VGaztea

Bihar zabalduko da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-bekak eskatzeko epea

Bihar zabalduko da epea 2021-2022 ikasturteko unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk eskatzeko bekak.
Eskatzeko epea zabalik egongo da uztailaren 1etik 30era arte (biak barne).
Beka-eskaera aurkez daiteke, nahiz eta oraindik unibertsitatean matrikula egin ez.
Beka-eskera elektronikoa izango da oso-osorik.
Ez da paperezko eskaerarik onartuko.
Informazio gehiagorako

Kantu eta Hiri-dantzako erakustaldia. Xtraclub programa.

Xtrajaiaren bideoa

Isiltasuna. Doinua entzuten hasten da, eta, horrekin batera, gazte-talde horren ahots leunak eta mugimendu kementsuak sortzen dira. Gazte horiek hiru hilabetez Xtraclub programako hiri-kantuko eta -dantzako ikastaroetan ikasi duten guztia guri erakusteko onena eman dute.  Ezinezkoa da bihotzez egindako lan honekin ez hunkitzea.

Eskerrak Puri Santamariari eta David Silvari, Xtraclub programako Kantu eta Hiri Dantza ikastaroak emateaz arduratzen diren espezialistei. Biek  eszenatoki  batera beldur barik igotzeko beharrezkoak diren kantu- eta dantza- teknikak eta ahalmenak irakasten dizkiete gazte horiei.

11 eta 16 urte bitarteko 25 gaztek hartu dute parte esperientzia honetan.

Gazteria Zerbitzuak esku-hartze honen bitartez lortu nahi duen helburua hau da: gazteentzako aisialdi hezitzaile, ludiko eta osasungarria sustatzea, gazteak elkartzeko espazioak sortzea, eta haiek sortutako sormen-produktuak ikustaraztea.

Eman izena @Vitoriagazteok profila kudeatzeko

16 eta 35 urte bitartean badituzu; Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten baduzu, eta Instagram gustatzen bazaizu, @Vitoriagazteok profila kudeatzeko apuntatu zaitezke 15 egunez.

Denbora horretan, zure interesekoak diren edukiak partekatu ahal izango dituzu 1.000 jarraitzailerekin baino gehiagorekin, eztabaidak proposatu, lehiaketak egin, irudiak igo…, profilaren kudeaketa librea da, baldin eta Gasteizko gazteei interesatzen zaizkien gaiak badira.

Parte hartzeko formulario hau bete besterik ez duzu egin behar. Aukeratzen bazaituzte, 60 euroko bonoa jasoko duzu tokiko merkataritzan gastatzeko, profila kudeatzen eman dituzun bi asteetan egindako lana konpentsatzeko.

Animatu eta parte hartu!

VG.1936ko (G)uda. Un verano en guerra.

Argazkigintza eta historia uztartuz, Espainiako Gerra Zibilaren lehen egunak ulertu eta aztertu nahi dituen proiektu bat aurkezten dugu (Haziak-Ideia Gazteak lehiaketan saritutakoa). Proiektu honen helburua 1936ko irudi historikoak deskribatzea da, garai hartan gertatutakoak aztertuz, baina helburu politikorik gabe.

 Erakusketa-Ibilbide bati jarraituz eta hainbat argazkiren bidez, Gerra Zibilean oso garrantzitsuak izan ziren hainbat gai jorratu dira, hala nola: emakumearen papera, Elizaren garrantzia, gizartearen militarizazioa eta haren ondorioak, e.a.

“Vitoria-Gasteiz 1936ko (G)uda. Un verano en guerra ” erakusketa Gasteizko hainbat gaztek osatutako VG.1936 kolektiboaren ekimena da. Erakusketa hau egin ahal izateko, gazte horiek Udal Artxiboan arakatu zuten 1936ko udan ateratako argazkien bila.

Ceferino Yanguasek 1936ko udan ateratako argazkiak (metro 1 X metro 1) Gasteizko hainbat kaletan jarri ziren (atera ziren toki berberetan), eta 2 bisita gidaturen bitartez oinezkoei ibilbide historiko bat bizitzeko aukera eman zitzaien (ekainaren 19 eta 20an). Hiritarren erantzuna oso positiboa eta parte-hartzailea izan zen.

VG.1936 kolektiboaren gazteek oso baloratu dute euren hiriaren historian murgiltzeko esperientzia, baita Gasteizko Udal Artxibategian eginiko ikerketa-lana ere. Gainera historiarekiko grina kalera ateratzea eta jendeak ikusteak gazteek badutela zer esan, oso baloratu dute.

1936ko (g)uda. Argazkiak eta ibilbidearen planoa Imagen archivo pdf

Argazkia: Diario de Noticias de Álava

 

Vitoria-Gasteiz Kolonbiako gazteen protestei begira dago

 

Kolonbia-Euskadi elkarteak eta Yapawayra Fundazioak webinar bat antolatu dute Gazteen borrokaren eragina kulturan eta artean, La Revuelta juvenil de Ibagué izenburupean.

-Eguna: ekainak 25

-Ordua: 18:00

Kultura protesta gisa

Ibagué performancez, grafitiz eta bestelako emanaldi artistikoz bete da azken asteetan.

Gazteen ahotsa adieraztea. Protesta tokian tokitik sortzen da ia beti, eta hor kulturak indar berezia hartzen du nahigabearen adierazpen gisa.

Gazte aktiboak edo lokartuak

Webinarrak beste estereotipo bat ere aztertuko du: lokartuenak al gaude? Aldarrikatzen al dugu? Gure gurasoek baino gutxiago? Edo ba al dago protesta egiteko metodo berririk?

Mundu osoan, gazteria batu eta antolatu egiten da bidegabekerien aurrean, nahiz eta bere aurrekoez bestelako helburu eta metodoekin.

Izen ematea dohan

trukecultural.org

 

 

Zurrumurruen Aurkako Giza Liburutegia

Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren barruan, ekainaren 25ean, ostirala, “Zurrumurruen aurkako giza liburutegia” antolatu da. Ekintza honetan 5 gazteren testigantzak entzuteko aukera izango dugu. Gazte horiek beren bizitzako esperientzia bat, amets bat… konpartituko dute. Helburua topagune eta elkarrekintza positibo bat sortzea da, aurreiritziei eta estereotipoei buruzko eztabaida bultzatzeaz gain.

BIBLIOTECA HUMANA ANTIRUMORES

Noiz

2021/06/25ean, ostirala.

Ordutegia

18:00etatik 20:00etara.

Tokia

Lakuako Parkour Parkea (Sierra de Andia kalea, 10)

Informazio gehiago eta izena emateak

antirumores@vitoria-gasteiz.org

#Batera: kultur proiektuak elkarrekin. Aurkezpenak.

Diru bilketa minimoa lortzeko crowfunding kanpainaren ondoren, Jone Arriola, Maider Lasa eta Eñaut Zubizarretak sormen lan bakoitzarekin egin ahal izan zuten lan. Orain, jendaurrean aurkezteko unea iritsi da.

Aurkezpenak Oihaneder Euskararen Etxean egingo dira 19: 00etan.

  • Ekainak 22, Larrugorritan (Jone Arriola): gazteei zuzenduta dagoen euskarazko fikziozko seriearen lehenengo kapitulua estreinatuko dute.
  • Ekainak 23, Loa loa, laguna (Maider Lasa): helduentzako sexu lo kantez osatutako diskoan oinarritutako ikuskizuna egingo du.
  • Ekainak 24, Poliedro Vol. 1 (Eñaut Zubizarreta): biolontxeloa gaur egungo musiketara egokitutako kontzertua eskainiko du.

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, udal-agendan edo Gauekoak atalean kontsulta dezakezu.

HAZIAK 2021. Ideiak Sarituak

Maiatzaren 3an amaitu zen HAZIAK ideia gazteen azken deialdiko ideiak bidaltzeko epea. Gazteria Zerbitzuak 18 proposamen jaso zituen guztira; horietatik 4 14-18 kategoriakoak ziren, eta gainerako 14ak 19 eta 30 urte bitarteko gazteak.

Udaleko Kultura, Berdintasun eta Gazteria zerbitzuetako teknikariek osatutako epaimahaiak edizio honetako ideiak lantzen dituzten gaiak eta askotariko esparruak baloratu ditu, eta bekak merezi dituzten ideiak zein izango diren erabaki du.

Saritutako ideiak

  • Tira. Udako abestia KAI-NAKAI-rekin: Abeslari gasteiztarrak kantu baikorra proposatzen digu konfinamenduaren ondoren euskarazko reggaeton estiloan.
  • Red Artean: artistak, sortzaileak, kolektiboak eta erakundeak konektatuko dituen online plataforma.
  • RENT, el musical: Antzerki musikala LGTB+ gaiarekin, gidoiaren egokitzapen propioarekin.
  • Pistas para artistas: abesti batek dakarren ikusentzunezko prozesuaren inguruko saio teoriko praktikoak.
  • Galdu Gordean: sormen prozesuen eta hiriaren inguruan sortutako elkarrizketak.
  • Jornada para el clima: Fridays for Future kolektiboarekin batera, klimaren urgentziari ekitea hainbat ekintzak.
  • Lo + trendy: sormenezko makillajea, argazkia eta edizioa sare sozialetarako
  • Anime y Manga: gai honen inguruko gazte komunitatea.
  • Wellcome Inside: antsietatearen eta depresioaren islada argazki eta bideoetan.
  • Euskara zabaltzen artearen bidez: gure hizkuntzaren garrantzia azpimarratzen duen abestia.
  • Re-conecta contigo: pantailak deskonektatzeko eta zeure burua aurkitzeko jarduerak.

Epaimahaiak bideragarritasuna, proiektuen arteko zeharkakotasuna, originaltasuna eta gazteen xede-publikoari ematen zaion protagonismoa nabarmendu ditu. Era berean, lehentasuna eman zaie 2020an gai berdinekin sarituak izan ez diren proiektuei, proiektu berriei gauzatzeko aukera emateko.

Zorionak!

Txosten berezia: Covid-19ak Gasteizko gazteengan duen eragina (Gazteleraz)

Gazteen Errealitatearen Behatokia funtsezko tresna da errealitate horren ezaguera eguneratua mantentzeko eta ekintzak diseinatu eta egiteko, gazteen benetako beharrei eta nahiei erantzuteko, haiek direlako Gazte Plan honek planteatzen dituen gazteria politiken jasotzaileak.

“Erronka: Gazteak” Gazte Planaren barruan, eta Gasteizko VIII. Enplegu Planarekin lankidetzan, Alazne Sainz Gil de Paules soziologoak azterlan zehatz bat egin du, “Covid-19ak Gasteizko gazteengan duen eragina” izenburupean. Azterlan horretan, gure hiriko covid-19ren krisiak eragindako gazteei lotutako hainbat faktoreren alderdi anitzeko azterketa egiten da.

Txostenaren testu osoa esteka honetan kontsulta daiteke.

BIZAN sarean ‘Biziz, adinik ez’ programan laguntzeko pertsonak bilatzen dira

BIZANen “Biziz, adinik ez” Europako proiektuarekin bat egiten dugu, adinekoekin atseginagoa den hiria sortzeko.

Adineko pertsona batzuek zailtasunak dituzte hirian mugitzeko.

“Biziz, adinik ez”, adineko pertsonei trizikloan abiadura atseginean eta hainbat ibilbidetan zehar paseatzeko aukera ematen die, hiria erakusteko pedalei ematen dieten languntzalei esker.

Udal etxeetan bizi diren adinekoekin denbora partekatu nahi duten adin guztietako pertsonen bila ibiliko gara ekainean, uztailaren 2an bukatuko da epea.

Lan horretarako prestatzeko, 2 prestakuntza-saio egingo dira eta hasierako talde bat sortuko da pedalei eragiten hasteko.

Interesatzen bazaizu, jarri gurekin harremanetan San Martingo BIZANen (Vera Fajardo margolariaren kalea, 5), 945 161440 telefonoan edo helbide honetan: mayores.info@vitoria-gasteiz.org. Behar duzun informazio guztia emango dizugu.

Web formularioan ere eman dezakezu izena zuzenean; ondoren, deituko dizugu eta programaren berri emango dizugu.