VGaztea

Kultur eskaintza Gasteizko kaleetan

 

Udako programazioa

Hona hemen Gasteizko Udalaren aste honetako kaleko kultur programazioa.

Ikusiko duzuenez, eskaintza askotarikoa da, bai eskaintzen diren ikuskizunengatik, bai zuzenduta dauden publikoengatik.

Gogorarazten dizuegu sarrera librea izango dela edukiera bete arte eta Coviden aurkako neurriak errespetatuko direla.

http://v-g.eus/35XBoAo

 

Gozatu!

@vitoriagazteok profila

Vitoria-Gazteok Gasteizko Udalaren profila da. 1.000 jarraitzaile baino gehiago ditu eta Gasteizko gazteek (16 eta 35 urte bitartekoak) kudeatzen dute.

Bozgorailu ona da zu ezagutzera emateko, zure intereseko gaiak partekatzeko, etab.

Izena eman 15 egunez kudeatzeko; trukean, 60 euroko bonoa jasoko duzu tokiko merkataritzan gastatzeko.

Kultur esperientzien trukeak

 

Gazteria Zerbitzutik, Kolonbia-Euskadi elkartearein batera,  Erronka Gazteak Gazte Planeko ekintzetako bat gauzatzeko (12.1 ekintza. Gasteiz/Ibagué truke-estrategia), joan den ekainaren 25ean webinar bat egin zen hirietako gazteen parte-hartzearekin.

Hortik atera dugu Ricardo Alfonso Modesto Díaz soziologo eta kultur kudeatzailearen hitzaldi hau, Kolonbian bizi izan den egoera zuzenean entzun dezazuen.

 

Hizkuntza kluba

Ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea.

Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko duzuna zure hitz-jariotasuna izango da.

16-35 urte bitartekoa bazara eta aukeratutako hizkuntzen hitz egiteko maila erdi/goikoa izatea.

Kontsultatu 21/22 ikasturko eskaintza gure weborrian.

Izena emateko epea irailaren 14an zabalduko da.

Iragarki Taula

Gazteentzako (16-35 urte) gune bat da, eta bertan iragarri edo aurkitu daiteke bilatzen ari direna: alemaneko irakasle bat, zaletasun bat partekatzeko lankide bat, alokairuko gela bat…

35 urte baino gehiago badituzu, baina pisu bat edo logelak alokatu edo eskaintzeko lan bat baduzu, iragarki bat ere jar dezakezu.

Doako zerbitzua da.

Kontsultatu gure webgunea informazio gehiagorako eta iragarki bat jartzeko.

Gizarte-etxeetako eta kirol instalazioetako jarduerak, 2021-2022ko denboraldirako

Datorren 2021-22 ikasturterako gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan izena emateko epea zabalik dago irailaren 2ra arte.

Beti bezala, eskaintza askotarikoa da: kirol jarduerak, kultur jarduerak, sukaldaritza eta elikadura osasungarria eta abar luze bat. Jarduera batzuk zozketarekin egiten dira, eta beste batzuk, aldiz, inskripzio zuzenarekin.

Begiratu eskaintza osoa eta izena emateko modua Udalaren webgunean.

“Adinik gabeko bizikletan” programak laguntzaileak bilatzen ditu

Bizikletan ibiltzen dakiten pertsonak bilatzen dira, adineko pertsonei trizikloan ibiltzen laguntzeko.

Programa honetan laguntzaile gisa parte hartzera animatzen bazara, online eman dezakezu izena.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 945161440 telefono zenbakira deitu edo helbide elektroniko honetara idatzi: mayores.info@vitoria-gasteiz.org

Gazteen Nazioarteko Eguna

Nazioarteko Eguna, 1999tik

1999an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak abuztuaren 12a Gazteriaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen, Gazteriaren Ministroen Mundu Konferentziaren gomendioei jarraituz.

Urteko ospakizun bat da, gazteek aldaketa-prozesuetan funtsezko bazkide gisa duten eginkizuna sustatzea eta aurre egin beharreko erronka eta arazoei buruzko kontzientzia sortzeko espazio bat sortzea helburu duena.

Hau dela eta, Gazteria Zerbitzuak “Gazteen ekarpena COVIDaren aurrean” bideoa aurkeztu du, Lankidetza Zerbitzuarekin eta Arabako SEADen lagunen elkartearekin batera.

Ezagutzen dituzu gure esperientziak?

Bideoan, gazteek COVID-19ren aurrean egindako prebentzioaren eta sentsibilizazioaren arloko hainbat ekimen erakusten dira, bai hemen, bai munduko hainbat herrialdetan (Kolonbia eta Sahara, besteak beste). Vanesa, Mohamed, Maria Camila eta Antoniok gazte boluntario gisa hainbat erakundetan egindako ekarpena erakusten digute, eta lan desinteresatu horren balioa mahai gainean jartzen dute, ziurgabetasun une hauetan.

http://youtu.be/66w4VOoSKEs

Helburuak

Ikus-entzunezkoa Erronka: gazteak Gazte Planaren barruan kokatzen da, eremu lokal-globalean, eta hiru helburu ditu:

Gasteizko eta hegoaldeko herrialdeetako gazteen artean truke-estrategia berritzailea sortzea (boluntariotza, kultura), haien errealitateak eraldatzeko ekintzak egin ahal izateko.
Kultura-kudeaketan munduko beste leku batzuetako gazteekin ezagutzak transferitzea ahalbidetuko duten ekintzak babestea.
Gazteen artean Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) ezagutzen lan egitea, helburuok betetzean ekarpenak egitea ahalbidetuko duten jarrera-aldaketak sustatzeko.

Zorionak pandemia une honetan zuen kolaborazioengatik!