VGaztea

Vitoria-Gasteiz Hobetuz: guztion artean Gasteiz hobetzen dugu

Gasteizko Udalaren Partaidetza Zerbitzuak Vitoria-Gasteiz Hobetuz programa abian ipini du berriro ere. Udalak zer egitea nahiko zenuke hiria hobetzeko? Guztion artean erabakiko da zein proposamen burutuko diren.

Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 28ra arte irekita dago.

Asierrek eta Andonik Vitoria-Gasteiz Hobetuz-eko 1. edizioan “Parkour Park” proiektua aurkeztu zuten.

Zure proposamena aurkezteko udal langileen laguntza izateko aukera duzu, aldez aurretik hitzordua eskatuz. Bestalde, informazio gehiago nahi izanez gero, egingo diren hitzaldietara etor zaitezke, honetan ere aldez aurretik izena emanez.

Argibide gehiago

‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA? Hiruburu jardunaldiak

Hiruburu

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK-rekin) elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, ‘Eta… GURE EMANTZIPAZIOA?’ bi saioetan burutuko den Hiruburu jardunaldiak egingo ditugu. Non gazteak, politikariak eta teknikoak solasean egongo garen. Ekainaren 7an, gazteon etxebizitza lantzeko eta ekainaren 14an, gazteon kalitatezko enpleguan zentratzeko. Gasteizko Europa Jauregian garatuko dira 18:00etan. Hiruburu hauen helburu nagusia gazteon etxebizitza eta kalitatezko enpleguari buruzko profil ezberdinen iritzi eta esperientziak biltzea da.

Prezioa: Doakoa. Aldez aurretik izena eman behar da.
Modalitatea: Aurrez aurrekoa.
Hizkuntza: Elebiduna.
Egunak: Ekainak 7 (etxebizitza) Ekainak 14 (enplegua).
Tokia: Europa Biltzar Jauregia.
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (2 ordu).
Izena ematea

Ezagutu gure lan-eskaintza publiko, pribatu eta praktiken atala

Administraziorako lan egin nahi baduzu, gure lan-eskaintza publikoen atalean, Euskadin, Estatuan eta Europar Batasunean argitaratzen diren deialdiak kontsulta ditzakezu. Gainera, harpidetu zaitezkeen zenbait buletinen berri ematen dizugu. Buletin horiek lana bilatzen lagunduko dizute.

Sektore pribatuan enplegua bilatzea interesatzen bazaizu, bisitatu gure enplegu pribatuaren eta praktiken orria. Bertan, lan-eskaintzez gain, enpresetan eta erakundeetan praktikak egiteko deialdiak ere aurkituko dituzu.

Informazioa astero berritzen denez, eguneratuta aurkituko duzu beti.

Jarduera nautikoetarako hastapen ikastaroak: maiatzaren 31n izena emateko epea irekiko da.

Jarduera guztietarako, gutxienez 11 urte beteta izan behar dira ikastaroaren unean, Bela Hastapena ikastarorako izan ezik; izan ere, ikastaro horretan, gutxienez 16 urte bete beharko dira, eta Haurrentzako Bela Ikastaroa 7 eta 15 urte bitartekoentzat izango da.

Jarduerak

Argibide gehiago

Erakusketa Gazte Informaziorako Bulegoan: “Ekuadorreko Amazoniaren bihotzera bidaia”

2019an, hamaika euskal gazte Ekuadorrera joan ginen Mundukide eta Laboral Kutxaren eskutik, Waorani eta Kichwas nazionalitateko gazteekin batera, gure munduaren ikuspuntua aldatuko zuen esperientzia bati aurre egiteko.

Gonbidatzen zaituztegu erakusketa ikustera, Gazte Informaziorako Udal Bulegoan (Espainia Plaza 1, behean) 2021eko maiatzaren 21etik ekainaren 30era bitartean.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara. Ekainaren 16tik aurrera, goizez bakarrik egongo da irekita.

Egileak: Ana V. Santamaría, Ioar de Guzmán, Josu Ortiz de Landazuri eta June Prieto.

Informazio gehiago

Tetrapack 2021: bultzada kolektiboa.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren lankidetzaren ondorioz, Tetrapack 2021 erakusketak gaur, maiatzak 21, ateak irekiko ditu 19:00etan Amarika aretoan ekainaren 27ra arte (barne).

Honakoa, Gazte Klik Klak 2020ko Maitane Campos, Liam McDonnell, María Fariñas eta Asier Corredera argazki eta bideo lehiaketako irabazleen lanaren emaitza da. Geihago…

Ekintzailetza

ekintzailetza

Negozio-ideia bat duten eta beren kontura lan egiteko aukera planteatzen duten pertsonei zuzendutako prestakuntza da. Ikastaroak online egingo dira (streaming bidez, bideokonferentzia plataforma baten bitartez).

Enpresa sortzeko ikastaroa

maiatzak 31 – ekainak 4 | 20 ordu | 09:30 – 13:30 | doakoa | online

Helburuak honako hauek dira: ekintzaileak ezinbesteko alderdiak ebaluatu ahal izatea bere ideia proiektu bideragarri bihurtzeko, zalantzak argitzea, ideia planifikatzea eta sendotasuna ematea, eta azkenik, enpresa-proiektuaren aldez aurreko bideragarritasun-analisia lortzea.

Informazio gehiago.

Ekiteko lantegia – Gizarte-ekonomia: lan-sozietateak eta kooperatiba txikiak

ekainak 8 | 3 ordu | 09:30 – 13:00 | doakoa | online

Lantegiaren helburua lan-sozietate bat edo kooperatiba txiki bat osatzearen abantailak ezagutzea da.

Informazio gehiago.

Maiatzaren gazte buletina

Boletín joven

Hilabete honetako buletinean honako informazioa aurkituko duzu:

Gazteria Zerbitzua Instagramen dago, “Elkar Zainduaz” komikia, Gazteentzako telelanari buruzko oinarrizko ikastaroa, Tetrapack 2021 erakusketa, Gauekoak: Proiektuen poltsa osatzeko deialdia,…

Kontsulta ezazu online edo harpidetu zaitez eta zure posta elektronikoan hilero jaso!

Praktikak Gazte Informaziorako Bulegoko Hizkunta Klubean

UPV/EHUko Letren Fakultatean ikasten baduzu (Filologia, Euskal Ikasketak, Ingelesezko Ikasketak edota Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduak, Masterra, edo Erasmus bat egitera etorri bazara), hautazko 9 kreditu gehienez lor ditzakezu borondatezko praktikak eginez.

Informazio gehiago nahi izanez gero hurbildu bulegora edo jarri harremanetan gurekin telefonoz edo sare sozialen bitartez.

Bihar arratsaldeko 19: 00etan Jesús Ibañez Matauco antzokian taularatuko den ‘Also Known As’ antzezlana ikusteko bi sarreren zozketa egin dugu.

Zozketaren irabazlea izan da @lauramtnez28.

Zorionak!