VGaztea

Kpop Dance

Atzo Falerinan egin zen Kpop Dance-ren emanaldian gazteek arlo horretan egindako lan bikainaz gozatu ahal izan genuen.
Zorionak ematea@everlasting_unit eta@doryoku.dc taldeei ekitaldia antolatzeagatik, 40 gaztek parte hartu baitzuten ekitaldian. Gasteizko taldeez gain, Bilboko, Iruñeko eta Zarauzko taldeek ere parte hartu zuten.

Parte-hartzaileek biziki eskertu zuten dantzaz eta musikaz gozatzeko eta erakusteko espazioak izatea, eta Gazteria Zerbitzuak baliabideak jartzen jarraituko du gazteek beren interesak gara ditzaten.

Kpop Dance erakustaldia Falerinako lorategian

Bihar, uztailak 29, 18: 00etan Falerina lorategian,  @everlasting_unit eta@doryoku.dc gasteiztar taldeek, Bilboko beste pertsona batzuekin batera, Kpop Dance erakustaldia egingo dute.

Sarrera librea izango da edukiera bete arte (Covid 19ren aurkako prebentzio-neurriak mantenduko dira).

Ez galdu ikusteko aukera!

Gazteei zuzendutako proiektuetarako dirulaguntza-deialdia ebatzi da

Gasteizko Udalak 25.000 euro banatuko ditu bederatzi ekimenen artean

Gasteizko Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez, 25.000 euro jarriko ditu gazteen gizarteratze aktibo eta parte-hartzailea ahalbidetzeko helburua duten gazte-ekimenei laguntzeko. “Proiektu horiek elkarteetako gazteen sorkuntzak ezagutaraziko dituzte; haiek bistaratzen lagunduko; gazteen prestakuntza, elkartegintza eta boluntariotza sustatuko; gazteen artean erantzunkidetasuna bultzatuko, eta abar”.

Tokiko Gobernu Batzarrak deialdiaren ebazpena onetsi du uztailaren 23an, gasteiztarrek aurkeztutako bederatzi proposamenen alde.

Zehazki, zehazten diren entitateek aurkeztutako proposamenak hautatu dira:

‘Gazteak dantzaren erraletatik sortuz-jóvenes resurgiendo desde la danza’, Krealai (2.250 euro); ‘Zabalgana berpiztu’, Zabalgana Batuz (3.000 euro); ‘Boluntariotza Hedatuz 2021’, Ailaket (3.000 euro); ‘Juventud y discapacidad, Eginaren Eginez (3.000 euro); ‘Gazte Talent 21’, Jimmy Jazz (3.000 euro); ‘Creando un fanzine de comic’, Atiza (2.970 euro); ‘Me gusto diverso, me gustas diversa’, Izanez (3.000 euro); ‘Respiro educativo’, Talur (3.000 euro), eta ‘Awake-Gasteiz, Awake (1.780 euro).

Vitoria-Gazteok Instagrameko profila

Vitoria-Gazteok Gasteizko Udalaren profila da. 1.000 jarraitzaile baino gehiago ditu eta Gasteizko gazteek (16 eta 35 urte bitartekoak) kudeatzen dute.

Bozgorailu ona da zu ezagutzera emateko, zure intereseko gaiak partekatzeko, etab.

Izena eman 15 egunez kudeatzeko; trukean, 60 euroko bonoa jasoko duzu tokiko merkataritzan gastatzeko.

Euskara ikastaroak

Lanbidek eta HABEk sinatutako hitzarmenari esker antolatutako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Epea 2021/09/24ra arte egongo da zabalik.

A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetako ikastaroak egingo dira.

LANBIDEn izena emandako pertsonentzat.

Informazio gehiagorako eta alta emateko, kontsultatu Lanbideren orria.

Gazte-Uztaila Gozatu martxan

Atzo, hilak 19, Gazte-Uztaila Gozatu eskaintza berria hasi zen, gure inguruan aisialdirako hainbat aukera eskainiz, Nerbioiko Jauzi bisitatuz. Egun hauetan beste ingurune eta herri batzuetara hurbilduko dira: Otxandio, Garaio, Gamarra eta Orio, hainbat jarduera egin eta gazteen arteko topaketa bultzatzeko.

Gazte-Uztaila Gozatuko bi txanda horietan, 13-17 urte bitarteko 60 pertsonak aste honetan eta hurrengoan hainbat jardueraz gozatuko dute: ibilaldiak, zuhaitz-zirkuitua, uretako jolasak, bizikleta-ibilaldiak, hondartza, etab.

Bigarren txandarako, hiru plaza geratzen dira libre; beraz, oraindik garaiz zaude izena emateko (hilaren 22ra arte).

Inskripzio

Gauekoak oporretan

Gauekoak-ak joan den larunbatean itxi zuen udaberri-udako denboraldia, Bertako artisten azokak amaiera eman zitzaion programazioari  Last Link talde gasteiztarra eta Arrasateko Word Strings musika bandarekin batera.

Udagora Fest, Gasteiz Hip Hop, argazkigintza edo sukaldaritza lantegiak , irakurketa-kluba, INSITU Art Festival, Begirada feministak 30 minututan…osatu zuten programa besteak beste Gasteizko 16 eta 30 urte bitarteko gazteei erakartzeko asmotan.

Oporretara joango da Gauekoak, beti ere makinak martxan daude udazken-neguko hurrengo denboraldirako. Zeinek  izango dira hurrengo proposamenak? Gustuko dituzu? Ziur baietz!

 

Informazio gehiago: Gauekoak