VGaztea

Euskararen aldeko bideoklip batean parte hartzen animatuko zara?

“Euskara zabaltzen”, Gazteria Zerbitzuak antolatutako “2021eko Haziak-Ideia Gazteak” lehiaketan saritutako proiektua da.  Proiektua konfinamenduan zehar sortu zen, bi helbururekin: Artearen bidez euskarari balioa ematea eta Gasteizko artista gazteen lankidetza bilatzea.

Paloma Strachan konpositore eta instrumentista gaztea (txeloa, pianoa, ukelele, gitarra), beste bost artista gazterekin elkarlanean, “Euskara Zabaltzen” abestia ekoitzi zuen, gazteek gure hizkuntzarekiko, euskararekiko duten sentimendua jasotzeko asmoz. Horregatik, abestiaren letra 12-17 urte bitarteko neska-mutil talde baten ekarpena izan zen.

Iritsi da “euskara Zabaltzen” bideoklipa grabatzeko unea, eta, horregatik, Gasteizko artista gazteei dei egin diete beren ikuspegi artistikotik abestia grabatzen lagun dezaten: musika-tresnak, dantza, rap, zirkua, mimoa, korala, koreografiak, etab. Laburbilduz, Euskara eta Artearen bat-egiteak balio dezala pertsona desberdinak eta gure hiriko artista independenteak elkartzeko.

Jarduera: “Euskara Zabaltzen” abestiaren bideokliparen grabazioan parte hartu nahi duten Gasteizko pertsona eta artista independenteen ekarpenak jasotzeko gune irekia eskaintzea.

Eguna: igandean, irailak 12.

Ordutegia: 17:00-19:00.

Tokia: Lakua gizarte etxea (Gazte Factory).

Hizkuntza: euskera.

Adina: 12 urtetik gora

Izen emateak: 2021eko irailaren 11ra arte, izena eta harremanetarako telefonoa helbide elektroniko honetara bidaliz: paloma.strachan@gmail.com. Plaza mugatuak.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude