VGaztea

VG.1936ko (G)uda. Un verano en guerra.

Argazkigintza eta historia uztartuz, Espainiako Gerra Zibilaren lehen egunak ulertu eta aztertu nahi dituen proiektu bat aurkezten dugu (Haziak-Ideia Gazteak lehiaketan saritutakoa). Proiektu honen helburua 1936ko irudi historikoak deskribatzea da, garai hartan gertatutakoak aztertuz, baina helburu politikorik gabe.

 Erakusketa-Ibilbide bati jarraituz eta hainbat argazkiren bidez, Gerra Zibilean oso garrantzitsuak izan ziren hainbat gai jorratu dira, hala nola: emakumearen papera, Elizaren garrantzia, gizartearen militarizazioa eta haren ondorioak, e.a.

“Vitoria-Gasteiz 1936ko (G)uda. Un verano en guerra ” erakusketa Gasteizko hainbat gaztek osatutako VG.1936 kolektiboaren ekimena da. Erakusketa hau egin ahal izateko, gazte horiek Udal Artxiboan arakatu zuten 1936ko udan ateratako argazkien bila.

Ceferino Yanguasek 1936ko udan ateratako argazkiak (metro 1 X metro 1) Gasteizko hainbat kaletan jarri ziren (atera ziren toki berberetan), eta 2 bisita gidaturen bitartez oinezkoei ibilbide historiko bat bizitzeko aukera eman zitzaien (ekainaren 19 eta 20an). Hiritarren erantzuna oso positiboa eta parte-hartzailea izan zen.

VG.1936 kolektiboaren gazteek oso baloratu dute euren hiriaren historian murgiltzeko esperientzia, baita Gasteizko Udal Artxibategian eginiko ikerketa-lana ere. Gainera historiarekiko grina kalera ateratzea eta jendeak ikusteak gazteek badutela zer esan, oso baloratu dute.

1936ko (g)uda. Argazkiak eta ibilbidearen planoa Imagen archivo pdf

Argazkia: Diario de Noticias de Álava

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude