VGaztea

Bisitatu “Kaukasia” argazki erakusketa

Gazte Informaziorako Udal Bulegoak “Kaukasia” argazki erakusketa ikusgai du azaroaren 15era arte. Astelehenetik ostiralera, 10: 00etatik 14: 00etara, eta astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara ikusi ahalko da Espainia plazako bulegoan.

Miguel Zulaica Parra abenturazale gaztea, motxila bizkarrean eta kamera eskuan, udaro edo oporraldi txiki bakoitzean abiatzen da mundua ezagutzera, esperientzia berriak bizitzera eta motxila bizipen berriez beteta itzultzera. Argazkilari afizionatua da, eta bere web galeria propioa du. Bertan, azken urteetan egindako argazki-lana erakutsi eta partekatzen du.

“Kaukasia”rekin, egileak Armenian eta Georgian zehar egin zuen ibilbidea erakusten digu, baita bere bidaian zehar aurkitu zuena ere, une oro bere beste anaia bidaiariarekin batera. Armeniar monasterioak esploratzea eta Georgiako iparraldeko Kaukaso mendietako urruneko herrietaraino barneratzea abentura honen esperientzia batzuk baino ez ziren izan.

Informazio gehiago: https://v-g.eus/KaukasiaErakusketa
Egilearen argazki gehiago dituen web galeria: https://www.flickr.com/photos/mzulaica

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude