VGaztea

Erakusketa espazioa Gazte Informaziorako Bulegoan

Sortzailea bazara, gaztea eta zure lana Gasteizko jendeari erakutsi nahi badiozu, erakusketa espazioa erabiltzeko prest duzu Gazte Informaziorako Udal Bulegoan.

14 eta 30 urte bitarteko sortzaileei zuzenduta dagoen gunea da, argazkiak, marrazkiak, koadroak, poesiak… erakusteko. Aretoaren formatura egokitu daitekeen edozein ekoizpen artistikok lekua du txoko honetan.

Zuk sortutako hori ezagutzera emateko interesa baduzu kontsulta ezazu informazio gehiago gure webgunean edo, ez izan zalantzarik, eta jar zaitez gurekin harremanetan:

Espainia Plaza, 1, behea

945 16 13 30

infogaztea@vitoria-gasteiz.org

Oraingo erakusketa: Maitane Argote Guzman artista gasteiztarraren ‘Loturak’ artelana

Pertsonen artean bizi den elkartasun eta konexioari buruz hitz egiten dute gasteiztarraren lanek. Erdigunetik hasita, kolore eta formen bidez elkarrizketak sortzen ditu. Apirilaren 15era arte izango da ikusteko aukera.

Hurrengo erakusketa: ‘Sinner-G’, Leire Zabaleta eta Michelle Rodríguez.

Irudien segida bat da, eta horren bidez, elkar elikatzen duten adierazpen artistiko ezberdinekin lan egiten dute. Obra honek homemade delako espiritua eta estiloen bat-egitea gogorarazten dizkigu. Argazkilaritzaren, ilustrazioaren eta collagearen bidez, artean denak balio duela eta aniztasunean benetakoa jaiotzen dela erakutsi nahi dute.

Apirilaren 16tik maiatzaren 16ra izango da ikusgai.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude