VGaztea

Tetrapack 2021: bultzada kolektiboa.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren lankidetzaren ondorioz, Tetrapack 2021 erakusketak gaur, maiatzak 21, ateak irekiko ditu 19:00etan Amarika aretoan ekainaren 27ra arte (barne).

Honakoa, Gazte Klik Klak 2020ko Maitane Campos, Liam McDonnell, María Fariñas eta Asier Corredera argazki eta bideo lehiaketako irabazleen lanaren emaitza da.

Esparru horretan eskarmentu handia duten pertsonekin prestakuntza eta tutoretza prozesu bat egin ondoren, artista gazte hauen talentua profesionalki ekoitzitako erakusketa baten bidez saritzea da xedea, Gasteizko prestigio-esparru batean, Amarika aretoan, hain zuzen ere.

Erakusketa bateratu hau osatzen duten argazki eta ikus-entzunezko proposamenak gazte sortzaile sarearen indarraren erakusle dira; bide batez, artearen munduan aurreneko esperientzia profesionala izango dena bizitzeko, sentitzeko eta gozatzeko aukera paregabea emango diena. Horrela, artearen hizkuntzaren bidez, sortzeko eta komunikatzeko gaitasuna zein haien kezka eta pentsamendu intimoenak erakutsiko dizkigute.

Hala, sortzaileen banakako lana harremantzen duen hari eroalea nabarmendu da: BULTZADA.

Bat-batekotasunaren besoetan hartzen gaituen nahi edo arrazoi afektibo hori, ekintzaren aurreneko pentsamendua ezabatzen duena, mugimenduaren aurreko indarra.

Galeria bisitatzera eta zeharkatzera gonbidatzen zaituztegu, non ezer ez dagoen besterik gabe, egonean eta denak duen zentzua eta zergatia.

Asier Correderak anfitrioi lanak egingo ditu “Detrás del salto” lanarekin, aurreneko unea islatuz eta etortzekoa dena iragarriz. María Fariñasek bere segurtasun ezak zintzilikatuko ditu oihaletan inprimatuta, pertxa politetan. Bere eguneroko intimoena eskainiko digu, geure burua ere identifika dezagun. Maitane Camposek, aldiz, bere burua maitatzearen garrantziaz lezio bat emango digu eta intimitatearen plano ezberdinekin jolastuko du horretarako, fisikoki zein metaforikoki. Azkenik, Liam McDonnellen lana ezagutzeko aukera izango dugu, bere bideo eta argazkien bidez emozioak aurpegi keinuetatik haratago adierazi daitezkeela aldarrikatuz.

Asier, Maitane, Liam eta Maria dira erakusketaren protagonistak, baina badira ere prozesu polit honetan hasieratik amaierara lagundu dieten pertsonak ere: Sara Berasaluce eta Alazne Payueta, Yone Estívariz komisario laguntzailearekin batera. Hiriko sormen-panoraman entzuten hasi diren izen femeninoak eta aurreko edizioetan parte hartzeagatik horrelako lehiaketetan esperientzia dutenak. Haiek dira programa honen helburu nagusiaren isla, sorkuntza eta hedapen artistikoaren etorkizunaren aldeko apustua, gure hiriko gazte sortzaileen aldeko apustua, alegia.

Erakusketaren katalogoa

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude