VGaztea

HAZIAK 2021. Ideiak Sarituak

Maiatzaren 3an amaitu zen HAZIAK ideia gazteen azken deialdiko ideiak bidaltzeko epea. Gazteria Zerbitzuak 18 proposamen jaso zituen guztira; horietatik 4 14-18 kategoriakoak ziren, eta gainerako 14ak 19 eta 30 urte bitarteko gazteak.

Udaleko Kultura, Berdintasun eta Gazteria zerbitzuetako teknikariek osatutako epaimahaiak edizio honetako ideiak lantzen dituzten gaiak eta askotariko esparruak baloratu ditu, eta bekak merezi dituzten ideiak zein izango diren erabaki du.

Saritutako ideiak

  • Tira. Udako abestia KAI-NAKAI-rekin: Abeslari gasteiztarrak kantu baikorra proposatzen digu konfinamenduaren ondoren euskarazko reggaeton estiloan.
  • Red Artean: artistak, sortzaileak, kolektiboak eta erakundeak konektatuko dituen online plataforma.
  • RENT, el musical: Antzerki musikala LGTB+ gaiarekin, gidoiaren egokitzapen propioarekin.
  • Pistas para artistas: abesti batek dakarren ikusentzunezko prozesuaren inguruko saio teoriko praktikoak.
  • Galdu Gordean: sormen prozesuen eta hiriaren inguruan sortutako elkarrizketak.
  • Jornada para el clima: Fridays for Future kolektiboarekin batera, klimaren urgentziari ekitea hainbat ekintzak.
  • Lo + trendy: sormenezko makillajea, argazkia eta edizioa sare sozialetarako
  • Anime y Manga: gai honen inguruko gazte komunitatea.
  • Wellcome Inside: antsietatearen eta depresioaren islada argazki eta bideoetan.
  • Euskara zabaltzen artearen bidez: gure hizkuntzaren garrantzia azpimarratzen duen abestia.
  • Re-conecta contigo: pantailak deskonektatzeko eta zeure burua aurkitzeko jarduerak.

Epaimahaiak bideragarritasuna, proiektuen arteko zeharkakotasuna, originaltasuna eta gazteen xede-publikoari ematen zaion protagonismoa nabarmendu ditu. Era berean, lehentasuna eman zaie 2020an gai berdinekin sarituak izan ez diren proiektuei, proiektu berriei gauzatzeko aukera emateko.

Zorionak!

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude