VGaztea

Hiretu Hiria Gala- Gazte jendea hiria eraikitzen: maiatzak 14, 17:00, Goiuri jauregian

                                             

IPI Sansomendi, Sagrado Corazón, Nazareth, EPA El Carmen, Mendebaldea, Ekialdea, Koldo Mitxelena eta Egibideko ikastetxeen ordezkari gazteek landu dituzten proiektuak Gasteizko herritarren aurrean ikusgai jarriko dituzte. Horretarako, zuzeneko lekukotzak eta eurek eginiko bideoak plazaratuko dituzte Hiretu Hiria izeneko galan. Helburua: Gasteizko hiria bizitzeko toki solidarioa eta atsegina bihurtzea.

Hiretu Hiria Gala, Hiretu Hiria programaren parte da, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, parte-hartze kulturan heztea helburu. Gazteria Zerbitzuak antolatzen du.

Gala honetara bertaratuko dira: parte hartu duten eskola-talde guztietako ordezkariak, senitartekoak, irakasleak, prozesuan inplikatutako hezkuntza-agenteak, alderdi politikoetako ordezkariak, eta gazte-proposamenak ezagutzeko interesa duten Gasteizko herritarrak. Gainera, jende ugari bertaratuko dela baliatuz, ekitaldian “Aurkeztutako gazteen gai eta esperientzien bozketa” egingo du Gazteria Zerbitzuak, bertaratutako jendeak gehien gustatzen zaiona aukera dezan. Boto gehien jasotzen dituen gaiak honako sari hau lortuko du: lan- eta dibertimendu-asteburu bat Paulen. Topaketa horretan, gazte irabazleek ekintza zehatz bat asmatuko dute Gasteizko herritarren aurrean ikusgai jartzeko.

Hiretu Hiria 2021 Gala gazteen parte-hartzerako prozesuaren amaiera izango da, eta baliagarria izango da gazte-proposamen eta gazte-gaitasunei balioa emateko: ahalmen kritikoa, analisi-ahalmena, auto-antolaketarakoa eta erantzunkidetasuna.

  • Data eta ordua: maiatzaren 14an (ostirala), 17:00etan.
  • Hizkuntza: gaztelaniaz eta euskaraz.
  • Adina: 14-99
  • Tokia: Goiuri jauregia.
  • Sarrera librea lekuak bete arte, 16:50etik aurrera.
  • Gaiak: “Gizarte-desberdintasunak Gasteizko auzoetan”, “Arrazakeria”,“Harrera-zentroak”, “Kartzela eta gizarteratzea”, “Animaliak abandonatzea”, “Nerabezaroa, Helduen aurreiritziak”, “Homofobia eta lesbofobia”, “Ikastetxeen ideologia”, “Eskola-jazarpena”, “Bizitzarako ikasgaia”, Genero-indarkeria”, “Nola landu sexua, droga eta alkohola”, “Kirola eta gizarteratzea”.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude