VGaztea

Garapen komunitarioa bultzatzeko proiektuen eta ekimenen deialdia

Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Sailak Garapen komunitarioa bultzatzeko proiektuen eta ekimenen deialdia abian jarri du, proiektu eta ekimen komunitarioak hautatzeko. Proiektu hauek, ikuspegi intersekzionaletik, komunitatearen balioa eta aniztasuna indartu eta ahalduntze feminista eta euskararen erabilera sustatu behar dituzte.

Aurkezten diren proposamenek ondorengoak jorratu beharko dituzte, komunitatea aktibatuko duen metodologia aktiboa, sortzailea eta inklusiboa erabiliz:

  • Aipatutako lau eremuetako bakoitzarekin zerikusia duten gaiak lantzea eta integratzea:

 

o Gazteen integrazio aktiboa eta parte-hartzailea gizartean.

o Genero-berdintasuna eta indarkeria matxistari aurre egiteko ekimenak.

o Giza eskubideak, aniztasunaren aitorpena eta diskriminaziorik eza.

o Euskararen erabilera sustatzea: hiztunak aktibatzea eta sentsibilizatzea, euskararen erabilera sustatzeko guneak eta jarduerak sortzea; ESEPen jasotako beste helburu batzuk.

  • Ekintza kolektiboa bultzatzea eta komunitate-topaketak erraztea.
  • Intersekzionalitatea lan-ardatz gisa sartzea; pertsonak zeharkatzen dituzten desberdintasun-faktoreak kontuan hartuta (jatorri etnikoa, adina, aniztasun funtzionala, generoa, identitate eta generoadierazpena, sexu-orientazioa, hizkuntza-alderdiak, eta abar), eta zaurgarritasun-egoera handienean daudenak lehenetsita.

 

 Proiektuak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 5ean hasi eta 16an amaituko da, biak barne.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude