VGaztea

Hiretu Hiria topaketa: Gasteizko 8 ikastetxetako 23 ordezkari gaztek kezkatzen dituzten hiriko gaiak jorratzen dituzte.

Parte-hartzean hezteko programa bat dugu Hiretu Hiria ekimena, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa.

Edizio honetan 19 gazte-talde ari dira parte hartzen, eta honako zentro hauetakoak dira: IPI Sansomendi, Sagrado Corazón, Nazareth, EPA El Carmen,.  Mendebaldea, Ekialdea, Koldo Mitxelena eta Egibide (Jesus Obrero).

“Parte-hartzea” hitzaren esanahia bizipen moduan ulertzeko abenturarako izena eman zuten gazte-talde hauetako ordezkariak joan zen apirilaren 15ean Simone de Beauvoir elkarteen etxean bildu ziren, Gasteizko herritarren aurrean ikusgai jarri nahi dituzten proiektuak azaldu, eztabaidatu eta gauzatzeko.

Baterako saio honetan eta Lego Serious Play metodoaren bitartez, talde-lana, talde-eztabaida, jakintzen trukea, arazo-konponketa eta erabaki-hartzea aktibatu ziren. Hiru dimentsioko irudi txikiak erabiliz, ikastetxeetako ordezkariek lantzen ari diren gaiak eta ekintzak eraiki eta azaldu zituzten: “Gizarte-desberdintasunak Gasteizko auzoetan”, “Arrazakeria”,“Harrera-zentroak”, “Kartzela eta gizarteratzea”, “Animaliak abandonatzea”, “Nerabezaroa, Helduen aurreiritziak”, “Homofobia eta lesbofobia”,  “Ikastetxeen ideologia”, “Eskola-jazarpena”, “Bizitzarako ikasgaia”, Genero-indarkeria”, “Nola landu sexua, droga eta alkohola”, “Kirola eta  gizarteratzea,e.a.

Parte-hartzaileen proiektuei agerikotasuna emateko erabilitako formatuak askotarikoak izan dira: bideoak, Tik-Tok, horma-irudiak, gimkanak, manifestuak, esperimentu sozialak, protesta-abestiak, bideo-antzerkia, elkarrizketa, performancea eta abar.

Saio hori amaitzeko, lantzen ari diren gai guztiak biltzen zituen istorio komun bat eraiki zuten, bertan zeuden gazte guztiak bizkor eta modu eraginkorrean ados jartzea lortuz. Parte hartzeko prozesu batean ezinbestekotzat jotzen dituzten alderdiak ere hautatu zituzten: errealitatearen azterketa, iritzi desberdinen errespetua, enpatia, ikuspuntu desberdinen garrantzia, talde-lana, eta errealitatearen eraldaketaren aldeko proposamenak egitea.

Prozesu horretan gure hiriko elkarteek protagonismo berezia izan dute, Hiretu Hiria prozesuaren barnean gazteek aukeratutako gaiak argitzen eta sakontzen lagundu baitute: Acnur, Accem , Nuevo futuro, Igaro trans* ,  “Waldorf metodología”, “Gurutze Gorria”, Alkoholiko Anonimoak”, CPA, ”Siberia Irratia”, eta bizi-aitorpenak

Gazteen proposamenak agerian jartzeko eta behar bezala itzultzeko, maiatzaren 15ean, 17:00etan, Martín de Salinas aretoan (Goiuri Jauregia) Hiretu Hiria 2021 Gala egingo da”. 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude