VGaztea

Gazteen Nazioarteko Eguna

Nazioarteko Eguna, 1999tik

1999an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak abuztuaren 12a Gazteriaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen, Gazteriaren Ministroen Mundu Konferentziaren gomendioei jarraituz.

Urteko ospakizun bat da, gazteek aldaketa-prozesuetan funtsezko bazkide gisa duten eginkizuna sustatzea eta aurre egin beharreko erronka eta arazoei buruzko kontzientzia sortzeko espazio bat sortzea helburu duena.

Hau dela eta, Gazteria Zerbitzuak “Gazteen ekarpena COVIDaren aurrean” bideoa aurkeztu du, Lankidetza Zerbitzuarekin eta Arabako SEADen lagunen elkartearekin batera.

Ezagutzen dituzu gure esperientziak?

Bideoan, gazteek COVID-19ren aurrean egindako prebentzioaren eta sentsibilizazioaren arloko hainbat ekimen erakusten dira, bai hemen, bai munduko hainbat herrialdetan (Kolonbia eta Sahara, besteak beste). Vanesa, Mohamed, Maria Camila eta Antoniok gazte boluntario gisa hainbat erakundetan egindako ekarpena erakusten digute, eta lan desinteresatu horren balioa mahai gainean jartzen dute, ziurgabetasun une hauetan.

http://youtu.be/66w4VOoSKEs

Helburuak

Ikus-entzunezkoa Erronka: gazteak Gazte Planaren barruan kokatzen da, eremu lokal-globalean, eta hiru helburu ditu:

Gasteizko eta hegoaldeko herrialdeetako gazteen artean truke-estrategia berritzailea sortzea (boluntariotza, kultura), haien errealitateak eraldatzeko ekintzak egin ahal izateko.
Kultura-kudeaketan munduko beste leku batzuetako gazteekin ezagutzak transferitzea ahalbidetuko duten ekintzak babestea.
Gazteen artean Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) ezagutzen lan egitea, helburuok betetzean ekarpenak egitea ahalbidetuko duten jarrera-aldaketak sustatzeko.

Zorionak pandemia une honetan zuen kolaborazioengatik!

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude