VGaztea

Lan bila zabiltza? Orientabideak emateko plan integrala

empleo

Apirileko talde-tailerrak

Enplegua bilatzeko tresna eta trebetasun baliagarriak lantzeko taldeko jarduerak dira.

Lan aktibazioko lantegia

apirilak 12 – 23 | 30 ordu | 09:30 – 12:30 | doakoa | CETIC

Programak 3 orduko 10 saio ditu. Enplegua bilatzeko tresna eta trebetasun baliagarriak lantzeko taldeko jarduerak dira, trukea eta sostengu sareak sortzen ere laguntzen dutenak.

Informazio gehiago.

Lantegi laburra. APP-ak: lana zure esku dago

apirilak 27 | 3 ordu | 09:30 – 12:30 | doakoa |   CETIC

Helburua: enplegua bilatzeko aplikazio mugikorrak erabiltzen ikastea. 2021/04/12an goizeko 9:00etatik aurrera egin daiteke aurre-inskripzioa lantegi honetan.

Informazio gehiago.

Eusko Jaurlaritzaren Familien Gainzorpetzeari Aurre Egiten Laguntzeko Zerbitzura

Zer da?

Bitartekaritza-zerbitzu publikoa, doakoa eta aukerakoa da, abokatutzako eta ekonomia munduko profesional adituz osatua, eta xedea du gainzorpetutako familien eta finantza-erakundeen arteko bitartekari gisa jardutea, zorrak kitatzeko ahalik eta baldintzarik onenak bermatzeko asmoz.

Nork eska dezake?

Euskadin erroldatuta dauden eta euren ohiko etxebizitza ordaindu ezin duten herritarrek eska dezakete, baldin eta eurei egozgarriak ez diren zergatien ondoriozko egoera bada.

Etxebizitza euren jabetzako bakarra eta ohiko bizilekua izan beharko da, 350.000 € azpiko erosketa balioa eduki eta EAE-n egon.

Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-Bitartekotza Zerbitzuak esku hartuko du soilik familia-unitateak finantza-erakundearekin egindako negoziazioak huts egin ondoren.

Informazio gehiago.

Antzerkirako gonbidapenak

Gazte-txartelak udaberriko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara gonbidatzen zaitu.

Parte hartu zozketan eta udaberriko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara joateko sarrerak irabaz ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa.

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?

Sarrera bikoitza honako ondorengo ikuskizunerako:

  • Ameriketako bidaia (Ttanttaka) – 15/04/21 – Teatro Principal – Teatro en euskara
  • El festín de los cuerpos (Dantza Mobile) – 16/04/21 – Teatro Félix Petite – Danza
  • Préludes (Alfonso Gómez, Ramón Lazkano, Ensemble Cairn) – 23/04/21 – Teatro Principal – Espectáculo de música
  • Konpromisua (Txalo produkzioak) – 05/05/21 – Teatro Principal – Teatro en euskara
  • Serenity Suite (Matxalen Bilbao, Natalia García) – 14/05/21 – Teatro Félix Petite – Danza
  • AKA (Also Known As) – 20/05/21 – Teatro Jesús Ibáñez de Matauco – Teatro en castellano
  • Dead (Lasala – Judith Argomániz) – 22/05/21 – Teatro Félix Petite – Danza
  • Anari en concierto – 11/06/21 – Teatro Principal – Espectáculo de música
  • Hnuy Illa (Kukai dantza) – 18/06/21 – Teatro Principal – Danza

Informazio gehiago.

 

Vitoria-Gasteizen (Aretxabaleta), babes ofizialeko 48 etxebizitzako sustapenean izena ematea

Vitoria-Gasteizko udalerrian babes ofizialeko 48 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan ÁLAVA INICIATIVAS INMOBILIARIAS sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2021eko martxoaren 8a eta 2021eko apirilaren 9a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2021eko apirilaren 16an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – ÁLAVA INICIATIVAS INMOBILIARIAS
  • Etxebizitza kopurua: 48
  • Kokapena: OR5-8 lursaila (S19) – Aretxabaleta

Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):

  • Hiru logelako etxebizitza (90 m2) + eranskinak: 182.564,12 €
  • Etxebizitza egokitua (74,10 m2) + eranskinak: 161.546,09 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago.

Laburbira 2021

Laburbira

XVIII. edizioa beteko du 2021ean Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz.

Horretarako apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean aukeratutako film laburrak herriz-herri zeharkatuko dute Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburu.

Informazio gehiago.

Enpresa sortzeko ikastaroa (online)

ekintzailetza

Noiz

Hasiera eguna: 2021/04/12, hasiera ordua: 09:30, amaiera eguna: 2021/04/16, amaiera ordua: 13:30

Deskribapena

Beregain lan egitea pentsatu eta negozio-ideia bat duen herritarrari zuzendu-tako prestakuntza. Ikastaro honek honako hauek eskaintzen dizkie bertaratutakoei: kudeatzeko ezagutzak, beren negozio-ideia bideragarria den ebaluatzeko tresnak eta be-ren enpresa sortzeko jarraitu beharreko urratsak.

Ikastaroa online egingo da (streaming bidez, bideokonferentzia plataforma baten bitartez).

Egunak

Apirilak 12 – 16, 20 ordu, 09:30etik 13:30era.

Edukiak

  • Modulu estrategikoa: I. saioa.
  • Merkataritza-modulua: II. saioa.
  • Ekonomia- eta finantza-modulua; III. eta IV. saioak.
  • Modulu juridiko-legala: V. saioa.

Baldintzak

  • Adinez nagusia izatea eta negozio-ideia bat zein ikasteko motibazioa edukitzea.
  • Beharrezkoa da mikrofonoa eta Interneteko sarbidea dituen gailu bat izatea. Web nabigatzailea eguneratuta izatea komeni da. Ez da ezinbestekoa kamera izatea, baina bai gomendagarria.

Informazio gehiago.

Kanpamentuak, Cuniten

Cunit

Lekua

Cuniten (Tarragona), bi txandetan:

  • Cunit 1: ekainaren 28tik uztailaren 7ra
  • Cunit 2: uztailaren 7tik 16ra

Hartzaileak

13 eta 17 urte bitarteko gazteak (2004 eta 2008 bitartean jaioak), jarduera egiteko unean adierazitako adina betetzen dutenak.

Antolamendua

Tabla 1: Tokien eskaintza eta kanpamentuen datak
KodeaLekuaDatakToki kopurua
1065Cunit 1ekainaren 28tik uztailaren 7ra48
1066Cunit 2uztailaren 7tik 16ra48

Hizkuntza: gaztelania eta euskera

Prezioa: Prezioa: 295 euro. Eusko Jaurlaritzaren bekadunek %50eko hobaria izango dute adierazitako tarifaren gainean. Zozketaren ondoren, inskripzioa egiterakoan ez da beharrezkoa izango beka frogatzen duen dokumentazioa aurkeztea. Hala ere, plaza libreen aldian (ekainaren 26 tik aurrera), beharko da.

Garraioa: autobusez. Elkartzeko tokia Gasteizko autobus-geltokia izango da.

Parte hartzaile kopurua: 96.

Izena emateko epea: apirilaren 18ra arte.

Informazio gehiago.

Ekin breakfast. Lan-sozietateak, ekiteko beste modu bat

Ekin breakfast

Martxoaren 30ean – 16:30

Ekiteko ekintzak hainbat erabaki dakartza berekin, eta esanguratsuenetako bat da zer formula erabili proiektu berri hori eratzeko.

Ekin Breakfast honetan lan-sozietatearen forma juridikoan zentratuko gara, ekintzailetza modu horren ezaugarriak eta indarguneak erakutsiz. ASLEk Lan Sozietateen aurkezpen orokorra egin ondoren, Arabako 4 enpresak negozio tipologia horri jarraikiz aurrera daramaten ekintzailetza-esperientzia partekatuko dute gurekin.

Informazio gehiago.

Gauekoak – Irakurketa errazeko kluba

lectura

Noiz

Hasiera eguna: 2021/04/16, hasiera ordua: 18:00, amaiera eguna: 2021/06/04, amaiera ordua: 19:30

Deskribapena

Irakurketa klub honek aisialdi inklusiboa, sortzailea eta parte-hartzailea sustatu nahi du, irakurketaren eta istorioak partekatzeko eta eraikitzeko grinaren bidez. Irakurketa sustatzeko eta harreman pertsonalerako espazioak sortzeko helburua du. Agua del Rif liburuarekin hasiko gara. Parte hartu eta zatoz istorioak taldean partekatzera!

Erabilitako liburuek Liburutegi Elkarteen eta Erakundeen Nazioarteko Federazioaren (IFLA) irizpideak betetzen dituzte.

Gauekoak programaren jarduera.

  • Non: Aldabegizarte-etxea.
  • Noiz: apirilaren 16tik ekainaren 4ra arte (ostiralero).
  • Ordutegia: 18:00 – 19:30.
  • Hizkuntza: gaztelaniaz.
  • Adina: 16-30 urte.

Izen-ematea:

Otsailaren 22tik aurrera, lekuak bete arte.

Informazio gehiago.