VGaztea

Atzerriko hizkuntza-bekak, ONCE Fundazioa

Fundación ONCE

Atzerrian hizkuntza-ikastaroak egiteko laguntza-programa desgaitasunen bat duten gazteen hizkuntza-gaitasunak indartzeko eta, horrela, enplegu kualifikatuak aurkitzeko aukerak hobetzeko jartzen da abian, atzerriko hizkuntza bat eskatzea gero eta ohikoagoa baita.

ONCE Fundazioak desgaitasunen bat duten pertsonen aukera-berdintasunaren alde egin nahi du programa honekin, nazioarteko mugikortasuna errazteko eta desgaitasunen bat duten gazteen prestakuntzan jauzi kualitatiboa emateko behar diren baliabideak eskainiz.

Laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte 18 eta 29 urte bitarteko gazte guztiek, baldin eta legez aitortutako %33ko desgaitasuna badute, gutxienez Espainiako nazionalitatea badute eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Informazio gehiago.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude