VGaztea

Gasteiz Talent

“Gasteiz Talent” ekimenari esker, Udal Bandarekin jo ahal izango dute hiriko musika-ikasleek.

Bi kontzerturekin hasiko da zikloa: otsailaren 17an, bat, eta martxoaren 17an, bestea.

Gasteizko Udal Musika Bandak “Gasteiz Talent” ekimena jarri du abian, eta ari esker kontzertuak emango ditu hiriko musika-eskolekin lankidetzan.

Informazio gehiago.

77. albistegi gaztea. Informazioa zure esku

Adi egon!

Gazte Txalentx: 14 eta 25 urte bitartean dituzu? Erronkak gustatzen zaizkizu?

4 erronka ohitura jasangarriekin, mugikortasunarekin, energiaren eta uraren kontsumoarekin eta berdeguneekin lotuta. Epea: 2021eko martxoaren 7ra arte. Ez galdu aukera!

Gauekoak: udaberria-udako kanpaina

Denboraldi berria, martxotik uztailera arte. Bota begirada programazioari! Kultura, musika, kirola eta lantegiak asteburuetan.

Xtraclub Udaberria-Uda 2021

Otsailaren 22an, 8:30ean, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako aisialdiko jardueretan parte hartzeko izen-emateak hasiko dira.

Haziak-Idea gazteak pilpilean

Euskarazko Idazketa Sortzailearen lantegian parte hartzeko izen-ematea zabalik!

Gazte Informaziorako Bulegoa

@VitoriaGazteok profilaren urteurrena

@VitoriaGazteok Instagram-eko profilak bere lehen urtea bete du. Ezagutu hori ospatzeko antolatu ditugun jarduera guztiak!

Iragarki taula

Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu: pisu bat alokatzeko, estola partikularrak… eta askoz gehiago, hementxe aurki dezakezu zure taula! Geihago…

#Gaztetxalentx: banaka, binaka edo taldean jolastu eta 4 erronka gainditu!

Gazte txalentx

14 eta 25 urte bitartean dituzu? Erronkak gustatzen zaizkizu? Eman izena, proposatuko dizkizuegun 4 erronkak gainditzeko, ohitura jasangarriekin, mugikortasunarekin, energiaren eta uraren kontsumoarekin eta berdeguneekin lotuta.

2021eko martxoaren 7ra arte izango duzue izena emateko epea. Ez galdu aukera!

Aurkibidea

Nork har dezake parte?

Nola eman ahal dugu izena?

Zertan datza txapelketa?

Eta… sariak?

Nork har dezake parte?

Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 25 urte bitarteko banaka, binaka edo 3 eta 4 gazte bitarteko taldeak.

Nola eman ahal dugu izena?

Izena emateko epea 2021eko otsailaren 19ko 08:30etik martxoaren 7ko 23:59ra arte luzatuko da.

Bi modutan eman ahal da izena: online edo aurrez aurre (Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan -Espainia plaza 1 behean- formularioa eta gurasoen baimena entregatuz).

Izena eman online

18 urtetik beherakoek parte hartzen badute, bakoitzak Gazte Txalentx – Adingabekoentzako baimena (pdf) dokumentua osatuko du aitaren/amaren edo tutorearen baimenarekin (sinatuta) eta gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera bidaliko da edo Gazteen Argibideetarako Bulegoan entregatuko dute.

Zertan datza txapelketa?

4 erronkak:

Pertsona, bikotea edo taldeak 4 erronka gainditu beharko ditu 3 astetan, martxoaren 8tik 26ra arte:

  1. Kontsumismotik ihes egin: Scape room birtuala.
  2. Jasangarritasunaren alde nago eta bideoz kontatuko dizut.
  3. Gogoko logoa.
  4. Oinez eta bizikletaz hirian zehar: km+, CO2-.
Nola parte hartu:

Martxoaren 8an, goizeko 9: 00etan, erronkak abiatuko dira. Taldearen helbide elektronikora bidaliko dira erronkaren oinarriak, puntuazio-sistema eta entregatzeko azken eguna. Erronka bakoitzaren emaitzak posta elektronikoz bidali beharko dituzte helbide honetara. gazteria@vitoria-gasteiz.org

Gazte txalentx irabazten duten taldeak Vitoria-Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira, eta saridunei posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaie sariak noiz eta non banatuko diren.

Eta… sariak?

4 sari ezartzen dira:

  • 1. eta 2. sailkatuak: 180 euroko opari-bonu bana
  • 3. eta 4. sailkatuak: 100 euroko opari-bonu bana

Bonuak “Gasteiz On” elkartearen saltokietan, ostalaritzan edo zerbitzuetan kontsumitu ahal izango dira, talde bakoitzak bonutik dagokion diruarekin zer erosi edo kontsumitu erabaki dezan, eta taldea osatzen dutenen artean banatu ahal izango da.

Batera: kultur proiektuak elkarrekin. Lan aukeratuak

Batera

Maider Lasa, Eñaut Zubizarreta eta Ane Nafarrate, Jone Arriola
eta Uxue Botas
 gazteak dira iazko urrian martxan jarritako Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko lan aukeratuen egileak. Hilabete eman dute crowdfunding kanpainak prestatzen Itsulapikoa.eus plataforman ezagutzera emateko; gaur jarri dituzte abian.

Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak hiru proiektu hauek aukeratu zituen proiektuen orijinaltasuna, euskarazko sorkuntzari egiten dioten ekarpena eta euskal jendartean sor dezakeen interesagatik.

Aukeratutako proiektuak garatu ahal izateko Lasak, Zubizarretak eta Nafarretek, Arriolak eta Botasek deialdiko antolatzaileen, hots, Oihanederren, Gauekoak programaren, Laboral Kutxaren eta Vital Fundazioaren laguntza jaso dute:

  • Gasteizko proiektu onenari –Loa, loa laguna– Oihaneder-Gauekoak antolatzaile bikoteak emango dio laguntza,
  • Arabako proiektu aukeratuari –Larrugorritan– Vital Fundazioak eta
  • Euskal Herrikoari –Poliedro vol.1– Laboral Kutxak.

Izan ere, crowfunding eta komunikazio kanpaina orokorra antolatzeko aholkularitza jaso dute, baita kanpaina osatzeko 2.000 € ere. Era honetan 40 eguneko iraupena izango duen crowdfunding bana jarri dute abian Euskal herriko eta Gasteizko kulturzale eta euskaltzaleek beren proiektuak diruz lagun ditzaten.

Informazio gehiago.

 

HEI elkarteak, ikastaroa: Herramientas tecnológicas online

tecnología

Noiz

Eguna: 2021/02/23, hasiera ordua: 09:30, amaiera ordua: 12:00

Deskribapena

Aldaketa garaiak bizi ditugu, baita teknologiara oso-oso azkar egokitzekoak ere; pertsonen eta taldeen arteko elkartzeak zein bilerak gero eta gehiagotan egiten dira online. Horrek arrakala digitala areagotu egiten du.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekiak programatutako tailer honetan, hainbat tresna eta aplikazio hurbilduko dizkizuegu online jarduerak, ikastaroak eta tailerrak garatzen laguntzeko.

Tailerra ikuspegi praktiko batetik garatzen da, online egiteko modu berriak aurkitu ahal izango dituzu

Hauek dira helburu zehatzak:

  • Online tresnen hainbat proposamen eta irtenbide ezagutzea
  • Tresnekin ohitzea.
  • Pentsamendu sortzaileagoa sartzea topaketak edo bilerak antolatzerakoan.

Egunak: otsailak 23, martxoak 2, 9 eta 16 (astearteak)

Ordutegia: 9:30 – 12.00.

Hizkuntza: gaztelania.

Formatua: online.

Izen ematea: dohainik eman daiteke izena. Jarduera hasi baino egun batzuk lehenago, esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko

Prestatzeilea: BIKOnsulting.

Informazio gehiago.

Gauekoak berriz ere abian aisialdirako musika, abentura eta sorkuntzako jarduerekin

Gauekoak

Jarduera oro doakoa da, eta izena emateko epea otsailaren 22an hasiko da.

Abiatzeko prest dago Udalak antolatutako gazteen aisialdi aktiboko Gauekoak programa, eta musika, abentura eta sorkuntzaren arloko jarduerak eskainiko dizkigu. Pandemiara egokitutako edizio berri honetan, eskaintzak bere izaerari eutsi dio. “Baikorrak gara denboraldi berri honekin, eta bertako kulturaren nortasuna sendotzearen aldeko apustua egiten dugu, eta eskaintza anitzaren bitartez partaidetzarako espazioak eskaintzen dizkiegu gazteei” adierazi du Gazteria zinegotzi Miren Fernández de Landak. Gaur aurkeztu dute programa zinegotziak, Gazteria Zerbitzuko buru Oskar Fernandez Jarasek eta Gauekoak programaren arduradun Idoia Ruizek.

Euskararen erabilerakulturartekotasunaren sustapena eta gizon eta emakumeen arteko partaidetza ekitatiboa izan dira Gauekoak programaren udaberri-udako programazioa prestatzeko ardatz nagusietako batzuk. AGIRI honetan kontsultatu daiteke programa:

DOSSIER UDABERRI-UDA

Jarduera oro doakoa da, eta izena eman behar da udalaren webgunean, herritarrei laguntzeko bulegoetan edo Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan. Otsailaren 22an hasiko da izena emateko epea. www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak.