen beharra azpimarratu du. Izan ere, adostasunetara heltzeko unea heldu da eta gazteak babesteko erantzun bat egon behar da. Gazteria Lege partekatu bat sortzea zein hau betetzeko konpromiso errealak hartzea inoiz baino beharrezkoagoa dela ere uste dugu. Geihago…