VGaztea

Ariznabarrako rokodromoak jarduera berreskuratu du

rocódromo ariznabarra

Ariznabarrako rokodromoak jarduera berreskuratu du, azken asteetako berritze-lanen ondoren.

Aste honetan zabaldu da atzera Ariznabarreko rokodromoa, urtarrilaren 11z geroztik hainbat berritze-lan egin direlarik. 36.901 euroko kostua izan dute lanek, guztira, eta, horri esker, hainbat elementu ordeztu ahal izan dira, hala nola panelak, plaketak eta zintzilikatzeko sistemak. Metalezko egiturak ere indartu dira, eta akatsak konpondu, ordeztu beharrik ez zuten euskarrietan. Rokodromoko lau bertikaletatik hirutan egin da esku-hartzerik handiena —23.000 euro inguruko lanak—.

Bai rokodromo hori bai Hegoaldekoa zorroztasun handiz aztertu ondoan egin dira obrak. Lehenago egin ziren Hegoaldeko hobekuntzak, 17.000 euroko inbertsioarekin.

Ariznabarreko rokodromoa berriro zabaltzeak aukera emango du Salburuko eta Hegoaldeko rokodromoetan ohiko ordutegiak berreskuratzeko, ordutegi zabalagoa izan baitute hori itxita egon den bitartean.

Ariznabarreko rokodromoak eskalatzeko 420 m2-ko azalera du (% 50 bertikal, eta % 50 erortzearekin). 40 metroko zabalera du hormak, eta 9,5 metroko altuera. Zailtasun maila ezberdineko 62 bide ditu, eta sokak, goitik beherako guztietan.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude